Hondalea

Cristina Iglesiasen artelana, Santa Klara uhartean

Hondalea Cristina Iglesias eskultore donostiarraren arte instalazio eskultorikoa da, Donostiako Santa Klara uharteko itsasargiaren barrualdea okupatzen duena. Eraikinaren hormen barruan, azpialdean eraikitako brontzezko egitura bat da, itsaslabar batzuk irudikatzen dituena, eta bisita-orduetan aktibo dagoenean, ur korronte batek gora eta behera egiten du hondo horretan, olatu eta itsasaldien efektu moduko bat eginez. Euskarazko izenburua du lanak, hondalea, ez oso termino erabilia baina lekukotasunak dituena, itsas ondoa, itsas barne barnea adierazten du[1][2].

Hondalea
Jatorria
Sortzailea(k)Cristina Iglesias
Sorrera-urtea2021
Ezaugarriak
Materiala(k)brontzea eta urra
Pisua15.000 kilogramo
Genero artistikoaarte publikoa
Kokapena
LekuaSanta Klarako itsasargia
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′19″N 1°59′54″W / 43.32183°N 1.9982661°W / 43.32183; -1.9982661
Map

Eraikuntza prozesua aldatu

2019ko irailean hasi ziren Hondaleraren lanak, eta ia bi urte beranduago amaitu ziren, atzerapen nabarmenarekin[3]. Obraren brontzezko parte handienak eraikin barruan sartzeko, sabaia kendu behar izan zioten itsasargiaren eraikinari[4], eta goitik sartu pieza horiek. Eraikinaren barruko hormetan, eskilarak eta ibilbide bat dago bisitarientzako.

4,5 milioi euroko aurrekontua izan zuen artelana sortzeak (mantentze sistema kontuan hartu gabe), baina egilearen tarifarik ez da tartean, artistak opari eman dio artelana Donostiako hiriari[5].

Eraikuntza prozesua dokumental bat egiteko grabatu zuen Asier Altuna zinegileak[6]. Ingeniaritza lanetan zenbait enpresak hartu zuten parte: fundizioa Eibarko Alfa Arte enpresak egin zuen, eta 54 pieza desberdin dira elkarrekin osatuak[7].

Sinbolismoa aldatu

Egilearen esanetan, "Naturaren zein itsasoen eta haren kosten defentsarekin bat egiten duen proiektu bat da. (...) Gogoetarako espazio bat da, non ura itsasaldien aldaketetan eta olatuei itsas barrunbeetan eragindako indarrean inspiratutako erritmo batean jariatzen den"[8].

Eskulturaren azpian bederatzi metroko sakoneran dagoen deposito batetik, 20 minutuero egiten du gora eta behera ur gezak[6].

Ez da lehen aldia Iglesiasek metalezko egitura bihurriak (naturalaren eta organikoaren artean, estetikoki) eta ura konbinatzen dituena: Toledo hirian Tres Aguas urmaelen multzoa diseinatu du horrela, eta A Través izenekoa Valentzian. Itsasoarekin interakzioa ere irudiatu izan du lehenago ere, Lofoten uharteetan 1993-1994an egindako instalazio batean[6].

 
Brontzea eta ura, Hondalearen osagaiak.

Kritikak aldatu

Donostiako zenbait elkartek, Naturkon eta Eguzki talde ekologistarekin batera, kritikatu zuten inaugurazioaren garaian, artelanak Santa Klara uhartean eragindako kalteak eta turistifikazioa areagotzen zuela. Horren ordez, uharteari naturgune babes handiagoa eman behar zitzaiola aldarrikatu zuten[9].

Elkartu taldeak (Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzaileak) kritikatu zuen obra egin dela irisgarritasun baldintzarik bete gabe. Talde honen arabera, 2018an jada eskatu zioten Donostiako Udalari alda zezan proiektua, baina horri kasu egin gabe egin zen azkenean, mugikortasun mugatua duten pertsonentzat bisita ezinezkoa delarik[10].

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia, OEH. «Hondale - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-15).
  2. (Ingelesez) Viva, Arquitectura. «Inauguration of ‘Hondalea,’ artwork by Cristina Iglesias, in San Sebastián» Arquitectura Viva (Noiz kontsultatua: 2021-06-15).
  3. (Gaztelaniaz) «Luz verde al proyecto de Cristina Iglesias para el faro de Santa Clara» EITB Radio Televisión Pública Vasca (Noiz kontsultatua: 2021-06-15).
  4. (Gaztelaniaz) Gipuzkoa, Noticias de. «Donostia | La gruta de bronce de Cristina Iglesias se esconde ya en la casa del faro» www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-15).
  5. (Gaztelaniaz) «El mar que habita la casa del faro» La Vanguardia 2021-06-02 (Noiz kontsultatua: 2021-06-15).
  6. a b c (Gaztelaniaz) Hermoso, Borja. (2021-05-16). «Cristina Iglesias desvela su abismo marino en el faro de San Sebastián» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2021-06-17).
  7. (Gaztelaniaz) Burgueño, Ana. (2021-06-12). Cristina Iglesias instala en la isla de Santa Clara su escultura “Hondalea”. efeminista.com (Noiz kontsultatua: 2021-06-17).
  8. «Hasiera - Hondalea - Ataria» www.donostia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-17).
  9. (Gaztelaniaz) Gipuzkoa, Noticias de. «Critican que la gestión de 'Hondalea' "profundiza en la turistificación" de Donostia» www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-17).
  10. «Azken berriak: Hondalea, (des)berdintasunerako itsasargi bat? — elkartu» elkartu.org (Noiz kontsultatua: 2021-06-17).

Kanpo estekak aldatu