Kanabera (landarea)

Arundo donax» orritik birbideratua)

Kanabera (Arundo donax) landare lastoduna da, eremu hezeetakoa, 4 metroko garaiera izan dezakeena, zurtoin zuzena eta leuna duena. Kanaberak zurtoin gogor malgua, egurtsua, barru-hutsa eta azal leunekoa izaten du, hostoak luze zabalak eta iraunkorrak. Lorea buru txiki askoz osatua eta zabalera handian banatua du, kolorez hori-zurixka. Berez sortaldeko landarea da, baina Mediterraneo itsasoaren inguruetako lurraldeetan ere oso zabaldua dago gaur egun. Leku hezeetan hazten da. Arrantzako esku-tresnak egiteko erabiltzen da batez ere.

Kanabera (landarea)
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaPoales
FamiliaPoaceae
LeinuaArundineae
GeneroaArundo
Espeziea Arundo donax
Artikulu hau landareari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kanabera».

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu