Japoniar basaerramu
(«Euonymus japonicus» orritik birbideratua)
Basaerramu japoniarra (Euonymus japonicus) Japonia, Korea eta Txinan jatorria duen Euonymus generoko espeziea da. Garaiaz 2 eta 8 m artekoa izaten den zuhaixka edo zuhaitz txiki bizikorra da, 3-7 cm luze diren eta ertzak modu finean zerratuak dituzten aurkako hosto obalekin. Loreak, 5 mm-ko diametrokoak, berde zurixkak dira eta ez dira asko nabarmentzen. Udazkenean, laranja koloreko fruituak agertzen dira eskegita, hazi estalgarri gorrizta nabarmenen azpian.
Japoniar basaerramu | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Ordena | Celastrales |
Familia | Celastraceae |
Generoa | Euonymus |
Espeziea | Euonymus japonicus Thunberg, 1780 |
Lorategietan eta, askotan erabiltzen den landare apaingarria da, bai bere jatorrizko eremuan eta bai Europa eta Ipar Amerikan; baratze-barietate anitz aukeratu dira, askotan kolore horiko edo kolore bat baino gehiagoko orriekin.
-
Basaerramu japoniarraren hosto eta loreak
-
Euonymus japonicus 'Aureo-marginatus', Basaerramu japoniarraren baratze-barietatea
-
Baratze-barietate bat Brasilgo Sao Paulon