Itsas mihilu
Unbeliferoen familiako landare belarkara eta bizikorra. Mamitsua da, eta itsas labarretako harrietan hazten da
(«Crithmum maritimum» orritik birbideratua)
Itsas mihilua (Crithmum maritimum) Apiaceae familiako landare belarkara eta halofiloa da, Crithmum generoko espezie bakarra. Kostaldean hazten da Europa mendebaldean, Mediterraneoan, Ipar Afrikan eta Itsaso Beltzean. Hostoak jangarriak dira eta mihilu edo anis zaporea dute. Horregatik, sukaldaritza garaikidean berreskuratze saioak daude[1][2].
Itsas mihilu | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Apiales |
Familia | Apiaceae |
Generoa | Crithmum |
Espeziea | Crithmum maritimum |
Ezaugarriak
aldatuItsas mihilua landare bizikora da, adarkatua, 50 cm garai izan daiteke, hosto luze eta mamitsuak dituena.
Loreak, berde-horixkak, txikiak (2 mm) eta oso ugariak izanik ginbail-eran biltzen dira (3-6 cm) eta uztail-urria bitartean azaltzen dira[3].
Fruituak berde-marroixkak dira.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Mugaritz, itsasertzeko baratzak.
- ↑ Itsas mihilua (Basque Food Laboratory).
- ↑ Joxepo Teres. (1995-10-01). Itsas mihilua. Elhuyar.