Santa Klararen ordena (Ordo Sanctae Clarae, O.S.C.) edo Klaratarrak frantziskotar familiaren adar bat da eta bigarren ordena frantziskotarra osatzen du.

Klaratarren ikur edo armarria, Frantziskotarren ere badena.

Historia aldatu

Klara Asiskoak San Frantziskoren eredua jarraitu nahiean sortu zuen elkartea. Frantzisko berak onartu zituen lehenengo mojak (tartean Klararen ahizpa Ines) eta benediktarrekin bizitzera bidali zituen auraudi propio baten faltan. Laster, Cortonako Guido apezpikuak Asisko San Damian elizatxoa utzi zien han bizi zitezen eta hantxe sortu zuten lehenengo elkartea Frantziskoren gomendioekin.

Zenbait oztopo gainditu ondoren eta Frantziskoren bitartez, bizitza erregela propioa lortu zuten, modu honetan Klara da Elizaren historian Erlijio-ordena batetako erregela idatzi zuen lehenengo emakumea.

Tradizioak dioenez, Italiatik at fundatutako lehenengo komentua Nafarroan sortu zuten klaratarrek, Iruñeako harresietatik kanpo 1227-1228 urtean hemendik bertze komentu batzuk sortuz Tutera(1257) eta Lizarran (1262). Iruñeako fundazioa Erriberrira mugitu zen eta oraindik dirau.

Bizimodua aldatu

Erlijio-ordena honetan sartzen denak pobrezia-botoa bere egiten du, eta ez dute norberaren inolako ondasunik edo dirurik. Dutena, klaratarrentzat izaten da beti ere. Euren esanetan: Ebanjelioan aita San Frantziskok eta ama Santa Klarak pobrezia betetzeko esan digute, eta horri eusten diogu. Ez dute pentsiorik eta antzekorik kobratzen. Inork ez du kontu pertsonalik eta dena komunitatearentzat izaten da. Komentuaren gastuetarako erabiltzen dute diru hori, eta soberakinak misioetarako edota antzeko ekimenak laguntzeko bideratzen dute.

 

Hauxe da Klaratar baten eguneroko bizimodua:

  • Goizeko 06:00etan jaikitzen dira.
  • 06:30ean kaperara sartzen dira, otoitzak eta errezuak egitera
  • 07:45ak arte egoten dira kaperan.
  • 12:00etan angelusa errezatzen dute, eta gero salmo batzuk. Jauna erretiratzen dute ondoren, eta bazkaltzeko biltzen dira guztiak. Bazkalostean, denen artean biltzen dituzte ontziak.
  • 14:00ak arte solasean aritzen dira, «errekreoa» esaten dioten ordua izaten da hori.
  • 14:00etatik aurrera, berriz, aisialdirako denbora izaten dute, bakoitzak nahi duena egiteko.
  • 15:00etan berriro kaperara itzultzen dira.
  • 18:00ak arte berriro aisialdirako denbora izaten dute.
  • 18:00etan bildu, eta 18:30ak arte otoitz egiten dute.
  • 18:30ean, berriz, meza izaten dute komentuko elizan, eta ateak zabalik egoten dira herritarrentzat.
  • 19:45an irten eta 20:00etan afaltzen dute.
  • 21:00tan azken otoitza egiten dute.
  • 22:00etatik aurrera «libre», elkarrekin hitz egin edo nahi dutenean ohera joateko.

Klaratarren komentuak Euskal Herriak aldatu

 
Bidaurretako Santa Klara monasterioa.

Kanpo estekak aldatu