Klara Asiskoa
Santa Klara Asiskoa (italieraz: Chiara d'Assisi), (Asis, 1194ko uztailaren 16a – 1253ko abuztuaren 11), jaiotza izenez Chiara Offreduccio, Italiako santu katolikoa eta klaratar moja ordenaren fundatzailea izan zen. San Frantzisko Asiskoaren eraginez, ezkontzari uko egin eta Porziuncola kaperara erretiratu zen, San Frantziskoren aurrean moja botoak eginik.
Klara Asiskoa | |||
---|---|---|---|
1215 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Chiara Offreduccio | ||
Jaiotza | Asis, 1194ko uztailaren 16a | ||
Heriotza | Asis, 1253ko abuztuaren 11 (59 urte) | ||
Hobiratze lekua | Basilica di Santa Chiara (en) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza | ||
Familia | |||
Ama | Ortolana | ||
Ezkontidea(k) | ezkongabea | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | italiera latina | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | moja, autorea, idazle erlijiosoa, founder of Catholic religious community (en) , mistikoa, filosofoa eta Poor Clare nun (en) | ||
Santutegia | |||
Abuztuaren 11 | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa katolizismoa | ||
Erlijio-ordena | Klaratar | ||
Inozentzio IV.a aita santuak Santa Klara Asiskoaren ordenaren araudia onartu zuen. Liturgia egutegi katolikoan abuztuaren 11n ospatzen da haren eguna.
Jarraitzaile asko izan zituen, horietarik lehena bere ahizpa gaztea, Aines, hau ere elizako santua. Familia noblekoak ziren Klara eta Aines, eta ahizpa nagusiak familia utzi eta erlijioaren bideari ekitea erabaki zuenean, Ainesek jarraitu egin zion, baina familiak nesken osaba Monaldo bidali zuen, ahizpak etxera itzultzeko. Monaldo ahizpak indarrez jotzen saiatu zen, haiek menderatzeko, baina mirariz bere besoak indarra galdu zuen. Zeinu horretan Jainkoaren nahia ikusi zuten harrapatzaileek, eta joaten utzi zieten ahizpei.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/09/24 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Klara Asiskoa |
- Lizarraga, Joakin, «Santa Klara Asiskoa» Sanduen bizitzak. klasikoak.armiarma.eus
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |