Donostiako iberiar sugandila

Donostiako iberiar sugandila, Donostiako sugandila, Santa Klara uharteko sugandila edo Urgulleko sugandila (Podarcis hispanicus sebastiani) iberiar sugandila arruntaren (Podarcis hispanicus) azpiespezie endemiko bat da, guztiz bereiztua dagoena iberiar sugandilarengandik eta Donostian bakarrik aurki daitekena, alegia, Euskal Herriko endemikoa den animalia ornodun bakarra dugu Donostiako sugandila.

Donostiako iberiar sugandila
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaReptilia
OrdenaSquamata
FamiliaLacertidae
GeneroaPodarcis
EspezieaPodarcis hispanicus
Azpiespeziea Podarcis hispanicus sebastiani
[[|]]

Santa Klara uhartean du gotorlekurik garrantzitsuena, uharte horretan sugandila ezberdinen arteko inolako lehiarik eduki ez izanak eboluzio bereiztu eta independente bat izatea ekarri du, iberiar sugandilarengandik bereiztuz eta ezberdintasun nabarmeneko azpiespezie bat bilakatuz.

Bere izen zientifikoa Donostian duen endemismotik dator.

Ezaugarriak aldatu

Helduak direnean atzealdean edo bizkarraldean orbanez beteriko azal arre edo berde iluna aurkezten dute, sabelaldean kolore biziago batekin.

Emeek alboaldean marra lisoak ala orban ilunak bi serietako marra argiagoekin tartekatzen dituzte, kolore eta itxura kontraste txiki baina eder bat osatuz. Arrek ordea, lepoaldean kolore biziago bat dute, gorrixkara hurbiltzen dena, emearen beixarengandik bereiztuz.

Habitat aldatu

Harkaitz gunetan ibiltzen dira, normalean sastraka eta belarrekin konexioa duten harri gunetan.

Sugandila edo musker guztiek bezalaxe, harriak gustoko dituzte beroa azkar hartzeko eta gorputzaren tenperatura erraz orekatzeko, narrasti guztiek bezalaxe, Santa Klara uharteko sugandilak ere kanpotik (ingurunetik) hartzen baitu tenperatura.

Hedapen eremua aldatu

Donostiako iberiar sugandila Donostiako sugandila endemikoa da, hiri horretan bakarrik aurki daitekelarik.

Santa Klara uhartetik eta Urgull menditik hedatzen da.

Mehatxuak aldatu

Arriskuan ez dagoen animalia izan arren, bere hedapen eremu murritzak eta mugatuak bere kontran jokatzen du.

Azkeneko urteetan Santa Klaran ematen ari den turisten eta bisitarien areagotzek mehatxu bat suposatzen du Santa Klarako sugandilarentzat.

Urgull mendiko populazioa sugandila espezie kanpotar batekin lehiatzen da, Balearretako sugandilarekin (Podarcis pityusensis), orain dela urte batzuk bertan sartua.

Babes eta kontserbazio neurriak aldatu

Ingurumenaren ministeritzak habitataren babesa bermatzen du, horrez gain, bere hedapen guneak eremu natural babestuak dira.

Erreferentziak aldatu

  • Naturaren Ahosta (2002), 19. orria.
  • Sáez García, J.A. et ál.

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu