Artikulu hau espainiar koloniari buruzkoa da (1958-1976): beste leku hauetan Sahara basamortuari buruzkoa, Mendebaldeko Sahara eskualdeari buruzkoa eta Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoari buruzkoa dituzu.

Sahara Espainiarra itsasoz haraindiko probintzia
في الخارج اقليم الصحراء الاسبانية
Provincia Ultramarina del Sáhara Español
1958 – 1976
Probintzia
Sahara Espainiarreko bandera

Sahara Espainiarreko armarria

Sahara Espainiarraren kokapena
Geografia
HiriburuaAaiun
Ekonomia
DiruaPezeta
Kultura
Hizkuntza(k)Arabiera, gaztelania
ErlijioaEliza Katoliko Erromatarra, Musulmana
Historia
Ibilaldi Berdea1975eko azaroaren 6a
Aurrekoa
Mendebaldeko Espainiar Afrika
Ondorengoak
Maroko
Mauritania
Mendebaldeko Sahara

Sahara Espainiarra[1], (arabieraz: الصحراء الإسبانية al-Sahara' al-Isbaniyya; gaztelaniaz: Sáhara Español edo Sahara Español) Afrikako espainiar kolonia eta gero probintzia izan zen, 1958an Mendebaldeko Espainiar Afrikako Saguia el Hamra eta Río de Oro eskualdeek sortua. 1976an, Marokok Ibilaldi Berdea egin ondoren, Espainiak eskualdea utzi zuen, eta, une hartatik aurrera, Maroko (nazioarteko aldarrikapen gabe eskualdea okupatzen duena) eta Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoa Mendebaldeko Sahara izeneko eskualdea kontrolatzeko lehian ari dira.

Nazioarteko zuzenbidearen arabera, eskualdeko burujabetza eta administrazioa de jure espainiarren eskuetan dago oraindik, hala ere, honek Madrilgo Akordioak eta gero, ez du erabakirik hartu.

Sorrera

aldatu

1949an, Mendebaldeko Espainiar Afrikan Bukraa-ko fosfato meategia aurkitu zen, eta honek lurraldearekiko interes ekonomikoa piztu zuen. 1956ean Marokok independentzia eskuratu zuen, eta Sidi Ifniz eta Mendebaldeko Saharaz jabetzeko asmoa erakutsi zuen. Horretarako, Saharako talde independentistak sustatu zituen eta Espainiarekin gatazka armatua izan zuen: Ifniko Gerra, 1957tik 1958ra. Honen ondorioz, Marokok Juby Lurmuturra eskuratu zuen, eta Espainiak Sidi Ifni, Saguia el Hamra eta Rio de Oro mantendu zituen. Azken biak bat eginez sortu zen Sahara Espainiarra, eta Sidi Ifnirekin batera Espainiako probintzia izendatuak izan ziren; hau Nazio Batuen Erakundearen (NBE) presioa sahiesteko ahalegina izan zen, koloniak ez zirela argudiatzeko.[2]

 
1924ko Espainiako Sahararen zigilua

 

Gobernadoreak

aldatu
  • José Héctor Vázquez (1958-1958)
  • Mariano Alonso Alonso (1958-1961)
  • Pedro Latorre Alcubierre (1961-1964)
  • Joaquín Agulla Jiménez Coronado (1964-1965)
  • Adolfo Artalejo Campos (1965-1965)
  • Ángel Enríquez Larrondo (1965-1967)
  • José María Pérez de Lema Tejero (1967-1971)
  • Fernando de Santiago y Díaz de Mendívil (1971-1974)
  • Federico Gómez de Salazar y Nieto (1974-1976)

Amaiera

aldatu

Presioak ez ziren gelditu ordea, eta NBE-k hainbat erresoluzio atera zituen Sahararen autodeterminazioa babestuz (1960, 1965 eta 1966). 1968an, Saharako mugimendu independentistek Mohamed Sid Brahim Basiri intelektualaren inguruan bat egin zuten, gatazkari soluzio demokratikoa bilatzeko.

 
Rio de Oro eskualdeko eremua, Guerguerat inguruan.

1970ean, Espainiak propaganda kanpaina abiatua zuen Sahararen espainiartasuna aldarrikatzeko; ekainean, Basiriren erakundeak kolonizatzaileen kontrako manifestazioa deitu zuten El Aaiunen. Espainiaren errepresioa handia izan zen: lau pertsona hilda, hogei balaz zaurituak, eta Basiri bahitu, erahil eta desagerrarazi zuten. Honen ondorioz, saharar independentista askok bide baketsua utzi eta armak hartu zituzten, 1973an Fronte Polisario osatuz.

Egoera honetan, Espainiak 1974ean autodeterminazio erreferenduma deitu zuen 1975 urterako. Baina hori gauzatu baino lehen, eta Franco diktadorea hilzorian zegoela aprobetxatuz, Marokok Ibilaldi Berdea egin zuen, Sahara Espainiarraren lurraldeak okupatuz. Egun gutxitara, Madrilen egindako akordio baten bitartez, Espainiak Sahara Maroko eta Mauritaniaren esku utzi zuen; sahararrek berriz Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zuten. Gatazkak gaur arte dirau.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. (2012-03-30). 168. araua: Afrika kolonialeko toponimia. .
  2. Martín García, Marco Antonio. La descolonización del Sahara Español, 1958-1976. (Noiz kontsultatua: 2018-I-3).
  3. Cembrero, Ignacio. (2017-III-19). «España asume la sentencia que declara que el Sáhara no pertenece a Marruecos» El Confidencial (Noiz kontsultatua: 2018-I-3).

Kanpo estekak

aldatu