Río de Oro[1] (arabieraz: وادي الذهب wādī-að-ðahab, euskaraz: «urrezko ibaia»), 1969 baino lehen Saguia el Hamra eskualdearekin batera Espainiar Sahara probintzia osatzen zuten eskualdeetako bat izan zen. Probintziako hegoaldean zegoen, eta 184.000 km² zituen. Hiriburua Dakhla zen. Iparraldeko muga Bojador lurmuturrean (26º paralelo ipar latitudea) zuen; eta hegoaldeko muga, Lurmutur Zurian edo Ras Nouadhiboun (21 paralelo ipar latitudea). Biztanleak berbereak dira, beltzekin nahasiak batzuetan, eta musulmanak.

Río de Ororen kokalekua, eskualdean
Basamortua, Río de Oroko ohiko paisaia.

Geografia

aldatu

Basamortuak hartzen du lurralde guztia. Klima oso idorra da eta, oso handiak dira tenperatura aldeak barnealdeko zenbait lekutan: 0 °C gauean eta 65 °C arratsaldean.

Historia

aldatu

Berbere herriak bizi dira aspaldidanik Río de Oro aldean. 1346an lehorreratu ziren portugaldarrak Dakhlako badian, eta Río de Oro izena eman zioten alde hari, Afrika mendebaldetik ekarritako urre merkataritzan aritzen zirelako. 1884an iritsi ziren espainiarrak, eta nagusi geratu ziren, Saguia el Hamra (Mendebaldeko Saharako iparraldea) izeneko lurraldean bezala.

Espainiarrek alde egin ondoren (1976ko otsaila), Marokoko estatua jabetu zen Mendebaleko Saharako iparraldeko lurrez, eta berebat egin zuen Mauritaniak Río de Oroko lurretan (Dakhlako hiritik hegoaldera). 1976an sortu zen Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa, eta Fronte Polisarioa (Frente Popular para la Liberación de Saguia el-Hamra y Rio de Oro gaztelaniazko izenaren akronimoa da Polisario) gogor hasi zen bi armada okupatzaile horien aurka. 1979an Mauritaniak Río de Oro utzi eta Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa ezagutu zuen. Marokoko armada jabetu zen, ordea, lurralde hartaz, eta han jarraitzen du geroztik, Fronte Polisarioaren erasopean urte askoz, eta su-eten egoeran orain.

Munduko hirurogeita hamar estatuk onartu dute dagoeneko Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu