Dunkerque

Frantziako udalerria

Dunkerque (nederlanderaz Speaker Icon.svg Duinkerke (i · ?); mendebaldeko flandierazSpeaker Icon.svg Duynkercke/Duunkerke (i · ?); ingelesez Dunkirk) Frantziako Nord departamenduko hiria da, Ipar Itsasoaren ertzean kokaturik dagoena. 2012an 90.995 biztanle zituen[1].

Dunkerque
Dunkerque
Frantziako udalerria
Dunkerquepaysage2.png
Flag of Dunkirk.svg Blason ville fr Dunkerque (Nord)2.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboaMetropolitar Frantzia
Eskualdea Frantzia Garaia
DepartamenduaNord
Public institution of intermunicipal cooperation with own taxationCommunauté urbaine de Dunkerque (en) Itzuli
Alkatea Patrice Vergriete
Izen ofiziala Dunkerque
Dune-Libre
Jatorrizko izena Dunkerque
Posta kodea 59140, 59240, 59430, 59640 eta 59279
Geografia
Koordenatuak 51° 02′ 16″ N, 2° 22′ 35″ E / 51.0378°N,2.3764°E / 51.0378; 2.3764Koordenatuak: 51° 02′ 16″ N, 2° 22′ 35″ E / 51.0378°N,2.3764°E / 51.0378; 2.3764
Dunkerque OSM 01.png
Azalera 43.89 km²
Altuera 4 m
Mugakideak Téteghem, Coudekerque-Branche, Spycker, Téteghem-Coudekerque-Village, Armbouts-Cappel, Cappelle-la-Grande, Grande-Synthe, Leffrinckoucke eta Loon-Plage
Demografia
Biztanleria 87.353 (2017ko urtarrilaren 1a)
Red Arrow Down.svg−2.132 (2016)
alt_left 45.586 (%52.2)41.767 (%47.8) alt_right
Dentsitatea 1.990,27 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Krefeld, Middlesbrough, Liberec, Ramat HaSharon (en) Itzuli, Riga, Rostock eta Gaza
ville-dunkerque.fr

XVI. mendeko Saint-Éloi eliza eta Notre-Dame-des-Dunes kapera gorde ditu.

GeografiaAldatu

Belgikako mugatik 10 kilometrotara kokatuta, hiria historikoki Flandriari lotuta egon da. Hori zela eta XX. mendera arte, mendebaldeko flandriera izan da eskualdeko ama-hizkuntza. Hala ere, egun frantsesa da.

Egungo Dunkerke hiriak Rosendaël alboko herria (20.000 biztanle) hartzen du bere barnean.

AuzoakAldatu

  • Dunkerque
    • Centre-ville
    • Saint Gilles
    • Soubise
    • Citadelle
    • Grand Large
    • Glacis
    • Victoire
    • La Gare
  • Dunkerque-Sud
    • Basse ville
    • Ile Jeanty
    • Carré de la Vieille
    • Jeu de Mail
  • Petite Synthe
  • Malo les Bains
  • Rosendaël
  • Mardyck

HistoriaAldatu

Erdi Aroan Flandesko, Burgundiako eta Austriako etxeen mendean egon ondoren, Espainiako koroak hartu zuen hiria eta bertan antolatu zuten Espainiaren eta Herbehereen arteko portu nagusia. Turenne marexalak hiria konkistatu zion Condé printzeari (1658) eta Pirinioetako Bakearen ondorioz (Irun, 1659) Frantziako koroaren esku geratu zen. Ingelesak hiria hartzen saiatu ziren 1793an.

1940an oso gudu bortitzak gertatu ziren Alemaniako osteen eta Belgika aldean zeuden britainiar eta frantses osteen artean. Alemaniarrak nagusitu ziren eta armada aliatuen atzeratzea bultzatu zuten. Bigarren Mundu Gerraren ondoren guztiz hondatua geratu zen.

EkonomiaAldatu

Industriagune garrantzitsua da: ontziolak, ehunak, petrolio findegiak, indar etxea, altzairugintza.

Dunkerquekoa Frantziako hirugarren portua da (33.329.000 tona 1984an). Inportazio nagusiak burdina, ongarriak, artilea, kotoia, laboreak, olioak eta petrolioa dira. Esportazioak, berriz, landuriko produktuak eta findutako petrolio gaiak. Kanal batek lotzen du Valenciennes hiriarekin.

Hiri eta herri senidetuakAldatu

Dunkerque ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Dunkerquetar ezagunakAldatu

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu