Ireki menu nagusia

Schwerin Alemaniako Mecklenburg-Aurrepomerania estatu federaleko hiriburua da, Itsaso Baltikotik 80 kilometrora hegoaldean kokaturik. 100.000 biztanle apenas dituenez, Alemaniako populazio gutxien duen hiriburua da. Hirian, alde zaharra eta duken jauregia, Schwerin lakuaren irla batean eraikia eta XIX. mendean eraberritua, nabarmentzen dira.

Schwerin
Schwerin
 Alemania
Schloss Schwerin 070506.jpg
Flagge Schwerin.png DEU Schwerin COA.svg
Administrazioa
Herrialdea Alemania
Alemaniako estatua Mecklenburg-Aurrepomerania
Alkatea Rico Badenschier Itzuli
Izen ofiziala Schwerin
Jatorrizko izena Schwerin
Posta kodea 19053, 19055, 19057, 19059, 19061 eta 19063
Udal kodea 13004000
Geografia
Koordenatuak 53° 38′ 00″ N, 11° 25′ 00″ E / 53.633333333333°N,11.416666666667°E / 53.633333333333; 11.416666666667Koordenatuak: 53° 38′ 00″ N, 11° 25′ 00″ E / 53.633333333333°N,11.416666666667°E / 53.633333333333; 11.416666666667
Schwerin hemen kokatua: Alemania
Schwerin
Schwerin
Schwerin (Alemania)
Mecklenburg-Vorpommern SN.svg
Azalera 130.52 km²
Altuera 38 m
Mugakideak Ludwigslust-Parchim eta Ipar mendebaldeko Mecklenburg
Demografia
Biztanleria 95.818 bizt. (2018ko abenduaren 31)
Dentsitatea 734,13 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1161
Telefono aurrizkia 0385
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Tallinn, Wuppertal, Vaasa, Reggio nell'Emilia, Odense, Piła, Milwaukee, Växjö udalerria eta Nicosia Municipality Itzuli
Matrikula SN
www.schwerin.de/

GeografiaAldatu

 
Schweringo aire ikuspegia

Schwerin aintziraren (Schweriner See) hego-mendebaldeko ertzean kokaturik dago, hiri barnea hamabi aintzira txikiren artean zabaltzen delarik. Aubach errekak hainbat aintzira konektatzen ditu. Hiriaren %29a lakuek osatzen dute eta %18'5a basoek. 18 barrutik osatzen dute Schwerin.

HistoriaAldatu

XI mendean obotrita leinu eslaviarraren herrixka bat zegoen bertan. Eremu honi Zuarin izena eman zioten eta honen aldaera da Schwerin. 1160an Enrike III.ak (Heinrich der Löwe) konkistatu zuen herria eta bertan gaztelu bat eraikiz inguru honetako hiriburu bihurtu zuen. 1358an Mecklenburg Dukerrian sartu zen eta bertako dukeen egoitza bihurtu zen. 1621ean Dukerria banatu egin zen eta Schwerinek mendebaldeko zatiaren hiriburu izaten jarraitu zuen.

1918ko Alemaniako iraultzan monarkia desagertzean Schweringo Dukeek ere abdikatu beharra izan zuten eta hiria Mecklenburg-Aurrepomerania Estatu Libreko hiriburu bihurtu zen. Bigarren Mundu Gerran Estatu Batuetako tropek konkistatu bazuten ere, Sobiet Batasunaren okupazio eremuan gelditu zen eta beraz Alemaniako Errepublika Demokratikoaren barnean sartua izan zen.

1990an Alemaniaren batasuna iristerakoan Mecklenburg-Aurrepomeraniako hiriburu izateko bi hautagai zeuden, Schwerin historikoa eta Rostock handiagoa dena. Azkenean Schwerinen alde egin zuten.

Ondasun nabarmenakAldatu

 
Alde zaharra
  • Schweringo gaztelua (Schweriner Schloss): XII mendeko gaztelua, XIV mendean berriztua.
  • Schweringo katedrala (Schweriner Dom): XVI mendeko katedral gotikoa.
  • Merkatu plaza (Markt): Alde zaharraren (Altstadt) erdigunea da. Bertan daude udaletxea eta Neues Gebäude eraikin neoklasikoa. Lehoi baten estatua ere badago, hiriaren fundatzailea zen Enrike III.a Lehoia zenaren omenez.
  • Schwerin Estatuko Museoa (Staatliches Museum Schwerin)

Hiri senidetuakAldatu

Schwerin ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Schwerin