Ireki menu nagusia

Karlskrona Blekinge konderriko hiriburu eta hiri nagusia da. 2010ean 35.212 biztanle zituen. Bere hirigune barrokoagatik da ezaguna eta honetaz gain itsas-portua Gizateriaren Ondare izendatu zituen UNESCOk 1998an.

Karlskrona
 Suedia
Karlskrona, Stortoget, Frederikskyrkan 1.jpg
Karlskronako Stortoget enparantza.
Karlskrona vapen.svg
Administrazioa
Herrialdea  Suedia
Konderria Blekinge
Izen ofiziala Karlskrona
Posta kodea 371 xx
Geografia
Koordenatuak 56° 11′ 32″ N, 15° 37′ 51″ E / 56.192210153547°N,15.630841782333°E / 56.192210153547; 15.630841782333Koordenatuak: 56° 11′ 32″ N, 15° 37′ 51″ E / 56.192210153547°N,15.630841782333°E / 56.192210153547; 15.630841782333
Karlskrona hemen kokatua: Suedia
Karlskrona
Karlskrona
Karlskrona (Suedia)
Azalera 21,72 km²
Altuera 16 m
Demografia
Biztanleria 37.165 bizt. (2018-12-31)
Dentsitatea Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1680
Telefono aurrizkia 0455
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
http://www.karlskrona.se/

Eduki-taula

EtimologiaAldatu

Karlskrona izenak "Karlosen koroa" esan nahi du, hiria sortu zuen Karlos IX.a Suediakoaren omenez.

GeografiaAldatu

Blekinge uhartediko 30 uhartetan zehar hedatzen da, handiena Trossö da. Uharte gehienak ferri bidez loturik daude.

HistoriaAldatu

Hiria 1680an sortu zen, Suediako Itss Armadak Stockholm utzi eta ordurarte nekazal eremua izan zen Trossö uhartean egoitza ezarri zuenean. Itsaso Baltikoan nagusi zen Suedia eta toki estrategikoa zen berau. Hiria azkar hasi zen eta 1750 urterako 10.000 biztanle bazituen. Garai hartakoak dira oraindik hirian mantentzen diren eraikin barroko gehienak. Hiriaren egitura koadrikulatua ezarri zen hasieratik eta hala jarraitzen du, ondorioz haize korronte handiengatik ere ezagutzen da Karlskrona.

Itsas-portuaAldatu

Karlskronako itsas-portua1
  UNESCOren gizateriaren ondarea
 
Mota Kulturala
Irizpideak ii, iv
Erreferentzia 871
Kokalekua   Suedia
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Izen ematea 1998 (XXII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Itsas-portua hiriarekin batera ezarri zen. 1711 urtean Suediako ontziola handiena zegoen bertan, 1.100 langile zituen. Polhem dikea, ezarritako lehena, oraindik erabilgarri dago.

ErlijioaAldatu

Hiru eliza nagusi daude hirian:

  • Federikoren eliza: 1720 eta 1744 artean eraiki zuen Nicodemus Tessin Gaztea arkitektoak. Stortorget enparantzan dago.
  • Hirutasun Santuaren eliza: 1697 eta 1709 artean eraiki zen, hau ere Tessin-en diseinuei jarraituz. Merkatu plazaren erdian kokaturik dago.
  • Karlskronako Almirante eliza: 1685 urtekoa da.

KulturaAldatu

Suediako plazarik handiena da Karlskronako Stortorget enparantza eta bertan Lövmarknaden feria ospatzen da udako solstizioaren bezperan. Uztaila eta abuztuan The Sail jaialdia ere izaten da Karlskronako portuan.

Ondasun nabarmenakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karlskrona