Raimundo García García

kazetari espainiarra
Raimundo García» orritik birbideratua)

Raimundo García García, Garcilaso ezizenaz ezaguna (León, 1884ko martxoaren 15a - Iruñea, 1962ko urriaren 16a[1]) espainiar kazetari eta politikaria izan zen.

Raimundo García García

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1936ko martxoaren 16a - 1939ko otsailaren 2a
Barrutia: Nafarroa
Hautetsia: 3rd legislature of the Second Spanish Republic (en) Itzuli

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1933ko azaroaren 25a - 1936ko urtarrilaren 7a
Barrutia: Nafarroa
Hautetsia: 2nd legislature of the Second Spanish Republic (en) Itzuli

Kontsultarako Biltzar Nazionaleko kidea

1927ko urriaren 10a - 1930eko otsailaren 15a

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

Bizitza
JaiotzaLeon1884ko martxoaren 15a
Herrialdea Espainia
HeriotzaIruñea1962ko urriaren 16a (78 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea eta politikaria
Lantokia(k)Madril
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaQ8248861 Itzuli

Biografia aldatu

Madrilen ikasi ondoren, 18 urte zituela Iruñera joan zen. Hasieran El Eco de Navarran eta 1911tik aurrera Diario de Navarra lan egin zuen. EAJ lehen aldiz Nafarroa Garaian sortu zenean, Garcíak Iruñeko lehen batzokiaren inauguraziora bertaratu zen, 1910ean.[2] 1912tik 1962ko heriotza arte azken egunkari horren zuzendaria izan zen, baita ezin besteko pertsonaia ere XX. mende erdialdeko Nafarroan ere.[3]

Parlamentarismoa kritikatu zuen, eta diktaduraren aldeko posizio argia hartu, bereziki 1917ko iraultzaren ondoren.[3] Horrenbestez, Miguel Primo de Riveraren diktaduraren etorrera harro txalotu zuen (1923-1930); hain zuzen, haren Batzar Nazionaleko kide izan zen.

Azpilanean aritu zen 1931-1932an Euskal Estatutua zapuzteko eta ezin bestekoa izan zen arrakastarik izan ez zezan.[3] 1931tik Errepublika hondoratzeko eskuindar indarrak bateratzea lortu zuen, Diario de Navarrako linea editorialaren bitartez Errepublikaren kontrako alarma giroa sortzeaz arduratu zen eta, azkenik, Rodeznoko kondearekin batera, erabakigarria izan zen karlistek eta Emilio Molak lankidetza hitzartu eta 1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpeak aurrera egin zezan. 1933tik 1936ra Espainiako Gorteetan parlamentaria izan zen.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz)GARCÍA GARCÍA, Raimundo. Gran Enciclopedia de Navarra
  2. Esparza Zabalegui, José Mari; Lopez de Luzuriaga, Iñaki (itzul.). (2020). Gernikako Arbolaren biografia: Euskal Herriko ereserkia. (2. edizioa. argitaraldia) Txalaparta ISBN 978-84-18252-41-9. PMC 1242024933. (Noiz kontsultatua: 2023-03-03).
  3. a b c d Dronda, Javier (2013), 98. or.

Bibliografia aldatu

  • Dronda, Javier. (2013). Con Cristo o contra Cristo: Religión y movilización antirrepublicana en Navarra (1931-1936). Tafalla: Txalaparta ISBN 978-84-15313-31-1..

Ikus, gainera aldatu