Ireki menu nagusia

Tesino edo Ticino[1] (italieraz: Ticino; frantsesez eta alemanez: Tessin; lombardieraz Tisin, Tesìn edo Tzìch; latinez: Ticinus) Suitza hegoaldeko eta Italia iparraldeko ibaia eta Po ibaiaren adar nagusia da.

Ticino
(Ticino - Tessin - Tisin -Tesin - Tzìch)
Ticino.JPG
Datu orokorrak
Luzera 248 km
Geografia
Koordenatuak 45° 09′ 00″ N, 9° 14′ 00″ E / 45.15°N,9.233333°E / 45.15; 9.233333Koordenatuak: 45° 09′ 00″ N, 9° 14′ 00″ E / 45.15°N,9.233333°E / 45.15; 9.233333
Herrialdea Suitza eta Italia
Lurraldea Ticino
Hidrografia
Ur-emaileak
Arroaren azalera 7.228 km²
Arro hidrografikoa Po basin Itzuli
Lakuak Maggiore
Bokalea Po eta Maggiore

Italiako zazpigarren ibai luzeena da (248 km). Arroak 7.228 km²ko azalera hartzen du, eta batez besteko emaria 350 m³/s da. Italiako bigarren ibairik emaritsuena da.

GeografiaAldatu

 
Ticino ibaia Pavian.

Ticino ibaia Suitzako Passo della Novenan (alemanez Nufenenpass) jaiotzen da, San Gotardo mendigunean, Valais kantonamendua eta Ticino kantonamenduaren mugan.

Suitzako Val Bedretto, Leventina eta Riviera haranak eta Magadinoko ordokia zeharkatu ostean Maggiore aintziran isurtzen da. Handik irteten delarik Italiako Padanar ordokian zehar igarotzen da. Azkenik, Paviatik pasatu eta beheraxeago, Po ibaira isurtzen da.

Italian Varese, Novara, Milan eta Paviako probintziak igarotzen ditu.

EkonomiaAldatu

Suitzan Ticino ibaia energia elektriko iturri garrantzitsua da, bere emariaren batez bestekoa 350 m³/s baita. Italian ureztaketarako erabiltzen da, batez ere.

InguruneAldatu

Italiako ibilbidean, ibaiak bi natura-parke igarotzen ditu, Europako ibai-parke handiena osatuz. Natura-parkeak hauek dira:

  • Parco Lombardo della Valle del Ticino, 1974 urtean sortua, eta 91.140 ha dituena.
  • Parco piemontese della valle del Ticino, 1978 urtean sortua, eta 6.250 ha dituena.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ticino (ibaia)