Panjshir erresistentzia

Afganistango Erresistentzia-Fronte Nazionala[3][4][5]Panjshir erresistentzia edo Bigarren Erresistentzia[6][7][8] modura ere ezaguna– Iparraldeko Aliantzako kide ohien eta talibanen aurkako beste figura batzuen arteko aliantza bat da, talibanen 2021eko erasoaldiaren erdian sortua. Ahmad Massoud politikari eta buruzagi militar afganiarraren eta Amrullah Saleh de iure Gobernu afganiarraren presidenteordearen gidaritzapean, Afganistango Errepublika Islamikoaren kontrolpean geratzen den eremuan dihardu.[8][9] Kabul galdu ondoren, Panjshirren oinarritutako aliantza hau talibanei Afganistanen antolatutako erresistentzia nagusia da,[10] eta, ustez, talibanen aurkako gerrilla-borroka bat prestatzen ari da.[10][11][12] Erresistentziak Afganistanentzat "gobernu inklusiboa" eskatu du;[13] bere helburuetako bat Afganistango gobernu berrian parte hartzea dela uste da.[14]

Afganistango Erresistentzia-Fronte Nazionala

Ustez, Panjshir erresistentziak Iparraldeko Aliantzaren bandera berea egin du[1]
Sorrera2021eko abuztuak 16
(984 egun)
EgoitzaBazarak, Panjshir (Afganistan)
Buruzagia(k)Ahmad Massoud
Amrullah Saleh
Bismillah Khan Mohammadi
Eskualde aktiboa(k)Panjshir bailara (Panjshir), Parwan probintzia eta Baghlan probintzia
EgoeraAktiboa
Kopurua>8,000[2]
Aliatua(k) Tajikistan[erreferentzia behar]
Aurkaria(k)Afganistango Emirerri Islamikoa Talibanak / Afganistango Emirrerri Islamikoa
Gerra(k)

2021eko abuztuaren 17tik aurrera, Amrullah Salehek Afganistango behin-behineko presidentea dela adierazi du Twitter bidez, Ashraf Ghani presidente-ohiak herrialdetik ihes egin ostean, Afganistango Konstituzioaren arabera:[15]

« Lehendakariaren absentzia, dimisioa edo heriotza gertatuz gero, lehenengo lehendakariordeak Konstituzio honetako xedapenen arabera jardungo du [Lehendakari modura]. »
Afganistango Konstituzioa, 60. art. (2004)[16]
Afganistango lurralde-kontrola, Panjshir bailararen inguruan, 2021eko abuztuaren 18an. Arrosaz, erresistentziak kontrolatutako lurraldea.
Aganistango Errepublika Islamikoaren bandera, zeinen de facto buru Amrullah Saleh izendatu den[17]

Bere presidentetza-aldarrikapena Massoudek eta Bismillah Mohammadi Afganistango de iure defentsa-ministroak babestu zuten, Tajikistango enbaxada afganiarrareko enbaxadore den Mohammad Zahir Aghbar-rekin batera.[11][13][18]

Testuingurua aldatu

Panjshir probintzia, eskualde menditsua, jatorrizko Iparraldeko Aliantzaren operazio-base handi bat zen. Ahmad Shah Massouden jaioterri, 1990eko hamarkadan talibanen aurka defendatu zuen lurraldea, Iparraldeko Aliantzaren buruzagi bezala.[12] Egun, bere seme den Ahmad Massoud erresistentziaren oinordeko dugu.[19]

2021eko uztailaren 13an, The Economic Times egunkariak jakinarazi zuen Iparraldeko Aliantzako buruzagi-ohiak talibanen aurka borrokatzeko biltzen ari zirela.[20] 2021eko uztailaren 28an, The Washington Postek Iparraldeko Aliantzaren gorpuzkiak Erresistentzia II izeneko talde batenpean mobilizatzen ari zirela jakinarazi zuen ere.[8]

Ahmad Massoudek The Washington Post egunkarian abuztuaren 18an idatzitako iritzi-artikuluan, mundu-mailako laguntza-eskaera egiten zuen, Panjshir laguntzeko armamentu eta hornigai eske.[21] Abuztuaren 17rako –behatzaile anonimo baten arabera– Panjshir bailara "alde guztietatik setiaturik zegoen", baina eraso zuzenik jaso gabe.[22] Massoudek, halere, negoziaziorako nahia plazaratu du berriz ere.[23]

Soldadu-ohi estatubatuar eta britainiar anonimoen arabera, Afganistanen kokatutako kontratistak zirenak batzuk, atzerrian bizitzen duten edota atzerrian lan egiten duten afganiarrak Panjshirren dauden borrokalariei laguntzeko dirua biltzen jardun dute.[24]

Erresistentziaren bozeramailea den Ali Maisam Nazary-k esan duenez, talibanak lanez gainezka daude Kabulen kontrola hartu ostean.[25]

Historia aldatu

Koaleszentzia Panjshirren aldatu

Kabul talibanen eskuetan erori ostean, garaian talibanek konkistatu ez zuten Afganistango gune bakarra zen Panjshir haranean, erresistentzia-fronte berri bat sortzeko mugimenduak ematen ari zirela jakinarazi zuten iturri ezberdinek.[10][26][27]

Abuztuaren 17an, erresistentzia-gune horretara ihes egiten ari ziren afganiarren berriak iritsi ziren. Afganistango armadako tayika etniako soldadu-ohiak ere iritsi dira Panjshir bailarara, tanke eta ibilgailuekin, erresistentziaren alde.[18] Kunduz, Badakhxan, Takhar eta Baghlandik zetozen hauek talibanek euren kontrola hartu ondoren, hasiera batean Baghlaneko Andarab barrutian bildu ostean.[28]

Aldi berean, Afganistango Armada Nazionalaren (ANA) gorpuzkiak Panjshir haranean kontzentratzen hasi ziren Massoudek eskatuta,[10][11][29][30] Bismillah Mohammadi de iure defentsa-ministroarekin eta zenbait probintzia-komandanteekin batera. Panjshir erresistentziak Abdul Rashid Dostum milizia uzbekaren buruzagiaren zein Atta Muhammad Nur-en babesa zuela ere adierazi zuen, hilaren 18an, Uzbekistanera erretiratu zen Dostumen taldeko kideek, 10.000 soldaduk erresistentziarekin bat egin zezaketela esan zuten bitartean,[31] 15,000 soldadu baino gehiagoko botere konbinatu bat lortuz.[30][31][32] Egun berdinean, Tajikistango enbaxada afganiarreko langileek Ghaniren argazki presidentziala Salehen argazki batengatik trukatu zuten ere.[33]

Baghlan probintziako gertakizunak aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Panjshir gatazka#Baghlan probintzia»

Abuztuaren 20an, Baghlan probintziako Andarab, Puli Hisar eta Dih Salah barrutietan talibanen-aurkako erasoaldi bat gertatu zen, 60 taliban hil edo zaurituz. Arratsalde erdian, Panjshirren hedatutako berrien arabera, Puli Hisar talibanen eskuetatik berreskuratu zuen erresistentziak, borrokek Dih Salah eta Andaraben jarraitzen zuten bitartean. Irango komunikabideek, lehenik Andarab eta ondoren Dih Salah erresistentziaren eskuetan erori zirela jakinarazi zuten ostean. Altxamendu herrikoi hau Abdul Hamid Dadgarrektalibanen-aurkako erreferente lokala– zuzendutako milizia batek bermatu zuen.[34][35]

Afganistango Segurtasun Indar Nazionaleko kide-ohia den Sediqullah Shuja-ren arabera, talibanak Andarab haraneko herrietatik erretiratzeko arrazoiak etxe partikularretako talibanen miaketak izan ziren, talibanek herrien kontrol militarra beren gain hartzea baimendu zuen akordioaren urraketatzat hartu zirenak; izan ere, talibanak etxeetan sartzen zirela eta "jendea jazartzen zutela" adierazi zuen Shujak. "Gure herrietan, jendea oso tradizionala eta musulmana da. Ez dago arrazoirik talibanek Islama irakasteko." Abdul Rahman, Baghlan espetxeko komandante-ohiak adierazi duenez, "bailarako jendarte osoa talibanen aurka altxatu da. Ez gara talibanen beldur."[36]

Analisia aldatu

The Economist egunkariaren arabera, erresistentziaren helburua "etxegabetuta dagoela dirudi".[37] The Independenten hitzetan, beldurra dago Panjshirreko borrokalariak ez izango ote diren gaindituaren inguruan; izan ere, talibanek mendebalde-jatorriko armak eta ekipamendu militarrak erosi dituzte, artilleriarekin eta hegazkinekin batera.[24]

Kazetari afganiar anonimo batek esan zuen taldeak talibanen aurka luzaroan erresistitzeko planak egiten hasi behar zuela Panjshir mantendu nahi bazuten. Kazetariaren esanetan, legezko errekonozimendu mota oro zaila izango zen Biden administrazioaren eskutik.[38] Bill Roggio analistak ere "Panjshir erresistentziaren perspektibak ilunak" zirela esan zuen, nahiz eta bere oinarria defendagarria izan eta Salehek herrialde osoan zehar balizko jarraitzaileen sare zabala izan zezakeen;[28] adibidez, NDSra joz Afganistanen gertatzen ari denari buruzko informazioa lortzeko.[39]

Sorbonako Unibertsitateko Gilles Dorronsoro afganiar espezialistak dio talibanek Panjshirren blokeo bat ezartzearekin nahikoa izango luketeela, oraindik ez baita mehatxu garrantzitsu bat. Saleh eta Massoud ingurune politiko desberdinetatik datozela eta, bigarrenak, ez duela aitaren karisma maila bera, nahiz eta talibanen aurka borrokatu.[40] Kim Senguptak esan zuenez, erresistentziarekiko babesa talibanak zein ezpopularrak ziren eta horiei aurre egiteko zein neurritan zeuden prest kontuan hartuta izango zela, nahiz eta talibanek behin eta berriz esan ez zutela antzinako gobernuarekin edo NATOk zuzendutako indarrekin lan egingo.[24]

David Loyn-ek iradoki zuen erresistentziak talibanen aurka dauden beste etnia batzuetako afganiarren laguntza lortzeko aukera gehiago dituela iradoki zuen mugimenduaren buruzagi bezala de iure lehendakari den Saleh sustatzen badute, mugimendua soilik tajikentzat dela dioten iritzi okerrak saihesteko. Gainera, erresistentzia bestelako herrialdeek talibanak ez onartzeko arrazoi bat izan dezaketela ere esan zuen, betiere borrokalariek talibanei aurre egiten eta lurraldea berreskuratzen jarraitzen badute.[41]

Foreign Policyren arabera, badaude lehenago talibanen erregimenean bizi izan ez ziren afganiar belaunaldiak, ziur aski oposizio egingo zutenak. Beren hitzetan, talibanek lehengo gobernuarekin lotura zuten pertsonak erasotzen jarraitzen bazuten, erresistentziarekiko babesa handitu egingo zen, babesa murriztu egingo litzatekeen bezala etorkizuneko gobernu batek Hamid Karzai eta Abdullah Abdullah barne hartzen bazituen.[42] Mendebaldeko herrialde batetako inteligentzia-ofizial anonimo batek gehitu zuenez, tribu zaharrek eta gerrako jaunek uste bazuten erresistentziak talibanak lurraldetik bota zitzakeela, ziur aski erresistentziarekin bat egingo zutela talibanen aurka egiteko.[43]

Kaweh Kerami-k ohartarazi zuenez, talibanak Panjshirreko borrokalariak garaitzeko gai badira, nazioarteak Afganistanen egindako lorpenak atzera bota ahal izango dituzte, eta beren ideiak inplantatu. Hala ere, talibanen "gobernu inklusiboari" buruz dituzten ideiek aurreko gobernuetako politikari ez-garrantzitsu batzuk barne hartzea bada erresistentzia egongo dela esan zuen ere.[44]

Erreakzioak aldatu

  Ameriketako Estatu Batuak: Bilal Y. Saab-ek, Pentagonoko aholkulari nagusi-ohiak, eta Mick Mulroy-k, Ekialde Ertainerako Defentsa idazkariorde ohia, bai eta Marinetako beteranoa eta CIAko Jarduera Berezien Zentroko operadore-ohia, Washingtonek Afganistanen laguntza eman beharko lukeela diote, CIAk terrorismoaren aurkako erresistentzia-talde guztiei bezala erresistentzia-talde hauei ezkutuan lagunduz.[45]

  Errusia: Dmitry Zhirnov-ek, Errusiako enbaxadoreak, erresistentzia "kondenatutzat" jo zuen, bai eta erresistentziak porrot egingo zuela aurresan ere, "ikuspegi militar [falta]" dela medio. Zhirnovek, gainera, Salehen presidente-izendatzea Konstituzioaren aurkakoa izan zela esan zuen.[46][47]

  India: Shankar Roychowdhury-k, Indiako Armadako Estatu Nagusiko buruzagi-ohiak, adierazi duenez, New Delhik Panjshirren oinarritutako erresistentziako indarrei eskua luzatu behar die, Indiaren lagun izan daitezkeen taliban-alderdiekin batera.[48]

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. https://www.hindustantimes.com/world-news/-northern-alliance-flag-hoisted-in-panjshir-in-first-sign-of-resistance-against-taliban-101629215342032.html
  2. https://www.theaustralian.com.au/world/even-the-smallest-child-will-fight-afghanistans-last-stand/news-story/4ff2400c1b30b698d85d8d344897f464
  3. (Ingelesez) «Opinion | The mujahideen resistance to the Taliban begins now. But we need help.» Washington Post ISSN 0190-8286. (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  4. (Ingelesez) «Afghan leader of Taliban resistance urges West to "supply us without delay"» Newsweek 2021-08-19 (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).
  5. «National Resistance Front Of Afghanistan | The Irish Times» www.irishtimes.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).
  6. «Taliban promises not to move to Panshir; Ahmad Massoud says he is ready to give his blood for his land | Tajikistan News ASIA-Plus» asiaplustj.info (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  7. (Ingelesez) «Preparing for a Post-Departure Afghanistan: Changing political dynamics in the wake of the US troop withdrawal announcement» Afghanistan Analysts Network - English 2021-06-04 (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  8. a b c «Northern Afghanistan once kept out the Taliban. Why has it fallen so quickly this time? - The Washington Post» web.archive.org 2021-08-16 (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  9. «https://twitter.com/bbcyaldahakim/status/1427268431649333263» Twitter (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  10. a b c d (Ingelesez) «An anti-Taliban front forming in Panjshir? Ex top spy Saleh, son of 'Lion of Panjshir' meet at citadel» The Week (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  11. a b c (Ingelesez) «‘Panjshir stands strong’: Afghanistan’s last holdout against the Taliban» the Guardian 2021-08-18 (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  12. a b (Ingelesez) «The Panjshir Valley: what is the main bastion of resistance against the Taliban advance in Afghanistan» Market Research Telecast 2021-08-16 (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  13. a b (Ingelesez) Rosenberg, Matthew; Kramer, Andrew E.; Fassihi, Farnaz. (2021-08-18). «An old bastion of anti-Taliban sentiment girds for a new fight.» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  14. (Ingelesez) «‘Panjshir stands strong’: Afghanistan’s last holdout against the Taliban» the Guardian 2021-08-18 (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  15. https://twitter.com/AmrullahSaleh2/status/1427631191545589772
  16. http://president.gov.af/Contents/68/Documents/214/ChapterThreeThePresident.html
  17. (Ingelesez) Service, Tribune News. «Panjshir flies flag of resistance again; Amrullah says he is President of Afghanistan» Tribuneindia News Service (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).
  18. a b (Ingelesez) Service, Tribune News. «Panjshir flies flag of resistance again; Amrullah says he is President of Afghanistan» Tribuneindia News Service (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  19. (Ingelesez) «Ahmad Massoud Declared As His Father’s Successor» TOLOnews (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  20. Chaudhury, Dipanjan Roy. «Northern Alliance plans to regroup: Resistance leaders seek arms to fight Taliban in Northern Afghanistan» The Economic Times (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  21. (Ingelesez) «Protests against Afghan Taliban spread in early signs of resistance» Rappler (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).
  22. (Ingelesez) «Resistance and refugees: the Afghan province holding out against the Taliban» ABC Radio 2021-08-17 (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).
  23. (Ingelesez) «Anti-Taliban leader Massoud wants to talk but ready to fight» Reuters 2021-08-22 (Noiz kontsultatua: 2021-08-22).
  24. a b c (Ingelesez) «The fightback begins: Resistance to Taliban starts but chance of success is low» The Independent 2021-08-20 (Noiz kontsultatua: 2021-08-21).
  25. (Ingelesez) «Afghan resistance ready for conflict but prefers negotiations» France 24 2021-08-22 (Noiz kontsultatua: 2021-08-22).
  26. (Ingelesez) AFP. (2021-08-17). «Defiant Afghan ex-VP vows new fight with Taliban» Digital Journal (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  27. (Ingelesez) «As Taliban takes over, one Afghan province is still standing strong - Here\» Free Press Journal (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  28. a b (Ingelesez) «After fall of Kabul, resistance to Taliban emerges in Panjshir | FDD's Long War Journal» www.longwarjournal.org 2021-08-18 (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  29. (Ingelesez) «'Northern Alliance' flag hoisted in Panjshir in first resistance against Taliban» Hindustan Times 2021-08-17 (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  30. a b (Ingelesez) Archive, View Author; feed, Get author RSS. (2021-08-18). «Inside the Afghanistan province that refuses to buckle to Taliban» New York Post (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  31. a b (Ingelesez) Service, Tribune News. «Afghan crisis: Panjshiris remain defiant, claim Uzbek leader Dostum’s support» Tribuneindia News Service (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  32. (Ingelesez) «Operations | The Northern Alliance: Fighting for a Free Afghanistan» The Northern Allianc (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).
  33. (Ingelesez) Ray, Siladitya. «Afghan Embassy In Tajikistan Demands Interpol Arrest Escaped Former President Ashraf Ghani» Forbes (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).
  34. (Ingelesez) EDT, Darragh Roche On 8/20/21 at 11:09 AM. (2021-08-20). «Anti-Taliban resistance recaptures multiple areas as Afghans fight back» Newsweek (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).
  35. (Ingelesez) «UK opens door to working with Taliban – follow live» The Independent 2021-08-20 (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).
  36. «Anti-Taliban fighters claim victories as first stirrings of armed res…» archive.ph 2021-08-21 (Noiz kontsultatua: 2021-08-22).
  37. «From Saigon to Kabul: what America’s Afghan fiasco means for the world» The Economist 2021-08-21 ISSN 0013-0613. (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).
  38. (Ingelesez) «Glavin: Afghan resistance gears up for the long, predictable battle ahead» ottawacitizen (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).
  39. (Ingelesez) «Afghanistan: Can history repeat itself…?» The Financial Express 2021-08-20 (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).
  40. (Ingelesez) «Afghan holdout will struggle against Taliban assault, say analysts» France 24 2021-08-20 (Noiz kontsultatua: 2021-08-21).
  41. (Ingelesez) Loyn, David. «Panjshir valley and the last resistance to the Taliban | The Spectator» www.spectator.co.uk (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
  42. (Ingelesez) Detsch, Robbie Gramer, Jack. «An Anti-Taliban Front Is Already Forming. Can It Last?» Foreign Policy (Noiz kontsultatua: 2021-08-25).
  43. (Ingelesez) «Taliban Targets Panjshir Valley as Resistance Leaders Remain Defiant | Voice of America - English» www.voanews.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-25).
  44. (Ingelesez) Kerami, Kaweh. «Afghanistan's Panjshir Valley: the last stronghold of resistance to Taliban rule» The Conversation (Noiz kontsultatua: 2021-08-25).
  45. (Ingelesez) «Biden Must Keep U.S. Operatives in Afghanistan To Enable the Counterterrorism Mission» Time (Noiz kontsultatua: 2021-08-25).
  46. (Ingelesez) «Resistance to Taliban is doomed, says Russian envoy to Afghanistan» Reuters 2021-08-20 (Noiz kontsultatua: 2021-08-21).
  47. (Ingelesez) «‘No alternative to the Taliban’: Russia’s envoy to Afghanistan» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-21).
  48. «Eye On Taliban, Former Army Chief Says Need To Step Up Kashmir Outreach» NDTV.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-22).

Kanpo estekak aldatu