Panjshir harana

Panjshir bailara» orritik birbideratua)

Panjshir harana (paxtuneraz: درهٔ پنجشير‎Dare-ye Panjšēr, literalki Bost Lehoien harana) Afganistango iparraldean dagoen bailara bat da, Kabuletik 150 kilometrora eta Hindu Kush mendietatik gertu[1]. Panjshir ibaiak erdibitzen du. Bertan 100.000 pertsona baino gehiago bizi dira, tartean tajik etniako Afganistango talderik handiena[2]. 2004tik aurrera, Afganistango Errepublika Islamiarra sortu zenean, Panjshir probintziaren muinean bilakatu zen, lehenago Parwan probintziaren parte izanik.

Panjshir harana
Datu orokorrak
Garaiera1.964 m
Motaharan
Geografia
Map
Koordenatuak35°16′N 69°28′E / 35.27°N 69.47°E / 35.27; 69.47
MendikateaHindu Kush
Estatu burujabe Afganistan
Afganistango probintziaKapisa probintzia
Ur-gorputzaPanjshir ibaia

Afganistango Errepublika Demokratikoaren garaian, bertan Gobernuaren indarrek eta Sobietar indarrek mujahidinen aurkako Panjshir ofentsiba egin zuten, Afganistango gerraren baitan, 1980 eta 1985 artean. Ahmad Shah Massoud komandante lokalak bailara babestu zuen eta lortu zuen sobietarrek ez hartzea. Afganistango Gerra Zibilaren baitan, Talibanaren eta Iparraldeko Aliantzaren arteko guda baten lekuko izan zen, Massoud komandantearen gidaritzapean, berriro ere Talibanek eskualdea hartzea ekidin zuenean[3]. Afganistango Errepublika Islamiarraren garaian, herrialdeko eskualderik seguruena zela esan ohi zen[4], eta 2021eko abuztutik ere Panjshir erresistentziaren gune nagusia da Afganistango Emirerri Islamiarraren aurka[5][6].

Erreferentziak aldatu

  1. «Xinhua - English» web.archive.org 2006-10-16 (Noiz kontsultatua: 2021-08-18).
  2. lcweb2.loc.gov (Noiz kontsultatua: 2021-08-18).
  3. (Ingelesez) Nast, Condé. (2007-12-03). «Massoud's Last Conquest» Vanity Fair (Noiz kontsultatua: 2021-08-18).
  4. «Foreign kayakers surprise Afghans in the Panjshir Valley» The National (Noiz kontsultatua: 2021-08-18).
  5. (Ingelesez) «The Panjshir Valley: what is the main bastion of resistance against the Taliban advance in Afghanistan» Market Research Telecast 2021-08-16 (Noiz kontsultatua: 2021-08-18).
  6. (Ingelesez) «As Taliban takes over, one Afghan province is still standing strong - Here\» Free Press Journal (Noiz kontsultatua: 2021-08-18).

Kanpo estekak aldatu