Ameriketako Estatu Batuetako Gobernua
Ameriketako Estatu Batuetako Gobernua, konstituzio estatubatuarrak ezarria, 50 estatu, Columbiako Barrutia, Puerto Rico, Birjina uharte amerikarrak, Amerikar Samoa, Iparraldeko Mariana Uharteak eta Guameko uharteek osatzen dute errepublika federalaren aginte gorena da.
Ameriketako Estatu Batuetako gobernu federalaren tamaina eta botereengatik, munduko botere handienetako gobernu bezala ezagutzen da. Horregatik, Herrialdeko presidentea munduko pertsonarik boteretsuenetarikoen artean kokatu ohi da.
Ameriketako Estatu Batuen gobernu federalaren egoitza Washington Hirian dago.
Botere legegilea
aldatuKonstituzioaren I. artikuluak botere legegile guztiak Kongresuko aginte federalari esleitzen dizkio. Kongresu hau, bi ganberetan banatzen da, Senatua eta Ordezkarien Etxea. Senatua estatu bakoitzeko 2 senatarik osatzen dute, guztira 100 senatari osatuz. Ordezkarien Ganbera aldiz, estatu bakoitzaren biztanleriaren arabera hautatzen dira ordezkariak. Guztira 435 ordezkari ezartzen ditu legeak. Bi ganberetako kideak itzuli bakarreko bozketaz (first-past-the-post) hautatzen dira estatu bakoitzean, Louisiana eta Washingtonen izan ezik, non bertan bi itzuli egiten diren (runoff).
Senatari edo ordezkari bakoitzak bost funtzio bete behar ditu. Funtzioak honakoak dira: funtzio legegilea, batzordeko kidea, bere hautesleen ordezkaria, bere hautesleen zerbitzaria, eta politikaria izatea.
Botere betearazlea
aldatuPresidentea eta presidenteordea
aldatuAmeriketako Estatu Batuetako Presidentea aldi berean, AEBetako estatuburua eta gobernuburua da, hala nola, Indar Armatuen komandante nagusia eta diplomaziaburua. Horregatik, AEBetako presidentea Munduko boteretsuenetarikoa da. Presidenteak, Konstituzioak agintzen duen bezala, "legeak fidaltasun osoz betearazten direla bermatu behar du". Ardura hori aurrera eramateko, gobernu federaleko adar betearazlea edo exekutiboa zuzentzen du, 3 milioi langile eta milioi bat militarrekin.
Presidentearen egoitza Washington Hiriko Etxe Zuria da. Herrialdetik mugitzeko hiru garraiobide erabiltzen ditu: Washingtonen mugitzeko Cadillac One autoa, urrunago joateko Marine One helikopteroa eta atzerrira joateko Air Force One hegazkin ospetsua.
Egungo presidentea Joe Biden demokrata da.
Ameriketako Estatu Batuetako Presidenteordea gobernuko bigarren kargurik gorenena da. Presidentetzarako ondorengotzako lehena da, beraz, presidenteak kargu utzi, hil edo kargutik botatzen badute, bera izango litzeke bere postua beteko lukeena hauteskundeak iritsi arte. Bere beste zereginetako bat, Ameriketako Estatu Batuetako Senatuko lehendakaria izatea da.
Egungo presidenteordea Kamala Harris demokrata da.
Sailak, agentziak eta indar armatuak
aldatuEgunerokotasunerako eta lege federalen administraziorako, Gobernua hainbat sail edo departamendutan banatzen da. Sail hauek ministerio baten parekoak dira. 15 sailetako Idazkariek — presidenteak hautatuak izan direnak — aurretik Ameriketako Estatu Batuetako Senatuak baietsi behar ditu. Departamendu hauetaz gain, badaude hainbat agentzia, Presidentearen Bulegoari estuki lotuta daudenak. Esate baterako: Inteligentzia Agentzia Zentrala (CIA), Droga eta Elikagaien Administrazioa (FDA) eta Ingurumen Babesaren Agentzia (EPA).
Indar Armatuak, zuzenean Defentsa Sailaren ardurapean daude eta 5 kidego edo armadatan banatzen dira:
Botere judiziala
aldatuKonstituzioaren III. artikuluak auzitegi federalen sistemaren oinarriak ezartzen ditu: "Ameriketako Estatu Batuetako botere judiziala Gorte Goren batean oinarritzen da, eta Kongresuak denboran zehar antolatu eta eratu ditzazken maila baxugoko auzitegiak." Epailetza federala AEBetako Gorte Gorenak osatzen du, zeinen bederatzi epaileek biziarteko karguaz izendatzen ditu Presidenteak eta ondoren, Senatuak onesten ditu. Auzitegi honen azpitik Helegite Epaitegia eta barruti-epaitegiak daude.
Estatu bakoitzak bere Gorte Gorena (arrunta) eta Helegite Epaitegia (federala) ditu. Hauen azpitik barruti-epaitegiak daude, federalak direnak. Guam, Iparraldeko Mariana Uharteak eta Birjina uharteetako barruti-epaitegiei lurralde-epaitegiak deritzaie.