Ireki menu nagusia

Ahmad Shah MassoudMasoud komandantea eta ezizenez Panjshirgo Lehoia ere deitua— (persieraz: احمد شاه مسعود Ahmad Šāh Mas'ūd) (Bazarak, Panjshir probintzia, Afganistan 1953ko irailaren 2a - Takhar probintzia, Afganistan, 2001eko irailaren 9a) afganistango mujahidinen buruzagia eta lider politikoa izan zen. Sobietarren aurkako gerran garrantzi handiko papera jokatu zuen. Sobietar armada egotzi eta gero, 1990eko hamarkadan, defentsa ministroa izan zen Burhanuddin Rabbaniren gobernuan. Talibanak boterera iritsi zirelarik hauen aurkako oposizio armatua zuzendu zuen, Iparraldeko Aliantzaren buru bilakaturik.

Ahmad Shah Massoud
Defentsa ministroa

Bizitza
Jaiotza Bazarak Itzuli1953ko irailaren  2a
Herrialdea  Afganistan
Heriotza Takhar probintzia2001eko irailaren  9a (48 urte)
Heriotza modua gizahilketa: Lehergailua
Hezkuntza
Heziketa Kabul University Itzuli
Jarduerak
Jarduerak politikaria, gudaria eta buruzagi militarra
Zerbitzu militarra
Gradua komandante buru
Parte hartutako gatazkak Afganistango gerra
Civil war in Afghanistan (1992–96) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa sunismoa
Islama
www.ahmadshahmasoud.com
Ahmad Shah Massouden hilobia, Panjshirren.

2001eko irailaren 9an Takhar probintzian asesinatua izan zen atentatu suizida batean. Atentatugileek, Dahmane Abd El-Sattar eta Bouraoui El-Ouaer tunisiarrek, Belgikako pasaportedun kazetaritzat aurkeztu zuen beren burua eta Massoudengana hurbiltzea lortu zuten.[1] Hilketa hura 2001eko irailaren 11ko atentatuak baino bi egun lehenago gertatu zen.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ahmad Shah Massoud