Ollo (kontzejua)
Ollo Nafarroa Garaiko kontzejua da, Ollaran udalerrikoa. Haranaren ipar-mendebaldean dago, 505 metroko garaieran. 53 biztanle zituen 2020an.[1] Haranari eta udalerriari ematen die izena.
Ollo | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Ollaran |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
INE kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 42°52′02″N 1°51′30″W / 42.86731486°N 1.8584168°W42°52′02″N 1°51′30″W / 42.86731486°N 1.8584168°W |
Demografia |
HistoriaAldatu
XI. mendeko agirietan aipatzen da Ollo lehen aldiz, Iratxeko monasterioak bertan onibarrak zituela eta. Antso VII. Azkarraren 1232ko dokumentu batean ere aertzen da, Olloko petxak edo zergak eguneratu zirela aipatuz[2]..
XIX. mendearen erdialdian irin errota bat eta eskola bat zituen herriak.
DemografiaAldatu
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
50 | 51 | 50 | 50 | 51 | 51 | 48 | 46 |
OndareaAldatu
Herriko etxe asko ederrak dira, XVIII. mendeko jauretxe bat nabarmentzen delarik, harri landuzko aurrealdea duena, bi armarrirekin.
Herri muinotik gertu, Senosiainera bidean, Santa Maria baselizaren hondakinak daude. XI. mendean aipatua ageri da, Iratxeko monasterioaren jabetzapeko gisa, baina haren aztarnarik zaharrenak XIII. mendekoak dira, gotiko hasiberrikoak, esaterako oraindik zutik den sarrerako arkua (atea bera horma batez itxia dagoen arren)[2].
JaiakAldatu
Iraileko lehen asteburuan izaten dira herriko jaiak.
Irudi galeriaAldatu
Olloko ikuspegia Andimenditik
ErreferentziakAldatu
- ↑ Ollo: datos de la entidad. navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-7-11).
- ↑ a b Informazio panela, Ollo. (). Ollo. (Noiz kontsultatua: 2020-06-23).
Kanpo estekakAldatu
Ollaran | ||
---|---|---|
Anotz | Arteta | Beasoain-Egillor | Iltzarbe | Ollo | Saldise | Senosiain | Ultzurrun |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |