Maionesa sukaldaritzan erabiltzen den saltsa hotz emultsionatua da, arrautza eta olioa elkartuz sorturikoa. Normalki gatza eta limoi-ura edo ozpina botatzen zaio. Ziurrenik Katalan Herrietan du jatorria[erreferentzia behar], beharbada Espainian, eta alioliarekin dago senidetua. Gaur egun nazioarteko hainbat plateretan erabiltzen da, normalki barazki zein arrainak laguntzeko, baina baita janari lasterraren barruan ere. Bere jatorria oraindik zalantzan badago ere, Espainia, Italia eta Frantzia inguruetan tradizionala da, eta han eskuz egiteko ohitura dago oraindik. Munduko beste hainbat lekutan industriala baino ez dute jaten.

Maionesa
Zaanse mayonaise.jpg
Osagaiak
Oinarria Gorringoa eta Sukaldeko olioa
Historia
Jatorria Frantzia
Honen izena du Maó

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.