Urdaiazpiko egosi

txerri haragi egosia, bereziki urdaiazpikoa

Urdaiazpiko egosia[1] edo xingar egosia ur gazitan eta, gehienetan, ongailuekin egositako txerrikia da, atzeko hankekin egina. Urdaiazpiko hau osorik eta hezurgabe saltzen da, edo xerratan moztua.

Urdaiazpiko egosi
urdaiazpiko eta cooked whole-muscle cut (en) Itzuli

Proteina kantitate handia du (%19[2])eta 100 gramoko 150-200 kcal inguru[2], baina gantz gutxi (% 3-5[2]). Gainera, aberatsa da sodio (% 0,8[2]), fosforo, burdina, zink eta B3-B6-B12 bitaminatan. Horregatik guztiagatik, dieta kontrolatuetan sarri erabiltzen da.

Espezialitateak aldatu

Urdaizapiko egosi mota ugari daude, prestatzeko era antzekoak dituztenak. Hauek dira ezagunenak:

  • Yorkeko urdaiazpikoa (York ham): 1860an Robert Burrow Atkinson izeneko harakinak horrela prestatzen zuen urdaizpikoa York hiriko Blossom Street zuen urdaitegian. Laster ospetsu bilakatu eta kanpotik zetozen bisitariek urdaiazpiko egosi Yorkeko erara eskatzeari ekion zioten.[3] Yorken Madeirako ardoaz egindako saltsan jaten dute.
  • Parisko urdaiazpikoa (jambon de Paris)
  • Italiako urdaiazpiko egosia (Prosciutto cotto)

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009] eta [Jatetxe, Taberna eta Kafetegiak Hiztegia] [2009]
  2. a b c d Urdaiazpiko egosia edo York urdaiazpikoa. Berria 2012-1-10.
  3. Webb, Andrew. (2012). Food Britannia. (1. argitaraldia) Random Books, 272 or. ISBN 1-84794623-2..

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu