Ireki menu nagusia

Patata-arrautzopila edo patata-tortilla Espainiako eta Euskal Herriko sukaldaritzen plater nagusietariko bat da, patataz eta arrautzez osatua. Batzuetan beste osagai batzuk ere gehitzen zaizkio; tipula[1] edo piperra[erreferentzia behar] dira ohikoenak.

Patata-arrautzopila
Tortilla-de-patatas.jpg
Bitan zatitutako patata-tortilla.
Beste izenak Patata-tortilla
Eskualdea  Nafarroa
Osagaiak patata eta arrautzak
Aldaerak tipularekin edo piperrekin
Antzeko janariak arrautzopila

HistoriaAldatu

Patata arrautzopilaren lehendabiziko aipamena Nafarroako Gorteetara bidalitako 1817ko memorial de ratonera (euskaraz: «sagu-zuloaren txostena») agirian dago. Hantxe nekazari petxari eta koilazoen egoera azaltzen da, Iruñea eta Erriberako biztanleekin alderatuta. Mendialdeko nekazariek elikadura kaskarra azaldu ondoren, honela dio: «...tortillaz egindako bi edo hiru arrautza 5 edo 6 [lagunentzako] gure emakumeek handia eta lodia nola egin badakitela, arrautza gutxirekin, eta patata, ogi arrail edo edozer nahasita.»[2]

Kondaira batek dio Tomas Zumalakarregik 1835ean Bilbo setiatzen ari zela asmatu zuela platera, armada karlista erraz eta ondo elikatzeko. Nahiz eta egia den ala ez ezin jakin, tortillaren zabalkuntza karlistadetan izan zela ematen du. Beste kondaira batek dio Zumalakarregi jeneralak bere etxean zuen emakume xume batek, beste jakirik ez zuenez, patata, arrautza eta tipula erabili zituela jeneralaren mesederako.

AldaerakAldatu

 
Patata-tortilla asturiarra.

Hain da ezaguna platera non Sukaldari beste errezeta baitaude patata-tortilla prestatzeko. Bertsio nagusiek osagai berriak gehitzen dizkiote errezetari: piper berdeak, txorizoa, kalabazina, alberjiniak, perretxikoak edo urdaiazpikoa. Espainian famatua den tortilla paisanak piper gorri, ilarrak eta txorizo ditu. Egitura eta lodiera eskualdez eskualde aldatzen da. Normalean ogiarekin hartzen da eta batzuetan ogitartekoan.

Argentinan patata-tortillaren aldaketa dago: tipula gehiago, erremolatxa eta espinakak dituena.

Suitzan rösti izeneko errezeta egiten dute, patatak bai baina arrautzak erabiltzen ez dituena[3].

Espainiako Gerra Zibilean arrautzarik ez zegoenez, arrautzarik gabeko tortilla-patata asmatu zuten, irina, ura eta esnea erabiliz. Patatarik ez zutenek laranja-azala erabiltzeko ohitura zuten[4].

PrestakuntzaAldatu

Lau lagunentzako osagaiak:

Prestakuntza:

  1. Tipulak eta patatak zuritu.
  2. Tipulak txikitu. Zartaginean oliba-olioa bota eta tipula frijitu marroi bihurtu arte.
  3. Patatak puskatan zatitu tipulak prestatu bitartean. Ondu nahi beste eta zartaginera bota.
  4. Frijitu dena tenperatura ertainean, noizbehinka nahasiz dena apur bat marroi bihurtu arte.
  5. Zartagina sutik kendu eta olioa hustu.
  6. 8 arrautzak ontzi batean ondo-ondo irabiatu, gehitu patatak eta tipulak.
  7. Zartaginera olio pixka bat bota eta nahasketa gehitu. Arrautzak ondo prestatu, hasieran su altuan eta gero su geldian.
  8. Eman buelta tortillari alde biak egiteko. Bero zein epel zerbitzatu daiteke.

GaleriaAldatu

Ikus gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) «¿Tortilla de patatas con o sin cebolla? Los chefs responden» El Comidista 2015-11-06 . Noiz kontsultatua: 2018-02-20.
  2. José María Iribarren: «El comer, el vestir y la vida de los navarros de 1817, a través de un 'memorial de ratonera'», Principe de Viana 17, 65. zenbakia (1956), 473-486 orrialdeak.
    Jatorrizko testua, gaztelaniaz: «...dos o tres huevos en tortilla para cinco o seis, porque nuestras mujeres la saben hacer grande y gorda con pocos huevos mezclando patatas, atapurres de pan u otra cosa...»
  3. New York Times: Röstiren errezeta
  4. Eslava Galán, Juan "Una historia de la guerra civil que no va a gustar a nadie, "Planeta, 287-288. orr., 2005 ISBN 84-08-05883-5

Kanpo loturakAldatu