Belgorod oblasta (errusieraz: Белгоро́дская о́бластьtranslit.: Belgorodskaia oblast) Errusiako subjektu federal bat da, Erdialdeko Barruti Federalean kokaturik dagoena. 27.100 km²ko eremua du, eta 2010ean 1.532.526 biztanle zituen[1]. Zentro administratiboa Belgorod hiria da.

Belgorod oblasta
Белгородская область
 Errusia
Administrazioa
Estatua Errusia
ISO 3166-2RU-BEL
HiriburuaBelgorod
GobernuburuaVyacheslav Gladkov (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak50°46′N 37°27′E / 50.77°N 37.45°E / 50.77; 37.45
Azalera27.100 km²
MugakideakKursk oblasta, Voronezh oblasta, Luhanskeko oblasta, Kharkiveko oblasta eta Sumyko oblasta
Demografia
Biztanleria1.541.259 (2021eko urtarrilaren 1a)
−8.617 (2018)
Dentsitatea56,55 bizt/km²
Informazio gehigarria
Lurralde motaOblasta
Ordu eremuaMoskuko Ordua eta Europa/Mosku
Matrikula31
belregion.ru

Geografia aldatu

Belgorod oblasta mendebaldeko Errusian dago, gehienbat Donets, Vorskla eta Oskol ibai-arroen goialdeak hartuz[2]. Hegoalde eta mendebaldean Ukrainako Luhansk, Kharkiv eta Sumyko oblastekin du muga, iparralde eta ipar-mendebaldean Kursk oblastarekin, eta ekialdean Voronezh oblastarekin.

Jatorrizko landaredia, baso hosto-erorkorrak eta estepa, hein handi batean desagertu da, nekazaritzaren eraginez. Ibai bazterretan zenbait harizti kontserbatu dira[2].

Ekonomia aldatu

Ekonomia jarduera nagusia nekazaritza da. Laboreak (garia, garagarra, artatxikia eta artoa), azukre erremolatxa eta ekilorea dira uzta nagusiak. Baratze asko dago[2].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu