Rap

Rapero» orritik birbideratua)

Rapa, Hip Hop musika edo MCinga, 1960ko hamarkadako bukaeran afroamerikar eta hispanoamerikar komunitateek Bronxen (New York, AEB) garatutako musika estilo bat da.[1] Breakdacing-arekin, graffiti-arekin eta DJing-arekin batera, Hip Hop kulturaren zutabeetako bat da.

Public Enemy talde entzutetsua, Bilbon, 2006an.

Genero horretan, abeslariek musika-erritmo baten gainean kantatzen dute errimak sortuz (beat gisa ezaguna). Hala ere, musika eza egonez gero, a capella edota beatboxekin batera abestea ere gerta daiteke. Abesten dutenei zeremonia-maisuak, raperoak edo MCak deitzen zaie, eta musika jartzen dutenei, disk jockey edo DJ.

Sorrera

aldatu

Jatorriak

aldatu

Hip-hop kultura jaio eta raparen kontzeptua sortu baino lehen, Afrikako mendebaldean, griotek historia tradizionalak kontatzen zituzten danbore baten edota beste instrumentu batzuen laguntzaz. Hainbat komunikabide akademiko, artista eta griot modernok lotura hau aitortu dute, horrela generoaren jatorri afrikarrak bermatuz.[2]

Blues-a, Afrika Mendebaldeko tradizio musikalak erreferentzia bezala hartuta, Rap musikaren aitzindaria izan zela ziurtatzen dute musikari eta historialari batzuek, hala nola, Elijah Wald-ek, besteak beste. 1950 urtean, Joe Hill Louisek “Gotta Let You Go” grabatu zuen, lehenengo rap abestia izan zena, oraindik blues generoaren barruan zegoela.

Bestalde, jazz-a, aldi berean blues-etik datorrena, rap-aren beste bide-aurreko aitortu bat da. Musika aldetik ez ezik (rap-aren garapenaren zehar sampling-ari esker erabilitako estraktuen ondorioz), poesia eta letra aldetik ere, rap musikan, aztarnak aurki daitezke.

Hala ere, lehenengo DJ-ak, zeremonia-maisuak agertu baino lehen, zuzenean funk abestietako break-ak erabiltzen zituzten lehenengo hip-hop erritmoak sortzeko nahasketa-mahailekin. Handik abiatuz, funk musika rap musikaren aitzindari nagusitzat hartzen da.

Lehenengo erritmoak eta zeremonia-maisuak

aldatu

Clive Campbell-ek, Dj Kool Herc edo Hip Hop-aren aita gisa ere ezaguna, lehenengo Hip Hop erritmoa sortu zuen gizona da.[3]

Kool Hercek Bronx-en funk eta dancehall musika jartzen zuen jai lokaletan, baina abesti horietako bat jartzerakoan, konturatu zen jendeari gehien gustatzen zitzaion zatiak break-ak zirela. Momentu hartatik aurrera, Campbell loop-ak erabiltzen hasi zen break hauek etengabe errepikatzeko.[3]

Berrikuntza honek Bronx-eko eta New York-eko beste auzoetako jende asko erakarri zuen, hirian, DJ-en kopurua biderkatuz (eta denbora bat pasatu ostean, nazio osoan).[3] 1970eko hamarkadan zehar, Afrika Bambataa-k eta Grandmaster Flash-ek, Kool Herc-ekin batera, DJ esanguratsuenetarikoak eta aldi berean Hip Hop kulturaren bizkarrezurraren sortzaileak izan ziren.

Disc jockey-ak, jaialdi bat bakarrik eramatea oso zaila zela ikusita, beste pertsonen laguntza eskatzen zuten publikoa animatzeko. Zeremonia-maisu bat, hain zuzen ere. Coke LaRock-ek DJ Kool Herc-ek laguntzen zuen bere festetan errima gogoraerrazak eta sinpleak abesten[1]. DJ-ing-aren teknika berriak eta MC baten errimak elkartzen, Rap musikaren lehenengo prototipoa azaldu zen.

“Rappers´ Delight” eta “Old School Rap-a” (1979-1984)

aldatu

Rap-a ez zen musika-genero gisa agertu 1979 urtera arte, Sugar Hill Gang New-Jerseytar taldeak Rappers' Delight abestia argitaratu zuenean. Argitarapen horrek rap musikaren sarrera gauzatu zuen musika-industrian, bere arrakasta oraindik gehiago elikatuz eta lehenengo rapero-belaunaldia sortuz.[1]

“Old School Rap” deitzen zaio 1979 eta 1984 urteen artean, rap taldeek egiten zuten musikari. Lehenengo talde multzo horrek ez zion hainbesteko garrantziarik ematen abestietako lirikari, erritmoari baizik, errima sinple eta gogoraerrazen jatorrizko formula errespetatuz.

Rap-aren Urrezko Aroa (1984-1994)

aldatu

Urrezko Aroa iritsi zen kanten lirikotasunaren eta ekoizpen hobekuntzarekin batera. Lirismo aldaketa horrek generoari oraindik ez zeukan indar poetikoa eman zion, subgenero berrien garapena lortuz.[1]

Behin Hip Hop kultura eta rapa AEBetan zabalduta, etengabeko berritze-garai honetan, raparen historian izan diren artistarik ospetsuenak kokatu ziren.

Mendebaldeko kostan

aldatu
Ekialdeko kostan
aldatu

Artista hauek, besteak beste, eta haien DJ-ekin/ekoizleekin batera Rap-musika berregin eta berritu zuten. Batez ere hau gertatu zen gangsta rap-aren agerpenagatik, influentzia moduan funtzionatu zuena herrialde osoan.

2000ko hamarkada

aldatu

XXI. Mendearen hasieran, musikaren digitalizazioaren eta Internet-en agerpenaren ondorioz, musikariek eta diskoetxeek merkatu berri batean murgildu ziren. Rap musika mundu osoan populartasuna irabazten hasi zen.[1]

Eminem, 50 Cent (G-Unit-ekin bateria), Jay-Z eta Dr. Dre arrakasta gehien lortu zuten garai horretako artistak dira, besteak beste.

Urrezko Aroan izandako subgenero-garapenaren ondorioz, crunk musika arrakasta irabazten hasi zen. Genero horrek rap musikaren sortze-prozesua zaintzen du, baina elektronikako aztarnak gehituz. Jaiak eta drogen abusua genero horretako lirikak dituen ezaugarri nagusiak dira.

2010eko hamarkada

aldatu

2010eko hamarkadan, traparen (crunk musikaren azpigenero bat) arrakasta izugarri biderkatu zen. Horen aurrean, artista edota talde zahar batzuk (hala nola, Wu-Tang Clan, Cypress Hill, Ice Cube…) proiektu berriak kaleratzen hasi ziren. Honezkero, trap musika independizatu zen rap musikaz.

Rapa munduan zehar (zerrendak)

aldatu

Hegoamerika

aldatu
  • Cypress Hill (mexikarrak Estatu Batuetan)
  • Control Machete (México)
  • Immortal Technique (Perú)
  • Orishas (Cuba)
  • Los Aldeanos (Cuba)
  • Canserbero (Venezuela)
  • Akapellah (Venezuela)
  • Residente (Jatorri puertorricarreko estatubatuarra)
Europa
aldatu
  • Die Fantastischen Vier (Alemania)
  • Kartel (Alemania)
  • Articolo 31 (Italia)
  • IAM (Frantzia)
  • Suprême NTM (Frantzia)
  • MC Solaar (Frantzia)
  • Booba (Frantzia)
  • Assassin (Frantzia)

Rapa Espainian (zerrendak)

aldatu

Klasikoak

aldatu
  • Victor Rutty
  • Violadores del Verso,
  • 7 Notas 7 Colores,
  • SFDK
  • Solo los Solo
  • Nach
  • Kase.O

Modernoak

aldatu
  • Ayax y Prok.
  • Foyone.
  • Natos y Waor.
  • Hard Gz.
  • Ocer y Rade.
  • kaze.
  • Fernando Costa.
  • Morad.
  • Blake.

Euskarazko rap musika taldeak

aldatu
Argiak euskarazko rap musikari buruz eginiko dokumentala

1999 urtean argitaratu zuen Selektah Kolektiboa izeneko boskote batek lehen aldiz disko bat euskaraz rapa (edo eurek esaten zuten bezala, errapea) eginez: Selektah Kolektiboa (Esan Ozenki). Euskaraz rapa entzuteak sor zitzakeen aurreiritzien gainetik, zenbait kantuk arrakasta lortu zuten, hala nola, Koktel Molotoff ala Beti Sk-k. Handik urte batzuetara, Esperientzien Etorbidetik (Metak) diska atera zuten, musikalki garatuagoa eta kalitate handiagokoa. Hirugarren diskoa ateratzear zeudela, Metak diskoetxearen itxiera etorri zen, eta horrek ere, neurri handi batean, proiektu honen amaiera ekarri zuen.

Hauen aurretik baina, ibili izan dira beste zenbait talde euskarazko rapa egiten, adibidez Legazpiko Ipar Rap-Eroak.

Bordeleko ikasle batzuek, aldi berean, rap talde bat sortu zuten 2003an. Zenbait eraldaketaren ostean, MAK (Musika Armatu Komando) taldea sortu zen, euskarazko raparen lekukoari eutsi ziona. Hiru disko atera dituzte orain arte eta bideoklipa ere grabatua dute: Denok ala inor ez.

Horren harira, talde berrien belaunaldia sortzen joan da, besteak beste, Gasteizko Indarrap, Barakaldoko Maisha MC, Santutxuko Norte Apache, Oztibarreko Toastibarre, Urruñako 2zio, Atarrabiako ZTK Rap eta Selektah Kolektiboko kide zen Daddy Jeffek aurrera jarraituz zuen bakarlari gisa. Gaztelaniaz abesteaz gain, zenbait kantu euskaraz dituzten raplariak ere ugaritzen doaz, hala nola, Fat Fish eta Raperos de Emaus.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e (Ingelesez) McCoy, Austin. (2017-09-26). «Rap Music» Oxford Research Encyclopedia of American History  doi:10.1093/acrefore/9780199329175.013.287. (Noiz kontsultatua: 2019-03-02).
  2. (Ingelesez) Campbell, Kermit Ernest. (2005). Gettin' Our Groove on: Rhetoric, Language, and Literacy for the Hip Hop Generation. Wayne State University Press ISBN 9780814329252. (Noiz kontsultatua: 2019-03-02).
  3. a b c «Welcome to The Official site of The Universal Zulu Nation» web.archive.org 2013-07-19 (Noiz kontsultatua: 2019-03-02).

Kanpo estekak

aldatu