Neguko kirolak edo neguko jarduerak elurretan nahiz izotzetan egiten diren kirol lehiakorrak eta aisialdiko jarduera ez-lehiakorrak dira. Ezagunenak eski, snowboard, lera eta izotz gaineko irristaketako modalitateak dira.

Piz Boè gailurra

Tradizioz, kirol hauek neguan praktikatzen dira, leku hotzetan, baina elur artifiziala eta izotz artifiziala sortu denetik malgutasun handiagoa ematen dute kirol hauek praktikatzerakoan. Izotz eta elur artifizialak klima beroagoa dauden inguruetan izotz-pistak sortzea ahalbidetzen du, izotz gaineko irristaketa edo patinaje artistikoa, izotz-hockeya, eskia eta beste hainbat kirol praktikatzeko aukera sortuz urteko urtaro ezberdinetan.

Banakako kirol arruntetan, hauek sartzen dira: iraupen-eskia, eski alpinoa, snowboard-a, eski-jauzia, abiadura-irristaketa, irristaketa artistikoa, lera, skeleton-a, bobsleigh-a, eski-orientazioa eta elurretako motoen lasterketak. Talde-kirol arruntetan berriz, izotz-hockeya, curling-a eta bandy-a sartzen dira.

Parte-hartzaileen kopuruan oinarrituta, izotz-hockeya munduko neguko kirolik ezagunena da, ondoren, bandy-a.

Neguko kirolek berezko kirol-ekitaldiak dituzte, hala nola Neguko Joko Olinpikoak eta Neguko Unibertsiada.

Historia

aldatu
 
Quebec -- Neguko kirolak

Neguan, elurrak eta izotzak beste garraiobide batzuk ekarri ditu, hala nola lerak, eskiak eta patinak. Horren ondorioz, neguko denboraldian, urteko beste garai batzuekin konparatuz, hainbat denbora-pasa eta kirol sortu ziren. Jakina, neguko kirolak ezagunagoak dira neguko denboraldi luzeagoak dituzten herrialdeetan.

Nahiz eta neguko kirol gehienak kanpoan jokatu, izotz-hockeya, abiadura-irristaketa eta neurri bateraino bandy-a, barnealdean jokatzen hasi ziren 20. mendearen erdialdetik aurrera. Izotz artifizialezko pistek izotz gaineko irristaketa eta hockey-a klima beroago batean jokatzeko aukera ematen dute.

Neguko kirolek aire zabalean eragin handia izango dute, datorren mendean izango den klima-aldaketaren ondorioz. [1]

Nazioarteko Olinpiar Batzordeak antolatu eta kudeatzen ditu Neguko Olinpiar Jokoak, eta horregatik garrantzi handiko gertaera bat da. Lehenengoko jokoak 1924. urtean jokatu ziren Chamonix-en (Frantzia). Hasiera batean hockey-a eta irristaketa artistikoa Udako Jokoen parte ziren, baina Neguko jokoak sortu zirenean, horien parte izatera pasa ziren, eta urteak pasa ahala lugea, curling-a, eta akrobazia eskiak ere sartu dira.

Modalitateak

aldatu

Izotz gaineko irristaketa

aldatu
 
2020-01-11 Emakumeen irristaketa artistiko bakarreko programa laburra. (2020ko Neguko Gazte Olinpiar Jokoak) Sandro Halank-en eskutik
  • Izotz gaineko patinaje artistikoa
  • Pista laburreko abiadura patinajea
  • Izotz gaineko abiadura patinajea
  • Patinaje sinkronizatua
 
2020-01-18 2020ko snowboard-a Neguko Gazte Olinpiar Jokoetan – Emakumeen Slopestyle – Finala – 2. lasterketa (Martin Rulsch)
 
Priit Narusk Ski-ko biran
  • Akroeskia
  • Eski alpinoa
  • Biatloi Iraupen-eskia
  • Akrobaziazko eskia
  • Snowkiting Kosketako eskia
  • Monoeski
  • Freeski
  • Konbinatu nordikoa
  • Eski arkularitza
  • Skiboarding
  • Skibobbing
  • Skijoring
  • Eski-jauzi
  • Mendi-zeharkako eskia
  • Orientazioko eskia
  • Abiadura eski
  • Speed riding
  • Telemark eski
  • Ski-BASE jumping

Lera jeitsiera

aldatu
  • Bobsleigh
  • Lera lasterketa txakurrekin
  • Izotza blokeatzea
  • Lera
  • Skeleton
  • Wok lasterketak
 
Viktor Herten Riihivuori Snowcross 2015an.

Snowboard

aldatu
  • Alpine snowboard
  • Snowboard cross
  • Slalom Snowskating
  • Slopestyle

Elurretako motor

aldatu
  • Free style
  • Snowcross
  • Recreation
  • Cross-country
  • Hill climbing
 
2020-01-16 Curlinga 2020ko Neguko Gazte Olinpiar Jokoetan - Talde mistoa - Brontzezko domina jokoa (Martin Rulsch)

Talde kirol

aldatu
 
2020-01-11 Gizonezkoen izotz-hockeya 3x3 Aurre-erronda Team Blue vs Team Orange (2020ko Neguko Gazte Olinpiar Jokoak) Sandro Halank-en eskutik
  • Brandy
  • Broomball
  • Curling
  • Izotz hockey
  • Sledge hockey
  • Ice stock sport
  • Military patrol
  • Ringette
  • Rink bandy
  • Snow rugby
  • Snow snake
  • Snow volleyball
  • Synchronized skating
  • Yukigassen

Beste kirolakn

aldatu
 
Izotz eskalada, Cogne-n
  • Izotz eskalada
  • Izotz kriket
  • Ice racing
  • Ice speedway
  • Cold-weather biking
  • Ice canoeing
  • Drifting (motorsport)

Neguko kirolen ezaugarriak [2]

aldatu

Biatloia

aldatu
 
Biatloi lasterketa, 2022ko Neguko Jokoak

Biatloia iraupen-eskiko lasterketarekin hasten da, bertan parte-hartzaileak ibilbidearen zenbait puntutan gelditu beharko dira, eta errifle batekin bost tiro egin behar dute jomuga estatiko batean. Hutsegite bakoitza zigortzen da, bai distantzia gehigarri bat eginez, bai proba osoari denbora gehituz. Azkenean, denbora gutxien hartzen duen parte-hartzaileak lasterketa irabaziko du.

Kirol honen jatorria Norvegia-tik dator, soldaduek egiten zuten ariketa batetik, militarrak prestatzeko aukera gisa bezala.

Errusia, Norvegia eta Alemania bezalako herrialde batzuetan biatloia praktikatzeko zaletasun handia dago. Espainian berriz, tradizio gutxiko herrialde bat da neguko kirolak praktikatzerako orduan, baina kirol hau entrenamendu militarrari begira oso lotuta dago. Guardia Zibilak eta Espainiar armadakoak, biatloiaren adierazle nagusiak izan dira nazioarteko lehiaketetan eta Olinpiar Jokoetan ere.

 
Curling-a 2020ko Neguko Gazte Olinpiada

Curling-a

aldatu

Curling-a zehaztasuneko kirol bat da, Ingalaterrako boloen eta petakaren antzekoa, baina hau izotz-pista batean praktikatzen da. Lau jokalariko bi taldek sortzen dute, helburu bezala granitozko zortzi harri irristatu behar dituztela izotz-pistan markatuta dagoen "etxea" deituriko gune batera. Etxe barrura sartzen diren harriak edo bertatik hurbilen dauden harri bakoitzeko, taldeak puntu bat lortzen du.

Partidak 10 txanda ditu eta talde bakoitzeko jokalariek bi harri jaurti dituztenean amaitzen da. Taldeek zortez adosten dute zein izango den lehenengoa jokatzen. Lehen jokalariak harri bat botatzen du eta bere taldeko bi kideek harri hori zuzentzen lagundu behar dute aurrean dagoen izotza erraztuz.

Lera-jeitsiera

aldatu

Lera baten gainean izotz-zirkuitu batean irristatzean datzan kirol bat da. Kirol honen barnean hiru modalitate ezberdin praktikatu daitezke; bobsleigha, lugea eta skeleton-a. Berez kirol hau praktikatzeko ohitura elur asko egiten duen lekuetan dago, baina dunetan praktikatzea ere posiblea da.

 
1913an Saint-Moritz-en Bosbleigh derbia

Bobsleigh

aldatu

XIX.mende amaieran Suitzako Alpeetan hasi zen kirol bat da. Bobsleigh-an hiru modalitate daude, modalitate hauek bereizteko tripulazioen kopuruan erreparatu behar da. 2,4 edo 6 partaide joan daitezke. Modalitateak, "bob" a dos eta "bob" a cuatro dira berez, badago "bob" seiko bat, baina hau ez da ofiziala. "Bob" bikoan; aurrean gidaria joango da eta honen atzean balantza zaintzailea deitzen dena, berriz "bob" laukoan bitarteko bi postuetan bultzatzaileak daude eta beste bi postuetan "bob" bikoaren berdinak dira. Irteeran partaide guztiak lera bultzatzen daude, eta behin lerak abiadura hartu duela hauek barruan sartzen dira eta lekuak aldatzen joaten dira abiadura aldatzen joateko.

 
Luge-a, bi parte-hartzaileekin

Luge hitza, frantsesetik dator, lera-arin esan nahi du.

Luge-a munduan dauden kiroletan azkarrenetako bat da eta beraz arriskutsuena ere. Gidariaren postua bat edo bi pertsonek osatzen dute. Hauek lera baten gainean ahoz gora etzanda jartzen dira, eta beraien gorputzarekin altzairuzko hodi erdiko pista berezi batetik irristatzen dira, non amaieran txirrista bat dago eta ahalik eta azkarren iristen zailatzen dira.

Skeleton-a

aldatu
 
2020-03-01 Skeleton lehiaketa mixtoa

Skeleton-a Neguko Olinpiar jokoetan dagoen bakarkako kirol bat da, XIX.mendean Suitzan sortutako irristaketa kirol modalitate zaharrena. Kirol honetan gorputz-lera bakoitzean pertsona bat doa, non hauek ahoz behera etzantzen dira izotz pista baten zehar, helburu bezala aurkariak baino lehenago helmugara heltzea da.

Eski Alpinoa

aldatu

Eski alpinoa, Neguko Jokoetako kiroletan erregetzat hartzen da. Kirol honen diziplina; jaitsiera, Super G, Eslalom erraldoia, Eslalom, Konbinatua, eta Super-konbinatua (jaitsiera + eslalona), gizonezkoak eta emakumezkoak, eta Paraleloa dira.

Eski alpinoa, jaitsiera bezala ere ezagutzen da. Eskiatzaileek elurrez estalita dauden mendiak jaisten dituzte, pistak baliatuz, hau da, seinalez markatuta ditutzte. Korrikalariek askotan antzeko denbora egiten dituztenez kronometro berezi bat behar dute segundoko ehunenak neurtzeko.

Kirol hau praktikatzeko eskiatzaileek erreflexu onak, kontzentrazio handia, eta sasoi betean egon behar dute.

 
2020-01-20 Neguko gazte Olinpiada, Freestyle eski lehiaketan

Eski Artistikoa

aldatu

Eski artistikoa edo eski librea 60. hamarkadan, Estatu Batuetan sortu zen kirol bat da. Kirol honetan eski alpinoaren abiadura eta gimnasten bizkortasunak uztartzen ditu, non eskiatzaileek birak, jauziak, itzulipurdiak eta beste akrobazia batzuk egiten dituzte airean.

Hiru modalitate ezagun daude; balleta, zuloak eta jauziak. Balletean eskiatzaileek leuna eta malda ez oso handia duen pista batetik jaisten dira eta musikaren erritmoarekin batera, hainbat ariketa artistiko eta akrobatikoak egiten dituzte.

Zuloen probak, hitzak esaten duen bezala, eskiatzaileak zuloz betetako eta bi jauzi-arrapala dituen pista batetik jaisten dira, non arrapaletan jauzi artistikoak eginez. Proba zehar ezin dute jauzi akrobatiko berak errepikatu, bertan estiloa eta azkartasuna erakustearen helburua dago.

Azkeneko proban, hau da, jauzien modalitatean, eskiatzaileak arranpa batetik botatzen dira, non bidean tranpolin batzuk daude eta hauen gainean jauziak egin behar dituzte. Bi tranpolin mota daude; flotagailuak eta kickerrak. Probak, bi txanda ditu eta bakoitzean parte-hartzaileak bi jauzi egin behar dituzte, bitartean zazpi epaileek lehiakideak puntuatzen joango dira. Aireratzeak bi puntu balio ditu, airean dauden irudiak egiten badituzte bost puntu lortuko dute eta lurreratzeak hiru puntu emango ditu.

 
(Mora IK vs Leksand) 2013-01-05an Stockholmon

Izotzetako Hockey-a

aldatu

Hockey-a, XIX.mendean sortu zen Kanadan. Hockey-a munduko kirolik azkarrenetariko bat da, jokalariek kautxuz egindako disko (puck) baten atzetik irristatzen dute, eta 160km/h abiadura har dezakeen makil luze batekin (stick-a).

Jokatzeko, erreflexu azkarrekoa izan behar da, gainera oso ondo irristatu behar da eta horrekin dakarren jaurtiketa, pase eta plakatze-teknikak menperatu behar dira. Kontaktu handiko kirol bat da, hau da, gorputzarekin eta makilarekin beste taldeko jokalariak blokeatzea jokoaren parte da.

 
Gina Argemir, izotz gaineko patinaje-an

Izotz gaineko Patinaje Artistikoa

aldatu

Izotz gaineko patinaje artistikoan parte-hartzaileak musika pieza bat interpretatu behar dute irristatzen dauden bitartean eta musikaren erritmoa jarraituz, birak, jauziak, akrobaziak... egin behar dituzte. Ondoren mugimendu hauek epaile batzuek baloratuko dituzte, puntuazio-kode bat jarraituz, puntu-kode horiek emanaldiaren alderdi teknikoa, atletikoa eta interpretazio artistikoa kontuan hartzen dute.

Aisialdirako irristaketa duela zenbait mendetik praktikatu izan bada, patinaje artistikoa XIX. mendean sortu zen eta hainbat garapen tekniko eta estilistiko jasan ditu gaur egun duen forma lortu arte.

Aholkuak

aldatu

Kirol guztietan bezala, ematen diren ahokuak jarraitzea gomendatzen dute adituek. Neguko kirolei begira, badaude kirol batzuk besteak baino arriskutsuak direnak eta horregatik ahokuak jarraitzea kirol hauek praktikatzeko beharrezkoak dira arazo larririk ez izateko. [3]

Erroparekin babestu
aldatu

Askotan entzuten den aholku bat gure gorputza arropaz esatali behar dela da. Kirol hauek praktikatzerakoan, hobe arropa termikoaz babestea, azkenean tenperatura gutxietan praktikatzen dira kirol hauek eta gorputza tenpertura egokian mantentzeko laguntzen du.

 
Snowboard-eko tabla

Material egokiak erabili

aldatu

Nahiz eta aholku zentzugabe bat izan askorentzat, hobe da berriz gogoratzea. Adi egon behar da materialak aukeratzeko garaian. Adibidez, eskiko eta snowboard-eko tablak beraien tamainak dituzte eta hauen artean dasberintasunak daude, azkenean pertsona bakoitzak tamaina ezberdin bat beharko du. Baita ere kirol bakoitzak bere materiala izaten dute, eski alpinoan erabiltzen diren eskiak ez dira iraupen-eskiko eski berdinak.

Inoiz ez joan bakarrik

aldatu

Eski-estazioetara joaterakoan aholku hau jarraitzea ez da beharrezkoa, batez ere ingurutik beste hainbat pertsona izango direlako, baina mendira joaterakoan arrisku handia dago, horregatik bakarrik joatea ez da gomendagarria. Mendian bakarrik joaterakoan istripuren bat gertatzen bada eta pertsona horrek ezin badu bere kabuz leku horretatik irten, arazo handiak izan ahal ditu; berriz beste pertsona bat ondoan izanda bertatik irteten lagundu ahal izango du edo laguntza eskatzeko aukera izan.

Kaskoa

aldatu

Kaskoaren erabilera kirol hauetan ere oso garrantzitsua da, batez ere izotz-pista batean ibiltzerakoan gomendagarria izaten da. Horregatik, hockey-an jokatzen duten kirolariak kaskoa eramaten dute beraien partidoetan.

Meteorologia

aldatu

Eguraldian erreparatzea ere gomendagarria izaten da kanpoko kirolak praktikatzerako garaian, batez ere, mendietan edo kanpoko eski-estazioetan egiten diren kirolei begira. Adibidez, elurra egitetik, eguzkia edo euria egitera pasatzen denean, aldaketa handiak sortu dezake praktikatzeko lekuan. Arrisku handien sortu dezakeen aldaketa elurrez estalitako mendietan euria egiten duenean, batez ere lurrak gehiago irristatzen duelako eta errazago izaten da istripuren bat sortzea.

Lesioak

aldatu

Eski pistetan gertzen diren lesio-tasa begiratzerakoan, gutxi gora-behera mila eskiatzailetik lau lesio egunean geratzen dira gehienak kirol hauek praktikatzen hasten direnak dira eta heren bat, hiru ordu segidan egoten direnak praktikatzen.

Azkeneko urteetan zerbikaletako eta traumatismo kraneoentzefatiko lesioak baino ez dira gehitu, non %50 baino gehiago dira heriotzan amaitzen dutenak, baina gogoratu behar da eski kirolean heriotza tasa ez dela oso handia beste kirol batzuekin konparatzerakoan, bereiziki snowboard-arekin konparatzen dugunean.

American Journal of Sports Medicinek egindako ikerketa bate esaten du, belauneko lesioak %43an daudela, sorbaldakoak %12koa eta behatz lodian %8koa. [4] Belaunean izaten diren lesioak askotan aurreko lotailu gurutzatukoak izaten dira,%15koa baino gehiago, baina baita lotailuko bihurdurak ere.

Snowboard-a praktikatzen dutenen artean, %18a eskumuturrekoak dira, %14a sorbaldak eta lepauztailan, eta %13a belauneko lesioak izaten dira. [5]

Neguko kirolak munduan [6]

aldatu

Munduan zehar hainbat eski estazio existitzen dira, batzuk besteak baino ezagunagoak, handiagoak, ospetsuagoak... direnak. Estazio asko daudenez eta hauek munduko leku ezberdinetan kokatzen direnez, jendeak estazio batzuk aukeratu izan dute, non munduan zehar begiratuta ospetsuenak bihurtu direnak;

  1. Spitsbergen (Norvegia); hiri honetan bereiziki praktikatzen den neguko kirola, zakurrekin egiten diren lera lasterketak.
  2. Pradaschier (Suitza); lera jaitsiera praktikatzeko leku gomendagarria izaten da, bereiziki Europako lera pista handiena delako, jaitsiera 7 minutu irauten du, 3km luzeraz eta 31 kurba dituena.
  3. Zermatt (Suitza); hiri honetan gehien praktikatzen den neguko kirola, curling-a da, Matterhorn estazioan, non 16 pista dituen.
  4. Aspen (Estatu Batuak); Coloradon dagoen estazioa da, eta estazio honetan jende askok eskia eta snowboard-a praktikatzera joaten dira.
  5. Niseko (Japonia); Eskia praktikatzeko estazio bat da, Hokkaido islako leku turistikoena da, batez ere munduko lekuetatik elur gehien daukana delako, Siberiatik datozen ekaitzengatik.
  6. Portillo (Txile); Alpeetako probintzian kokatzen den eski estazioa da, non Hego Hemisferioko handiena da. Gaur egun Munduko Alpetar Eski Txapelketaren egoitza bakarra da.
  7. Wanaka (Zelanda Berrian); Laku ertzean kokatzen den herri bat da, non turistikoki oso ezaguna den toki bat, batez ere elur gehien jasotzen duen leku bat da. Gainera, herri honek estazio bat baino gehiago ditu; Cardrona, estilo librean egokituta dagoen estazioa, Treble Cone; Hego Alpeetan malda handiena duen estazioa, Queenstown, hegoaldeko uhartean dagoen hiririk turistikoena, Coronet Peak; snowboard-a praktikatzeko leku aproposena eta azkenekoa, The Remarkables; jende askorentzat paisaia politenak ikusten den lekua.
  8. Patinoire de Liége (Belgika); gomendagarria izaten da hiri honetara joatea neguan, batez ere izotz gaineko irristaketa gustuko izaten duenarentzat.
 
Ski Dubai,Mall of the Emirates

Ski Dubai munduko barne eski-estazio handienetako bat da, 22.500 ( 3 futbol zelai izango zirenak) metro karratuko eremuarekin. Mall of the Emirates-en parte da, hau da, munduko bigarren merkataritza-gunerik handiena. 85 metroko altuera du, gutxi gora-behera 25 solairu eta 80 metro zabalera. Gainera, barruan 1500 pertsona sartzen dira.

Eski-estazio hau ere kritikatua izan da pertsona askorengatik, batez ere energia asko kontsumitzen duelako izotza izoztuta izateko eta baita ere efektu negatiboak izaten dituelako ingurumenerako.

Euskal Herrian

aldatu

Euskal Herrian zehar ere badaude eski estazio batzuk, nahiz eta askorentzat oso ezagunak ez izan. Zehazki lau estazio daude Euskal Herrian kokatuta, eta hauek eski nordikoan zentratzen diren estazioak dira, non gehienak Pirineo aldean dauden.

  1. Abodi- Zaraitzu; Pirineotan, Abodiko mendilerroan kokatuta dagoen estazioa. Bertan eski nordikoa praktikatzeko aukera onena ematen da, batez ere 5 pista ezberdin dituelako.
  2. Larra- Belagua; Nafarroako eski nordikoaren estazioa da eta Pirineotan kokatzen da, Larrako mendigunean. Eski estazio honek 9 pista ezberdin ditu, eski nordikoa praktikatzeko aukerarekin.
  3. Izarbe; Berano eta Zuberoako eski nordikoaren estazioa da. Estazio honek, 9 pista eta 31km ditu, eski nordikoa praktikatzeko aukerarekin.
  4. Iratiko eski-estazioa; Zuberoako eski nordikoaren estazioa da. Iraupen-eskian eta erreketan ibiltzeko leku aproposa da, gainera Iratiko basoak, Ossau eta Aspe haranek ingurtzen dute. Pirineotan kokatzen da ere, Ohin-en.
Espainian
aldatu
 
Baqueira-Beret

Berez, eskia, Europara Norvegiarren eskutik iritsi zen, XIX.mende erdialdean, baina XX.mende hasiera izan zen eskiaren kontzeptua, Espainian ospetsua egiten hasi zen momentua.

Espainian eskia Madrilen hasi zen, lagun talde batek eski eta alpinismoaren zaletasun handiak zutenak, 1903an Norvegiar baten influentziaren ondorioz Twenty Club sortu zuten, non hasiera batean 20 parte-hartzaileek osatzen zuten. 1908. urterako lagun arteko klub bat izatetik, Espainiar Alpino Klub baten bihurtu ziren, Campusa Navacerrada mendatean zutela.

Gaur egun, Aragoi eta Kataluniak, elurrarekin lotutako neguko kirolak egiteko azpiegitura handiena dutenak dira, horregatik denboraldiaren hasieratik bisitari kopuru gehien biltzen dituzten guneak dira.

 
Candanchu

Espainiako hainbat herrik badute beraiek eski-estazioak eta hauetan neguko kirolak praktikatzeko leku ospetsu batzuk dira. Bertara, Espainia inguruko jendea eta kanpoko jendeak etortzen dira, turistikoki ezagunenak dira. [7]

  1. Baqueira-Beret; Piriniotan dagoen eski-estazioa da, zehazki Lleida probintziako Arango haranaren eskualdean. Espainiar Errege familiak estazio hau aukeratu zuen neguko kirolak praktikatzeko.
  2. Aramón Celer; Aragoiko Benasque Pirinioetako eski-estazioa da. Espainiako eski estazio onenaren saria jaso zuen, hiru urte jarraian.
  3. Candanchú; Erdialdeko Pirinioetan dagoen eski estazio bat da, hain zuzen ere, Espainiako Aragoi autonomia erkidegoan dagoena. Espainiako eski-estazio zaharrena da, 1928an inauguratu zuena.
  4. Grandvalira; Andorra aldean kokatzen den eski estazioa da. Eski-estazio hau bereiziki eski alpinoa praktikatzean zentratzen da.

Lehiaketa Motak

aldatu

Neguko kirol ekitaldi aipagarriak

aldatu

Neguko Olinpiar Jokoak

Joko Nordikoak

Munduko Kopa

Neguko Jolas Artikoak

Neguko Asiako Jokoak

Neguko Joko Paralinpikoak

Neguko Unibertsiada

Neguko Tourra

Neguko X jolasak

Neguko X Jokoak Europan

Munduko Kopak

aldatu

Bandy-ko Munduko Kopa

Biatloi-ko Munduko Kopa

Bobsleigh-eko Munduko Kopa

Eski Alpetarreko Munduko Kopa FIS

Iraupen-eskiko FIS Munduko Kopa

Estilo libreko eskiko FIS Munduko Kopa

Iparraldeko Konbinatuko FIS Munduko Kopa

Eski-jauziko FIS Munduko Kopa

Snowboard-eko FIS Munduko Kopa

Luge-ko Munduko Kopa

Abiadurako patinajeko Munduko Kopa pista motzean

Skeleton-go Munduko Kopa (txirrista)

Abiadura Patinaje-ko Munduko Kopa

Orientazioko Eskiko Munduko Kopa

Munduko txapelketak

aldatu

Izotz Hockey-aren Munduko Txapelketa

Munduko Curling Txapelketak

Munduko Bandy Txapelketak

Munduko Biatloi Txapelketak

Bobsleigh-eko Munduko Txapelketak

FIS-eko Eski Alpetarreko Munduko Txapelketak

FIS-eko Estilo Libreko Munduko Eski Txapelketak

FIS-eko Eski Nordikoko Munduko Txapelketak (iraupen-eskia, eski-jauzia eta konbinatu nordikoa)

FIS-eko Munduko Snowboard Txapelketak

Munduko Pista Artifizialeko Luge Txapelketak FIL

Munduko Pista Naturaleko Luge Txapelketak FIL

FIS-eko Munduko Eski Txapelketak

Patinaje Artistikoko Munduko Txapelketak

Pista Luzeko Abiadura Patinajeko Munduko Txapelketak

Munduko Pista Laburreko Abiadura Patinajeko Txapelketak

Munduko Skeleton Txapelketak (txirrista)

Orientazioko Eskiko Munduko Txapelketak

Pertsonai Ospetsuak

aldatu

Neguko kirolen barruan ikusi den bezala, hainbat kirol, lasterketa, modalitate... ezberdin daude eta horren barruan pertsona asko izaten dire kirol hauek praktikatzen dutenak. Euskal Herrian ere badaude kirolari asko neguko kirolak praktikatzen dutenak

Snowboard

aldatu

Lucas Egidar, Donostiar snowboard-lari bat da. 2011/12 denboraldian Europako Kopa irabazi zuen, 2013an Turkian, Munduko gazte Txapelketan urrezko domina irabazi zuen.

Naia Aramendia, snowboard-ean aditua den euskalduna. 2021an Espainiako Snowboard Cross-eko lehiaketaren irabazlea izan zen, Sierra Nevadan eta 2022an berriz ere lehiaketa berdinean, baina Baqueira-Beret-en irabazi du

 
Imanol Rojo, FIS Nordic Wolrd Ski Championships Seefeld 2019 - Gizonak 15km Interval Start Classic.

Eski Alpinoa

aldatu

Adur Etxezarreta Rezola; Donostiar eskiatzailea da. 2016an Neguko Kiroletako Espainiar Errege Federazioaren talde nazionalean hautatuta izan zen, non jeitsieran eta super erraldoi modalitatean espezializatu zen. 2022ko urtarrilaren 14an bere lehengoko podiuma lortu zuen Europako Kopan.

Iraupen-eskia

aldatu

Imanol Rojo, iraupen-eskiatzaile Tolosarra da. 2012an nazioarteko txapelketan parte hartzen hasi zen eta 2014ko eta 2018ko Neguko Joku Olinpikoetan parte hartu zuen. 2020ko Europako Kopan lehen garaipena irabazi zuen.


Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Climate Change and Winter Sports: Environmental and Economic Threats» CIPRA (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  2. (Ingelesez) «Deportes de invierno - Deportes Invierno» deportesinvierno.info 2020-09-04 (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  3. (Gaztelaniaz) Arnau, Marina. (2021-12-30). «Prevención de riesgos en deportes de invierno» Proalt Ingeniería (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  4. Kim, Suezie; Endres, Nathan K.; Johnson, Robert J.; Ettlinger, Carl F.; Shealy, Jasper E.. (2012-04). «Snowboarding injuries: trends over time and comparisons with alpine skiing injuries» The American Journal of Sports Medicine 40 (4): 770–776.  doi:10.1177/0363546511433279. ISSN 1552-3365. PMID 22268231. (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  5. (Gaztelaniaz) «Los deportes de invierno no son peligrosos» abc 2013-11-27 (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  6. (Gaztelaniaz) Pintor, Yamila Papa Pintor,Yamila Papa. (2020-01-14). «Los mejores destinos para practicar deportes de invierno» Mejor con Salud (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  7. (Gaztelaniaz) «Los mejores destinos para esquiar en España» abc 2017-12-26 (Noiz kontsultatua: 2022-05-09).

Kanpo estekak

aldatu