Soraya Pereira

euskal maistra eta politikaria

Soraya Pereira Freire (Galizia, 1974ko irailaren 17a -) bizkaitar maistra, politikari eta feminista da.

Soraya Pereira

Udal Taldeko, Podemos Ahal Dugu Sestaoko bozeramaile

2019 - 2022 - Inma Arias

Udal Taldeko, Bai Ahal Da-Sí Se Puede (Sestao)eko bozeramaile

2015 - 2019

Sestaoko zinegotzi

2015 - 2023 - Pablo Fernández
Hautetsia: 2015eko Espainiako udal hauteskundeak, 2019ko Espainiako udal hauteskundeak
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSoraya Pereira Freire
JaiotzaGalizia1974ko irailaren 17a (49 urte)
Herrialdea Galizia
BizilekuaSestao
Familia
Ezkontidea(k)Richar Vaquero
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea irakaskuntza
Jarduerak
Jarduerakmaisu/maistra eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Podemos Euskadi

Twitter: SorayaPereiraF Edit the value on Wikidata

Sestaoko Udaleko zinegotzia (2015-2023) eta Udal Taldeko bozeramalea (2015-2022) izan zen, bi legegintzaldietan zehar

Bizitza aldatu

Pereira Galizian jaio zen eta hamabost egunekin Sestaora bizitzera etorri zen. Bere gurasoak etorkinak dira, Euskal Herrira etorri ziren gazteak zirenean.

Sestaoko CPI Antonio Trueba IPI eskola publikoan eta Albiz eskola publikoan ikasi zuen lehen hezkuntza. Sestaoko IES Ángela Figuera BHI institutu publikoan ikasi zuen bigarren hezkuntza.

Magisteritza diplomatura ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU).

Ibilbide politikoa aldatu

Podemos alderdiko kide izan da hasieratik, 2014. urtearen ingurutik. Sestaoko udalerrian Podemos alderdiaren hasierako sorreran lagundu zuen, "Bai Ahal Da-Sí Se Puede (Sestao)" (BAD-SSP) hautesle-elkartea sortzen lagunduz, beste kide batzuekin batera, hala nola, Inma Arias, Richar Vaquero, Montserrat Roca, Isidoro Temprano edota Ángela Sevilla.

 
A30 Greba Feminista Orokorra (Sestao) (argazkian, Soraya Pereira, Inma Arias, Montserrat Roca eta Ángela Sevilla).

Gaur egun, Podemos alderdiaren kide da, eta Podemos Ahal Dugu Sestao alderdiaren kide.

2015eko udal hauteskundeetan Bai Ahal Da-Sí Se Puede (Sestao) hautesle-taldearen zerrendaburua izan zen eta Sestaoko Udaleko zinegotzi bihurtu zen.[1]

 
Topaketa Feminista, Podemos Euskadi (Santurtzi, 2023). Besteak beste, Paula Amieva, Pilar Garrido, Eneritz de Madariaga, Natalia Rey, Montserrat Roca, Soraya Pereira, Ángela Sevilla, Mariví Eizaguirre, Ainhoa Lopera, Isabel González eta Alba García (argazkian falta da, Inés Unzaga).

2019eko udal hauteskundeetan (Podemos-Ahal Dugu Sestao - IU - Equo Berdeak koalizio moduan), hauteskunde-zerrendetan zerrendaburu izan zen eta Sestaoko Udaleko zinegotzi bihurtu zen berriro ere.[2][3]

Elkarrekin Podemos Udal Taldearen burua eta bozeramalea izan zen Sestaoko Udalean bi legegintzaldietan zehar (2015-2019 eta 2019-2023).[4][5]

2023ko udal hauteskundeetan, Sestaoko zinegotzi hautagaia izan zen, Elkarrekin Sestao koalizioaren partez (Podemos, IU, Equo eta Alianza Verde). Ez zen zinegotzi atera.

Bizitza pertsonala aldatu

Sestaon bizi da. Richar Vaquero politikariarekin dago ezkonduta. Bi alaba ditu. Feminista da. Horrez gain, emakumeen aurkako indarkeriaren arloko legediaren defendatzaile sutsua ere bada, eta baita 'Soilik bai da bai' legearen defendatzailea ere, Irene Monterok bultzatutako legea.

Hauteskundeak aldatu

Soraya Pereirak lehiatutako hauteskundeak
Hauteskundeak Hautagaitza Barrutia Postua Emaitza Erreferentzia
2015eko udal hauteskundeak Bai Ahal Da - Sí Se Puede Sestao (BAD-SSP Sestao) Sestao 1.a (21etik) Hautetsia [1]
2015eko foru hauteskundeak Podemos Enkarterriak 10.a (13tik) Ez hautetsia [1]
2019eko udal hauteskundeak Podemos Ahal Dugu Sestao Sestao 1.a (21tik) Hautetsia [2][3]
2023ko udal hauteskundeak Podemos Ahal Dugu Sestao Sestao 3.a (21tik) Ez hautetsia [6]

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.