Inés Unzaga Agirre (Galdames, Bizkaia, 1966) bizkaitar kazetari eta politikaria da.

Inés Unzaga

Gueñeseko zinegotzi

2019 -

Podemoseko, Enkarterriko idazkari nagusi

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakInés Unzaga Aguirre
JaiotzaGaldames, 1966 (57/58 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaSodupe
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta politikaria
Enplegatzailea(k)El Correo
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Podemos Euskadi

Facebook: 100090053154392 Twitter: unzagaines Edit the value on Wikidata

2019. urtetik Gueñesko Udaleko zinegotzia da eta 2020. urtetik Podemos-IU-Equo Udal Taldeko bozeramalea Gueñesko Udalean.[1][2][3]

Horrez gain, Podemos Enkarterriko idazkari nagusia da. Era berean, Podemos Euskadiko Herritar Kontseiluko kide ere bada.[1]

Bizitza aldatu

Galdamesen jaio zen 1966. urtean. Informazio zientzietan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). El Correo egunkarian lan egin zuen urte asko kazetari moduan.

2019eko udal hauteskundeetan (Podemos-Ahal Dugu Gueñes - IU - Equo Berdeak koalizio moduan), hauteskunde-zerrendetan hautagaia izan zen, Javier Fernández alkategai zelarik. Gueñeseko Udaleko zinegotzi bihurtu zen. 2021ean Javier Fernándezek alderdia utzi zuen eta Unzagak bozeramale kargua hartu zuen.

2023ko udal hauteskundeetan Gueñeseko alkategaia eta zerrendaburua izan zen.[1] Gueñeseko Udaleko zinegotzi bihurtu zen berriro ere eta bozeramale karguan errepikatu zuen.

Horrez gain, 2023ko foru-hauteskudeetan Bizkaiko Batzar Nagusietarako batzarkidegaia ere izan zen, Enkarterriak hauteskunde-barrutitik, Richar Vaquero zerrendaburu izanik.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c (Gaztelaniaz) Castresana, E.. (2023-01-17). «Inés Unzaga, candidata de Podemos en Güeñes» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-09-01).
  2. (Gaztelaniaz) «Inés Unzaga, elegida como candidata de Podemos/Ahal Dugu a la alcaldía de Güeñes (Bizkaia)» Europa Press Fotos (Noiz kontsultatua: 2023-09-01).
  3. (Gaztelaniaz) Martínez, Diana. (2023-05-15). ««Hay que gestionar con sentido común, sin obras faraónicas en Güeñes»» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-09-01).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.