Isidoro Temprano

lineako operario, sindikalista eta udal-politikaria

Isidoro Temprano Gutiérrez, «Isi», (Sestao, 1963ko urriaren 15a -) bizkaitar sindikalista, aktibista eta politikaria da.

Isidoro Temprano
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIsidoro Temprano Gutiérrez
JaiotzaSestao1963ko urriaren 15a (60 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaSestao
Familia
Ezkontidea(k)Ángela Sevilla
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakkateko langilea, sindikatu-ordezkaria, sindikalista, politikaria eta udal-politikaria
KidetzaSestao River Club
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Podemos
Podemos Ahal Dugu Sestao

Twitter: isidorotemprano Instagram: isitemgu Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Sestaon jaio zen. Barakaldoko IES Minas BHI institutuan ikasi zuen bigarren hezkuntza.

"ZF Sachs España" automobilgintzako enpresan lineako operario moduan jardun du urteetan zehar. Sindikalista lanetan ere aritu da. Sindikatu-ordezkaria (delegatu sindikala) izan da eta enpresa-komitean egon da.

Udal kontuetan barnebildua egon da betidanik. Sestao River futbol klubaren bazkide da.[1][2][3]

Ibilbide politikoa aldatu

Podemos alderdiko kide izan da hasieratik, 2014. urtearen ingurutik. Sestaoko udalerrian Podemos alderdiaren hasierako sorreran lagundu zuen, "Bai Ahal Da-Sí Se Puede (Sestao)" (BAD-SSP) hautesle-elkartea sortzen lagunduz, beste kide batzuekin batera, hala nola, Inma Arias, Richar Vaquero, Soraya Pereira, Montserrat Roca edota Ángela Sevilla.

Gaur egun, Podemos alderdiaren kide da eta Podemos Ahal Dugu Sestao alderdiaren kide.

2019eko udal hauteskundeetan (Podemos-Ahal Dugu Sestao - IU - Equo Berdeak koalizio moduan), hauteskunde-zerrendetan hautagai moduan joan zen.[4][5]

Bizitza pertsonala aldatu

Sestaon bizi da. Ángela Sevillarekin ezkonduta dago. Bi seme-alaba ditu.

Hauteskundeak aldatu

Isidoro Tempranok lehiatutako hauteskundeak
Hauteskundeak Hautagaitza Barrutia Postua Emaitza Erreferentzia
2015eko udal hauteskundeak Bai Ahal Da - Sí Se Puede Sestao (BAD-SSP Sestao) Sestao 9.a (21etik) Ez hautetsia
2019eko udal hauteskundeak Podemos Ahal Dugu Sestao Sestao 10.a (21tik) Ez hautetsia [4][5]
2023ko udal hauteskundeak Podemos Ahal Dugu Sestao Sestao ? ?

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu