Eskola peripatetikoa Aristotelesen Antzinako Greziako jarraitzaileek, peripatetikoek alegia, osatu zuten eskola filosofikoa da. Erdi Aroko eta Aro Modernoko aristotelikoengandik bereizi egin behar da. Teofrasto izan zen eskolaren sustatzaile nagusia; eskola horretara bildu daitezke, halaber, Eudemo Rodaskoa, Aristoxeno Tarentokoa, Dizearko Mesinakoa eta Demetrios Falerokoa. Izena Aristotelesek Lizeoa ezarri zuen tokitik dator, antzinako grezieratik transkribatuta peripatos dena (euskaraz, korridore estalia), eta ez hedaduraz eta uste ohi den bezala, eskolak pasieran jasotzen zituztelako.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Ferrater Mora, José. «Peripatéticos» Diccionario de Filosofía.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau filosofiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.