Eudaimonia grezierazko termino bat da, oro har, zoriontasun, ongizate edo bizitza on gisa itzulia; "giza loraldia" edo "oparotasuna" ere proposatu izan da, itzulpen zehatzago gisa.[1]

Etimologikoki, "eu" ("ona") eta "daimon" ("espiritu") hitzek osatzen dute. Kontzeptu nagusia da Greziako etika eta filosofia politiko klasikoan, "aretē", "bertutea" edo "bikaintasuna" eta "phronesia" terminoekin batera, askotan "jakinduria praktiko edo etiko" gisa itzulia.[2] Aristotelesen lanetan, eudaimoniak giza ongizate handiena adierazten du. Hori lortzea izango litzateke filosofia praktikoaren helburua, proiektu filosofiko bat sortzen duena, benetan zer den eta nola lor daitekeen ikertu (eta esperimentatu) nahi duena.

Izaeraren bertutearen (ēthikē aretē) eta zoriontasunaren (eudaimonia) arteko loturari buruzko eztabaida etika zaharraren kezka nagusietakoa da, eta desadostasun ugari ditu. Horren ondorioz, eudaimonismo mota asko daude. Aristoteles eta estoikoak[3] dira eragin handieneko bi forma. Aristotelesek uste du bertutea eta haren praktika direla eudaimoniaren osagai garrantzitsuena, baina kanpoko ondasunen garrantzia ere onartzen du, hala nola osasuna, aberastasuna eta edertasuna. Aitzitik, estoikoek (estoizismo zaharra) uste dute bertutea beharrezkoa eta nahikoa dela eudaimoniarentzat, eta, beraz, ukatzen dute kanpoko ondasunen beharra.

Erreferentziak aldatu

  1. Daniel N. Robinson. (1999). Aristotle's Psychology. Published by Daniel N. Robinson. ISBN 0-9672066-0-X ISBN 978-0967206608
  2. Rosalind Hursthouse. (18 de julio de 2007). Virtue Ethics. Stanford Encyclopedia of Philosophy.
  3. Verena von Pfetten. (4 de septiembre de 2008). 5 Things Happy People Do. Huffington Post.

Kanpo estekak aldatu