Clara Campoamor

politikari espainiarra

Clara Campoamor Rodríguez (Madril, 1888ko otsailaren 12aLausana, 1972ko apirilaren 30a) espainiar politikaria izan zen, emakumeen eskubideen babeslea eta sufragio unibertsalaren bultzatzaile nagusia Espainian, 1931n lortu zen arte[1].

Clara Campoamor
Clara Campoamor.png
(1931)
Coat of Arms of Spain (1931-1939).svg
Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1931ko uztailaren 4a - 1933ko urriaren 9a
Barrutia: Madrid (province) (en) Itzuli
Bizitza
Izen osoa Clara Carmen Eulalia Campoamor y Rodríguez
Jaiotza Madril1888ko otsailaren 12a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Lausana1972ko apirilaren 30a (84 urte)
Hobiratze lekua Polloeko hilerria
Hezkuntza
Heziketa Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria, abokatua, sufragista eta idazlea
Lantokia(k) Madril
Kidetza Lyceum Club Femenino
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Partido Republicano Radical
IMDb nm0133143

BizitzaAldatu

1888an jaio zen Madrilen eta Zuzenbide ikasketak egin ondoren abokatu lanetan hasi zen buru-belarri. Bide horretatik murgildu zen politikan. Sozialismora hurbildu zen lehenik, gero errepublikar zentristekin ibili zen, beti bere ideiei gehien hurbiltzen zitzaion esparru politikoa bilatzen. 1931n, Bigarren Errepublikan, diputatu aukeratu zuten Espainiako Kongresuan –emakumeak aukeratuak izan zitezkeen, baina ezin zuten botorik eman–, Errepublika berriaren konstituzioa idazten lagundu zuen eta posizio horretatik ekin zion emakumeen boto eskubidea lortzeko borrokari. Madrilgo Lyceum Club Femenino elkartearen partaide aktiboa izan zen.

1937an erbestera joan zen Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz. Lehenik Buenos Airesen bizi izan zen eta ondoren Suitzako Lausanan, hil arte. Erbesteko denbora guztian konferentziak eman, liburuak idatzi eta emakumeen eskubideen aldeko lanean jardun zuen. Campoamor 1972ko apirilaren 30ean hil zen hiri suitzarrean, minbiziak jota. Bere gorpuzkiak Donostiako Polloeko hilerrian erraustu zituzten 17 egun geroago eta Monsó Riu familiaren panteoian lurperatu zuten, amabitxia zenez.

Emakumeen sufragismoaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Emakumeen sufragismoa»

Arazoak arazo eta tirabirak tirabira, emakumeen sufragismoak azkar izan zuen arrakasta herrialde anglosaxoietan. Herrialde horietan erdi mailako klasea boteretsua zen, eta ideal demokratikoak oso sendotuta zeuden. 1918an, Britainia Handian 30 urtetik gorako emakumeei boto eskubidea eman zitzaien, eta 1928an 21 urtetik gorakoei, gizonei bezala. Estatu Batuetan 1920an eman zitzaien emakumeei boto eskubidea.

Hala ere, mugimendu feministak gizarte garapen txikiagoko herrialdeetan arrakasta izateak luze jo zuen. Espainian, Concepción Arenalek sustatu zuen feminismoa, XIX. mendean. 1918an, Espainiako Emakumeen Elkarte Nazionala sortu zen. Garai hartako elite intelektualeko emakumeek osatzen zuten, eta Clara Campoamor eta Victoria Kent nabarmendu ziren haien artean. 1931n, Espainiako Bigarren Errepublikaren Konstituzioak emakumearen boto eskubidea ezarri arte, haien eskaerek ez zuten arrakasta izan.

 
Clara Campoamorri eskainitako omenaldia, Donostian. Eskultura Dora Salazarrena da.[2]


 
Clara Campoamor Donostiako Polloe hilerrian lurperatuta dago, Monsó Riuren famili panteoian.
 
Clara Campoamor lurperatutako datuak.

Clara Diputatuak Gorte Konstituziogileetan emandako hitzaldia (1931-09-01)Aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Emakumeen sufragismoa Espainian»
« Utz iezaiozue emakumeari den bezalakoa izaten, hura ezagutu eta epaitzeko; errespeta ezazue gizaki izateagatik duen eskubidea; (…) eta baldin eta eskubide konstituziogilea, herri zibilizatuen arau juridiko gisa, gero eta hurbilago badago askatasunaren kontzeptutik, ez iezaguzue arrazoitzat aipa izaki desberdinen arteko desberdintasunaren printzipio aristoteliko zaharkitua (…). Utz iezaiozue emakumeari Zuzenbidean aritzen, hasieran hanka-sartzeak eta zalantzak izanda ere, horrela bakarrik heziko baita hartan. (…) Konstituzio honen garaia eta espiritua kontuan hartuta, oso poztu nau pentsatzeak mundu zibilizatuko orain arteko konstituziorik onena, libreena eta aurreratuena izango dela. Gainera, nire ustez, behin-behineko Gobernuaren dekretuak monarkiako hogei mendek aitortu ez ziotena aitortuko dio emakumeari, Errepublika ezarri eta hamabost egunera. Uste dut hau izango dela emakumearen sufragio eskubidea onartuko duen lehen latindar herrialdea; lehen aldiz entzun ahal izango da latindar ganbera batean emakumearen ahotsa, emakumea bera bezain xumea, baina egiaren aurak ekarri nahi dizkiguna; eta harro-harro sentitzen naiz, nire Espainia izango baita emakumearen askatasunaren bandera jasoko duen herrialdea (…). Eta honela diotsuet, legegizonak: (…) ez ezazue onar beste latindar nazio batek, datozen egunetan, guk baino lehenago ezartzea bere Konstituzioaren buruan emakumearen askatasuna, zuen kidearen askatasuna. »

—Espainiako Errepublikaren Gorte Konstituziogileen saioen egunkaria, 1931ko irailaren 1eko saioa.


LanakAldatu

  • El derecho de la mujer en España (1931)
  • El voto femenino y yo: mi pecado mortal (1935).
  • La révolution espagnole vue par une républicaine (1937). Lehen argitalpena Parisen. Ondoren gaztelaniara itzuli zen.
  • La revolución española vista por una republicana-
  • El pensamiento vivo de Concepción Arenal (1943)
  • Sor Juana Inés de la Cruz (1944)
  • Vida y obra de Quevedo (1945)
  • Heroísmo criollo: la Marina argentina en el drama español (1939-1983), Buenos Aires. Editado en 1939 por Talleres Gráficos Fanetti & Gasperini. .
  • Del amor y otras pasiones. Artículos literarios .​

BibliografiaAldatu

  • Fagoaga, Concha; Saavedra, Paloma (2006). Clara Campoamor: la sufragista española. Instituto de la Mujer. ISBN 9788468992129.
  • Lafuente, Isaías (15 de diciembre de 2015). La mujer olvidada. Grupo Planeta. ISBN 9788499985312.
  • Tusell Gómez, Javier; Ruiz-Manjón, Octavio; García Queipo de Llano, Genoveva (1981-1982). «Apéndices: los resultados electorales». Revista de derecho político (Madrid: Universidad Nacional de Educación a Distancia) (13): 237-270. ISSN 0210-7562.
  • Valcárcel, Amelia (2002). El debate sobre el voto femenino en la Constitución de 1931. Madrid: Congreso de los Diputados. ISBN 9788479431822.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu