Zigor Francisco Escuderoren lau aktoko opera da, Jose Zinkunegiren Sancho Garcés ipuinean oinarritua, zeina, berriz, Arturo Kanpionen izen bereko poema dramatiko historiko-legendarioan oinarrituta dago[1]. Libretoa Francisco Escudero eta Manuel Lekuonak idatzi zuten.

Zigor (opera)
Jatorria
Estreinaldi-data1967ko urriaren 4a
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
LibretistaManuel Lekuona
Bestelako lanak
MusikagileaFrancisco Escudero

Historia aldatu

1957 eta 1963 artean konposatu zen[2]. 1967ko urriaren 4an kontzertu bertsioan estreinatu zen Bilboko Coliseo Albia antzokian. Urtebete geroago, 1968ko ekainaren 6an, Madrilgo Zarzuelako Antzokian aurkeztu zen eszenako bertsioan[3].

Francoren diktaduran Euskal Herrian konposatu eta estreinatu zen opera bakarra izan zen[2].

Pertsonaiak aldatu

Pertsonaia Tesitura[4] Estreinaren antzezle-zerrenda
1968-6-6
(zuzendaria: Enrique García Asensio)[5]
Zunbeltz baritono Pedro Farres
Urko tenor Carlos del Monte
Urdaspal baritono Vicente Sardinero
Lore soprano Pura María Martínez
Urrea mezzosoprano Norma Lerer
Sorgin mezzosoprano Isabel Rivas
Otxandeta soprano María Orán
Burni baxu Julio Catania
Zelataria tenor Antonio Lagar
Leireko monasterioko abadea baxu Jesús Coiras
San Leon baritono José Luis Aramburu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Larrinaga Cuadra, Itziar. (2013). Francisco Escudero. Catálogo razonado de obras. Errenteria: Eresbil, 41 or. ISBN 978-84-616-4519-0..
  2. a b (Gaztelaniaz) Larrinaga, Itziar. «La creación de la ópera en el País Vasco durante los años sesenta: Zigor!, de Francisco Escudero, hito de una época» Euskonews & Media (Noiz kontsultatua: 2023-07-26).
  3. (Gaztelaniaz) Larrinaga Cuadra, Itziar. (2013). Francisco Escudero. Catálogo razonado de obras. Errenteria: Eresbil, 25 or. ISBN 978-84-616-4519-0..
  4. (Gaztelaniaz) Larrinaga Cuadra, Itziar. (2013). Francisco Escudero. Catálogo razonado de obras. Errenteria: Eresbil, 42 or. ISBN 978-84-616-4519-0..
  5. (Gaztelaniaz) Zigor: ópera española en cuatro actos. Madrid: Ministerio de Información y Turismo (Noiz kontsultatua: 2023-07-26).

Kanpo estekak aldatu