Jesuiten eliza (Mannheim)
Jesuiten eliza (alemanez: Jesuitenkirche) Baden-Württemberg estatuko bigarren hiria den Mannheim hiriko eliza barrokoa da. Ignazio Loiolakoaren eta Frantzisko Xabierkoaren omenez sagaratu zen.
Jesuiten eliza (Mannheim) | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Alemania |
Alemaniako estatua | Baden-Württemberg |
Baden-Württembergeko gobernu-eskualde | Karlsruhe |
Hiria | Mannheim |
Koordenatuak | 49°29′10″N 8°27′40″E / 49.486°N 8.461°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1760 |
Komisarioa | Charles III Philip, Elector Palatine (en) Karlos Teodoro Bavariakoa |
Izenaren jatorria | Ignazio Loiolakoa |
Erabilera | gurtza-lekua |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura barrokoa |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | A4, 68161 Mannheim eta A4 2, 68159 Mannheim |
Historia
aldatuEliza 1733 eta 1756 artean eraiki zen, eta 1760an sagaratu. Alessandro Galli da Bibiena izan zen arkitektoa. 1906an eliza berriztua izan zen eta Bigarren Mundu Gerrako bonbaketen ondoren berreraikia izan zen.
Eliza
aldatuHarearri gorriz eginiko fatxadan bi dorre ditu. Kupulak 75 metrotako altuera hartzen du eta goian Paul Egell arkitekto barrokoaren "Fama" du. Barrualdean marmolezko zutabeak daude eta dekorazioa barrokoaren hasierako garaitakoa da. Ignazio Loiolakoaren bizitzaren pasarteak ikus daitezke, baita Frantzisko Xabierkoak Indian izandako misioaren margoa ere.
Johann Michael Steigerrek 1754ean egindako kanpai barroko handia bonbaketek hainbeste kaltetu zuten Frederick William Schillingek bost kanpai egiteko erabili zuela 1956an. Gaur egun zortzi kanpai daude Jesuiten elizan. handienak 2 metroko diametroa dauka eta ia 5 tona.