Bydgoszcz
Bydgoszcz (polonieraz ˈbɨdɡɔʂtʂ ahoskatua; alemanez: Bromberg, ˈbʁɔmbɛɐ̯k ahoskatua; latinez: Bydgostia, Brombergum) Poloniako Kujavia-Pomeraniako voivoderriko eta izen bereko eskualdeko hiriburua da. Polonia ipar-mendebaldean dago, Brda ibaiaren ertzean, Vistula ibaiaren bilgunetik hurbil. Burdinbide eta ibai biltoki garrantzitsua da. Janari industria, industria kimikoa eta ehungintza dira jarduera nagusiak.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekakAldatu
- (Polonieraz) Udalaren webgunea.