Il Gattopardo (filma)
Il Gattopardo (euskaraz serbal) 1963ko Luchino Visconti italiar zinema zuzendariaren filma bat da. Giuseppe Tomasi di Lampedusa idazlearen izen berdineko Il Gattopardo eleberrian oinarritua dago Italiaren Bateratzea jazo zen garaian girotua dago. Canneseko Zinemaldian Urrezko Palma irabazi zuen.
Film honetan, nazioartean aski ospetsuak ziren aktore ugarik parte hartu zuten, tartean Burt Lancaster estatubatuarra, Alain Delon frantsesa baita Claudia Cardinale eta Mario Girotti (Terence Hill) iitaliarrak.
Film luze hau hainbat bertsiotan banatu da. Lehen bertsioak 205 minutu irauten zuen, baina luzeegitzat hartu zen eta Viscontik 185 minutura murriztu zuen. Bertsio hori hartu ohi da erreferentzia gisa. Ingelesezko bertsioak (20th Century Fox-ek argitaratua) 161 minutu irauten du, eta Espainiakoak 151 minutu.
Film hau hirurogeiko hamarkadako Europako zinemaren lan garrantzitsuenetakotzat hartu da, baita Luchino Visconti zuzendariaren lan garrantzitsuenetakotzat ere. 1963ko martxoaren 28an estreinatu zen Italian.
Argumentua aldatu
Garibaldi eta bere gudarostearen Siziliako inbasioak Fabrizio Salina printzea eta bere familia ustekabean harrapatzen ditu. Ondorioz, Donnafugatta herrian dagoen familiaren udaldeko etxaldean babes hartzen dute.
Iruzkina aldatu
Berreraketa historiko zehatz, estetiko eta freskoaren bidez, Viscontik alferrikako nostalgiarik gabe aztertzen du mundu feudalaren eta landa-munduaren mutazioa gizarte moderno eta errepublikano baterantz.
Viscontik hauxe dio: «Lampedusa idazlearen ikuspuntua gehitzen dut, eta esan dezagun haren pertsonaiarena ere, Fabrizio printzearena. Salina printzearen ezkortasunak ordena baten erorketa deitoratzera eramaten du pertsonaia; izan ere, geldirik egon arren, ordena zen beti. Baina gure ezkortasunak, borondateaz kargatu egiten da, eta ordena feudal eta borboitarra deitoratu beharrean, ordena berri bat ezartzera darama.»
Sariak aldatu
Filmaren inguruan aldatu
- Italiar aristokraziaren erorketa deskribatzen du filmak, eta dantzaren eszenak (45 minutu irauten du) ematen du horren gakoa. Palazzo Valguarnera-Gangi, Palermo. Film honen koreografia Alberto Testa-k egin zuen. IV. or. 1053/54. (ISBN 84-7291-226-4)[1]
- Fabrizio printzearen pertsonaiaren idazketan buru-belarri sartuta, Viscontik Burt Lancaster aktore amerikarra aukeratu zuen hura irudikatzeko. Harrituta utzi zituen lankideak, baina ondo atera zitzaion apustua. Osmosia Viscontiren beste paper batean errepikatuko da: Konfidentziak.
- Italiako bertsioan beste aktore batek itzuli du italierara Burt Lancaster (ingelesez grabatzen zuen). Ingelesezko bertsioak, aldi berean sortua, Lancaster-en jatorrizko ahotsa du.
Erreferentziak aldatu
- ↑ Gran enciclopedia de la música clásica.. Sarpe 1980 ISBN 84-7291-226-4. PMC 803180760. (Noiz kontsultatua: 2021-05-01).
Kanpo estekak aldatu
- "Il Gattopardo" filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)