Ireki menu nagusia

Lezo Urreiztieta

Ekintzaile abertzalea
Lezo Urreztieta» orritik birbideratua)

Lezo Manuel Urreiztieta Rekalde edota Lezo de Urreiztieta Rekalde (Santurtzi, 1907ko urriaren 16a - Baiona, 1981eko maiatzaren 9a[1]) euskal itsasgizon, abertzale, mugalari eta kontrabandista bat izan zen. Jagi-Jagi taldeko kidea izan zen.[2] Bere bizitza balentria, abentura eta bitxikeriaz josita egon zen.

Lezo Urreiztieta
Bizitza
Jaiotza Santurtzi1907ko urriaren  16a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Baiona1981eko maiatzaren  9a (73 urte)
Jarduerak
Jarduerak Itsastarra eta mugalaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Jagi-Jagi (1932)

Espainiako Gerra Zibila garaian, Ipar Euskal Herritik eta Frantziatik Hego Euskal Herrira Eusko Gudarostearentzako armak ekarri zituen estraperloz Espainiar Itsas Armada frankistari izkin eginez. Donibane Lohizunen, bertara iheslari heldutako Federiko Krutwig ezagutu zuen.[3]

Eduki-taula

Ebakuazio handiakAldatu

Urtetan, Euskal Herriko estatu arteko mugako itsas kontrabandoan hartutako esperientzia eta azpiegitura baliatuz, bi ebakuazio garrantzitsu antolatzeko gai izan zen: lehendabizi 1934ko urriko Asturiasko Iraultza ahaleginean, porrot egindako erreboltari sozialistak bertatik Ipar Euskal Herriko salbabidera atereaz. Bigarrena, berriz, 1948an, lagun baten eskariz, semea Asturiasko mendietako makian bakartuta eta irteerarik gabe zegoela.

Urreiztietak Frantziako deserritik ibilaldi bat hasi zuen trenez Asturiasera heldu arte. Bidelagun baten bitartez, ezkutuan heldu zen mendietaraino, eta bertan geldiarazi zuten makiek, etsaia zelakoan. Haren lagunaren semeak salbatu zuen ezbeharra pairatzetik. Urreiztietak Asturiasko kostaldera zuzendu zuen maki taldea, han itsasontzia baitzuen zain. Itsasontzia tirrika-tarraka heldu ahal izan zen ekaitzaren eta kostazainen zelataren kontra Donibane Lohizuneraino, ebakuazio arrakastatsua lortuz.

Fronteari eusteko armakAldatu

George Steer-ek Urreztietaren berri ematen du The Tree of Gernika liburuan, Letho deituraz. Lehendabizi, 1936ko irailaren 26an, itsas armada kolpistaren blokeoari izkin egin eta, hartara, armategi garrantzitsu bat Bilbora garraiatu zuelako. Kazetari ingelesaren arabera, kargamentu horrek frontea salbatu zuen 1936ko urrian, arma moderno horiek Eibar eta Elgetara heldu zirenean.[4] Bigarrenean, 1937ko maiatzean berriz itsas blokeoa hautsi zuelako; hala, Eusko Jaurlaritzari eta Eusko Gudarosteari Bilbon erresistentzia luzatzeko modua eman zien.

DokumentalaAldatu

2018ko irailean, Donostiako Zinemaldian aurkeztuta, Josu Martinezek hari buruzko dokumentala egin zuen Lezo Urreiztietari grabatutako elkarrizketetan oinarrituzː Jainkoak ez dit barkatzen.

ErreferentziakAldatu

  1. Lezo Urreztieta 1907-1981. (Donostia, 1990). Martin Ugalde Orradre kazetari eta idazleak argitaratutako liburua.
  2. Ugalde Zubiri, Alexander. El Consejo Vasco del Movimiento Europeo - Europako Mugimenduaren Euskal Kontseilua (1951-2001). Euskonews & Media, 2001/02/02-09
  3. Efemerideak. Euskonews & Media, 2006/05/12-19
  4. Steer, George L. (2009 (1938)), 75-77. or.

BibliografiaAldatu

  • "Lezo de Urreztieta, un aberriano", Muga aldizkaria, 4. zbk, 1980ko martxoa.
  • Ugalde, Martin (1990): Lezo de Urreiztieta (1907-1981). Biografía, Elkar.

 

Kanpo loturakAldatu