Kalifornia Beherea
Kalifornia Beherea[2] Mexiko ipar-mendebaldeko estatu federala da. Mendebaldean Ozeano Barea du, ekialdean Kaliforniako golkoa, Sonora eta AEBetako Arizona, iparraldean AEBetako Kalifornia eta hegoaldean Hego Kalifornia Beherea. 71.446 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 3.155.070 biztanle zituen 2010ean.[1] Hiriburua Mexicali da, baina hiri jendetsuena Tijuana, biak Ameriketako Estatu Batuetako mugan kokatuak.
Kalifornia Beherea | |
---|---|
Administrazioa | |
Herrialdea | Mexiko |
Hiriburua | Mexicali |
Gobernadorea | Francisco Vega de Lamadrid PAN |
Laburdura | B.C. |
Diputatuak | 16 |
Geografia | |
Koordenatuak | 29°57′N 115°07′W / 29.95°N 115.12°W |
Azalera | 71.446 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 3.155.070 biztanle (2010[1]) |
Dentsitatea | 44.16 bizt/km² |
http://www.bajacalifornia.gob.mx/portal/index.jsp |
- Artikulu hau Mexikoko estatuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kalifornia (argipena)».
Geografia
aldatuMendi kate batek zeharkatzen du lurraldea ipar-ekialdetik hego-ekialdera. Mendebaldea ordokiz eta ibar txikiz osatua da. Urteko batezbesteko prezipitazioa 100-200 mm bitartekoa izaten da, mendietan izan ezik, han 1.000 mm ere izaten baitira. Euria ez da erregularra izaten; sarritan erauntsiak izaten dira, eta gero 4 edo 5 urteko lehorteak. Ipar-mendebaldean klima mediterraneoa dago.
Ekonomia
aldatuNekazaritza da jarduera nagusia, baina ur urritasunak asko mugatzen du. Ipar-mendebaldean, klima hobea baitu, olibondoa hazten da. Garrantzitsuak dira halaber laboreak, alpapa eta mahatsondoak. Arrantzan oinarritzen den kontserba industria garrantzizkoa da Isla Cedrosen eta Ensenadan. Eraldaketa industria ere dago. Turismoak gero eta garrantzi handiagoa du.
Historia
aldatu1824an Kaliforniako lurralde zabal bat banatu eta Kalifornia Garaia (Estatu Batuetara pasatu zena) eta Kalifornia Beherea sortu ziren. Kalifornia Beherea bi barrutitan banatu zen 1952an: iparraldea Kalifornia Beherea izendatu zen, eta hegoaldea Hego Kalifornia Beherea.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/06/01 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b Macmillan, Palgrave, The Statesman's Yearbook 2017: The Politics, Cultures and Economies of the World, 823. orrialdea, Macmillan Publishers, books.google.es
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
Kanpo estekak
aldatu