George Steer
George Lowther Steer (Hegoafrika, 1909ko azaroaren 22a – Myanmar, 1944ko abenduaren 25a) britainiar kazetari eta gerra-korrespontsala izan zen, Bigarren Italiar-Abisiniar Gerran eta Espainiako Gerra Zibilan ibilitakoa. The Times egunkarirako lan egin zuen eta horretan zebilen 1936-1937an Euskal Herrian korrespontsal-lanak egin zituenean. Irun eta Donostiaren okupazioaren berri eman zuen, baita Gernikako bonbardaketa salatu ere[1][2] 1938ko The Tree of Gernika: A Field Study of War liburuan. Bere lanari esker faxistek egindako gerra krimenak ezagutarazi zituen. Gerra ostean, Haile Selassie berriro enperadorea izatera lagundu zuen.
George Steer | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Hegoafrika, 1909ko azaroaren 22a |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Heriotza | 1944ko abenduaren 25a (35 urte) |
Heriotza modua | : trafiko-istripua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Winchester College (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |

George Steer kazetariaren omenez Gernikan dagoen oroigarria
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Ingelesez) Steer, George. «The tragedy of Guernica. Town destroyed in air attack. Eye-witness account.» (PDF) eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-01).
- ↑ «Bilbao dedica una calle a George Steer que informó del bombardeo de Gernika» Deia 2010/10/08.
Artikulu hau Erresuma Batuko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |