Ekozentrismoak lurra osoarekiko izan behar den begirunea azpimarratzen du. Teoria honen arabera lurra daukagun ondare garrantzitsuena da eta inor ez da horren jabe, eta are gutxiago gizakia. Horregatik, gizakiak ez du oztopatu behar lurraren garapena bere interesak asetzeko, orain arte egin duen bezala.[1]

Antropozentrismoa eta biozentrismoa ez bezala, ekozentrismoak ekosistemak eta espezieak babestea du xede eta ez indibiduo zehatz batzuen bizitza babestea soilik. Ekozentrismoak komunitatearen eta ekosistemaren babesa bere osotasunean lehenesten du. Gizakiak egiten duen naturaren ustiapen bortitzaren aurrean naturaren ongizatea lehenesten du.[2]

Ekozentrismoak, naturaren zainketa hutsaren aurrean, edonon dauden espezieak, populazioak, bizilekuak eta ekosistemak babestu nahi ditu kontutan hartu gabe gizakiontzat zein balio duten. Ekozentrismoak organismoen eta beraien ingurunearen arteko hartu-emanen garrantzia azpimarratzen du, eta hazkunde ekonomikoaren mugen ezagutzan eta onarpenean oinarritzen da.[2]

Jatorria aldatu

Ekozentrismoa 1970 hamarkadaren amaieran jaio zen. Arne Naess filosofo Norvegiarra teoria honen ordezkari esanguratsua izan zen. Arne Naessen arabera “Lurreko bizitza berezko balioak ditu eta horregatik gizakien erabilera eta helburuetatik independentea da”.[3]

Ekozentrismoarekin gehien identifikatu den autorea John Baird Callicot da(1989). Bera baino lehen Aldo Leopold aipatu daiteke. Leopoldek aipatu zituen lerro batzuk dira gehien identifikatzen direnak ekozentrismoarekin:

Zerbait komunitate biotikoaren integritatea, egonkortasuna eta edertasuna babesteko joera duenean zuzena da. Ez da zuzena beste gauza baterako joera duenean(Leopold, 2000;155)[4]

Ekozentrimoaren ezaugarriak [1] aldatu

-Natura errespetatu beharreko funtsezko balioa da.

-Gizakia natura eta ekosistemak errespetatuz bizi behar da.

-Gizakia ez da lurraren erdigunea, planeta partekatzen du.

-Flora eta fauna deformatzen dituen ekintzen kontra dago: Zuhaitzen mozketa masiboa, kutsadura, animaliak erabiltzen dituzten espektakuluak.

-Desindustrializazioa, deshazkundea, beganismoa, energia berriztagarriak eta animalien ongizatea babesten ditu.

-Ekologismoa da ekozentrimoa bultzatzen duen ideologia.

Antropozentrismoa, biozentrismoa eta ekozentrismoa aldatu

Gaur egungo ideia nagusiaren arabera, gizakiek naturaren baliabideak nahi duten bezala ustiatzeko eskubidea dute. Naturaren balioa gizakiek ematen dioten balio ekonomikoaren arabera neurtzen da. Horrez gain, gizakiak naturaren jabe kontsideratzen dira eta  lursail eta baliabide ugari jabetza pribatua dute. Jarrera honen funtsezko ezaugarria balio guztien neurri, jatorri eta helmuga izango den gizakiaren begirada da. Naturari balioa bitartekaritza eginez, baliabide naturalak bereganatzen ditu, produkzio prozesu garaikideei eusteko baliabide gisa soilik ulertuz. Ideia hauen eraginez, ustiapen bortitza eta kutsadura arriskuan jarri ditu ekosistema askoren jarraipena, aldi berean gizakien gizartea arriskuan jarriz. Natura baliabideak soilik ekoizpen prozesuak bultzatzeko tresnak bezala ulertzen dituenez, haietaz jabetzen da. Ideia hauek dira antropozentrismoaren oinarriak.[3]

Biozentrismoak, aldiz, uste du izaki bizidun guztiek ekonomikoak diren baino askoz balore gehiago dituztela. Horien artean daude balio intrintsekoak(Izaki bizidun guztiak dute balio bat soilik existitzeagatik).[3]

Bai ekozentrismo bai biozentrismoa gizakia beste espezie bat dela kontsideratzen dute, inolaz ere besteak baino garrantzitsuagoa. Biozentrismoa izaki bizidunetan arreta jartzen duen  bitartean ekozentrismoa ekosistemetan(izaki bizidunak eta ez bizidunak osatzen dute) jartzen du arreta.[5]

Garapen iraunkorra VS Biziera ona aldatu

Nazio batuek eta Rio+20k gure lurra gure ekosistema dela aitortzen dute. Herri batzuek naturarako eskubidea, sustapenaren testuingurua eta garapen iraunkorra aitortzen dute. Baina aipatutakoa ez dauka zerikusirik pentsamendu ekozentristarekin eta “Biziera ona” teoriarekin. Azken honek lurrarekiko eta lurran izateko beste era bat agintzen du, garapen iraunkorra eta ekonomia berdearen teorien kontrakoa dena. Biziera onak(“El Buen vivir”) pentsatzen, komunikatzen, elikatzen jakitearekin zerikusia dauka. Pertsonetan zentratutako garapen soilagoan oinarritzen da eta ez garapen ekonomikoan. Bizitza oparoa lortzeko materia eta energiaren xahuketa alde batera uzten da. Horrek ez du esan nahi alde batera ustea nekazaritza, abeltzaintza edo ekosistemekin erlazionaturiko aktibitateak, baina bai aldaketa esanguratsuak beharrezkoak direla.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) «Ecocentrismo» Economipedia (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
  2. a b (Gaztelaniaz) D1- Ecocentrismo - Mi Universo Verde. 2017-03-05 (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
  3. a b c d (Gaztelaniaz) Coppedé, María Eugenia. ECOCENTRISMO: UNA DE LAS TIPOLOGIAS DEL PENSAMIENTO AMBIENTALISTA. DPI Diario, 2 or..
  4. (Gaztelaniaz) Horta, Oscar. (2017-01-15). «Distintos principios, consecuencias enfrentadas: la oposición entre la consideración moral de los animales y el ecologismo» Euphyía 11 (20): 9–32.  doi:10.33064/20euph1358. ISSN 2683-2518. (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
  5. (Gaztelaniaz) «Diferencia entre antropocentrismo, biocentrismo y ecocentrismo | Compare la diferencia entre términos similares - Ciencias - 2022» strephonsays (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).