Artelanen izenak aldatu

Gabon Iñaki. Ez dizut asko laguntzen ahal. Lur entziklopedian izenburu dexente agertzen da, baina ez dakit denak egokiak ote diren. Txikia bada ere, zerrenda hau [1] ere dago. Ongi izan.--Xirkan (eztabaida) 21:24, 24 maiatza 2016 (UTC)

Zerbait bada, mila esker! -Iñaki LL (eztabaida) 22:01, 24 maiatza 2016 (UTC)

Contact aldatu

Great to make contact and thanks for the invite. Email sent. Keep in contact! Thanks! Llywelyn2000 (eztabaida) 07:16, 5 uztaila 2016 (UTC)

Donostiako historia aldatu

Aizu, ez litzateke hobe Donostiako historiaren artikulu aparte bat egingo bazenu, eta Donostia artikulu nagusian laburpen bat utzi?--Assar; (erantzun hemen) 19:32, 2 urria 2016 (UTC)

Lankide:Assar: Luzea geratzen ari dek, eta bai, moldatuko diat nola o hala. Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 20:56, 2 urria 2016 (UTC)

Caracasko Gipuzkoar Konpainiako eta besteren atalen ordena aldatu

Aupa Iñaki! Estilo gidan dago arautua ordena. Dena den, erreferentziak badira eta ez biografia, ez dakit merezi duen bietan errepikatzea. Frantsesezko Wikipedian, Batlló etxearen kasuan, erreferentzia zehatza eta bibliografia lotzen dute, baina bibliografia azpian jarrita. Ikus hemen adibidea, klik egin 8. erreferentziaren loturan. Edonola ere, gai orokorra da, ez soilik artikulu horri dagokiona, eta beraz hobe txokoan denon artean planteatzea. Bide batez, lan ederra egin duzuna artikulu horretan! Zorionak!-Xabier Cañas (eztabaida) 13:07, 28 urria 2016 (UTC)

Kaixo Xabier Cañas, ba eskerrik asko! Hemen erantzungo dizut, hala egin izan baitut beti eta jarraitzeko errazagoa delako. Nire esperientzian eta eman duzun adibidean, hori bera berresten du, alegia, gauza bat dela oharrak / ohar bibliografikoak eta beste bat (laburtzapen) horien iturriak. Euskaraz, ordea, orain planteatuta dagoen bezala, "Bibliografia"k WP ENko eta testu akademikoetako "Further reading" da. Traketsa egiten zait tartean "Ikus, gainera" bat ikustea egia esateko. Eta bai, Txokoan planteatuko dut. Ondo segi -Iñaki LL (eztabaida) 13:53, 28 urria 2016 (UTC)

Wikimedia España IV Jardunaldiak aldatu

Kaixo, Iñaki. Hemen dituzu argazkien loturak:

https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Wikimedia_Espa%C3%B1aren_IV_Jardunaldiak_Zaragozan.jpg

https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Zaragoza2.jpg

https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Alex_Hinojo,_Amical_Wikimedia.jpg

https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Miguel_Sevilla,_OpenStreetMap_Espa%C3%B1a.jpg

https://commons.wikimedia.org/wiki/File:OpenStreetMap_Espa%C3%B1a_ekimenari_buruzko_aurkezpena.jpg


Guri ateratakoak, Twitterren ikusi ditut: https://twitter.com/hashtag/wmes16

Ea moldatzen zaren.

Azalpen zuzenagoak Xabik emango dizkizu. Nik dakidana da Wikimedia Españaren IV Jardunaldiak izan zirela Zaragozan irailaren 16tik 18ra. Gu 17an joan ginen haiek gonbidatuta Haur eta Gazte Literatura Wikiproiektua aurkeztera. Gure aurretik Alex Hinojok (Amical Wikimedia) hitz egin zuen. Egitarau osoa hemen (https://blog.wikimedia.es/page/2/) duzu. Interesgarria izan zen bertan parte hartzea, gure GLAM proiektuaren helburuak eta lorpenak aurkezteko eta wikipediako beste hainbat proiekturen berri jakiteko.

Horrekin nahikoa duzu?

Ondo izan eta laster arte.

Lore

Eskerrik asko Lore! -Iñaki LL (eztabaida) 09:09, 1 azaroa 2016 (UTC)

Wikipedia-EHUren berri eman aldatu

Kaixo Iñaki. Ni ez naiz Asier hori, beste Asier bat baizik. ;) --Assar; (erantzun hemen) 18:23, 11 abendua 2016 (UTC)

Aizpurua aldatu

Aupa Iñaki! Sartu mesedez edukia argipen orrian (Aizpurua (argipena)) eta Aizpuruan birzuzenketa utzi. Aio!-Xabier Cañas (eztabaida) 23:51, 17 urtarrila 2017 (UTC)

Done! -Iñaki LL (eztabaida) 09:13, 18 urtarrila 2017 (UTC)

Reporta zenbait xehetasun aldatu

Arkeologiaren inguruan uste dut Theklanek idatzi duela. Dena den, hobe elkarrizketa dagokion proiektuan egitea, Metan. Orain ja ez dut tartetik izango baina bihar arratsaledean emango diot begiratu bat. Datuak sartzea falta.-Xabier Cañas (eztabaida) 18:29, 22 otsaila 2017 (UTC)

Ados, gutxi falta, da, batez ere aipatutako puntu horiek biribiltzea. -Iñaki LL (eztabaida) 19:04, 22 otsaila 2017 (UTC)
Eskerrik asko, Iñaki. Oso txukun idatzi duzu Uliako Mintegietako parkearen partea. -Ksarasola (eztabaida) 23:29, 28 otsaila 2017 (UTC)
Eskerrik asko Ksarasola infoa gehitzen lana hartzearren, gauzak itxuraz jartzen lagundu dit behintzat! Uste dut nahiko dotore geratu dela dena -Iñaki LL (eztabaida) 19:22, 1 martxoa 2017 (UTC)

Azken berrikuspenak aldatu

Kontua da zure aldaketa batzuk nahigabe ezabatu eta gero (nonbait batetsuan ari ginen artikulua berrikusten), banaka berridatzi behar izan ditudala.-Xirkan (eztabaida) 12:18, 2 martxoa 2017 (UTC)

Ez al du bateraezintasun mezua ematen? (Edit conflict delakoa) -Iñaki LL (eztabaida) 14:19, 2 martxoa 2017 (UTC)
Mezua agertu zait bai, aldaketa guztiak ezin zirela gorde-edo, baina ez dakit zerbait gaizki egin ote dudan ondoren. Zure berrikuspenak ezabatuak zirela konprobatu dut, eta nirea desegin beharrean, errazagoa iruditu zait zureak berridaztea, besterik ez.--Xirkan (eztabaida) 20:34, 2 martxoa 2017 (UTC)

Har ezazu parte Wikimedia 2030 Estrategiaren eztabaidan aldatu

eu

16 urtez Wikilariok lan egin dugu, elkarrekin, gizateriaren historian eraiki den jakintza librearen iturririk handiena eraikitzeko. Gaur egun webgune talde bat baino zerbait gehiago gara. Mugimendu bat gara, baloreekin eta helburu indartsu batekin: mundu bat non gizaki bakoitzak, libreki, jakintza guztiaren batura parteka dezakeen.

Mugimendu gisa eztabaida bat hasi dugu etorkizuneko munduan Wikimediak izan behar duen paperari buruz. Eztabaidan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Honako hau da erantzun nahi dugun galdera handia:

Zer da mugimendu gisa
lortu edo eraiki nahi duguna hurrengo 15 urteotan?
Har ezazu parte eztabaidan

Mezu hau jaso duzu azken 30 egunotan aldaketaren bat egin duzulako Wikipedian. Edozein galdera baduzu, idatzi Theklan lankideari. -MediaWiki message delivery (eztabaida) 20:35, 19 martxoa 2017 (UTC)

Berlineko Konferentzia aldatu

Aupa Iñaki!

Wikipedia eztabaida:Estrategian idatzi dudan moduan, uste dut aukera ona dela Euskarako Wikipedia, zuen bitartez hizkuntza gutxituen edo eta estaturik gabeko hizkuntzen sustatzaile/antolatzaileak bihurtzea. Horretarako, Galderrekin ados bazaude eta EWEko inork aurkako ezer ez badu esaten behitzat, lehenbait lehen beste wikipedien txokoetan gonbitea egin ahal zaie. Horrelako zeozer esanez: Gu EWEkoak, X hizkuntzakoei gonbidatzen zaituztegu gure batzar txiki honetan parte hartzeko hizkuntza hegemonikoei nola aurre egin ahal diegun estrategiak bilatzeko. Berlinen izango da X egunean X ordutan... Beno horrelako zeozer. Zer deritzozu?

Hemen idatzi dudana Estrategian:

Iñaki LL eta Xabier Cañas esan dutenarekin guztiz ados nago. Honekin lotuta gauza bat bururatu zait. Berlineko Wikimedia Conference 2017ra doazenei hau da, Theklan eta Iñaki LLri zera proposatzen diet, EWEko ordezkari moduan: Fringe Events delakoan, "Thematic, regional, language-specific meetups dago. Bertan zuek bultzatuta zera sortu ahal duzue: Hizkuntza gutxituen eta esturik gabeko hizkuntzen hitzaldi bat egitea. Horrela, "leoiaren buztana" ezin garenez izan, agian "saguaren burua" bihurtu ahal gara. Hizkuntza gutxituen gonbidapena lehen bait lehen egin beharko zen. Gonbidapena luzatuko nieke hizkuntz erabiltzaile hauei: Asturiera, Bielorrusiera, Catalanera, Estremeniera, Babariera, Bretoiera, Gaelera, Irlandarra, Furlandera, Frisiera, Kurdera, Napoliera, Okzitaniera, Sardera, Tagaloera, Veneziera... eta horrelako antzekoentzat. Egia da katalana egoera ezberdinean dagoela. Alde bat estatu batean ofiziala da (Andorra) eta bestalde leku askotan ez dago gutxitua baina beno, gauza batzuetan gure egoeratik hurbil daude. Kontu honek presa duenez (baiezkoa ateratzen bada) txokoan beste atal bat zabalduko dut gai honekin.-Oraina (eztabaida) 10:00, 22 martxoa 2017 (UTC)

Beno ba, ondo segi! -Oraina (eztabaida) 10:24, 22 martxoa 2017 (UTC)

Euskal Herriko "autogobernuaren amaiera" aldatu

Kaixo, Iñaki! Ingelesezko Wikipediako "End of Basque home rule in France" eta "End of Basque home rule in Spain" artikuluak zuk sortutakoak direlaz ohartu naiz. Interesgarriak oso eta ondo eginak. Euskal Wikipedian, ordea, foruen abolizioaren inguruko informazioa eskasa da. Hego Euskal Herriko foruak artikulua dugu baina (ia) gehiagorik ez. Euskal Herriko historia garaikidean garrantzia handiko gertakariak direnez aipatu artikuluen itzulpena egin beharko genukeela uste dut. Animatzen? Ni laguntza emateko prest! -Aihotz (eztabaida) 23:07, 20 iraila 2017 (UTC)

@Aihotz: Kaixo eta eskerrik asko! Bai, ideia ederra iruditzen zait. Ingelesezkoak idazteko iturriek baldintzatuta egin nuen oso, euskaraz lasaiago idatzi ahal izango da, datu gehiago sartu. Orain beste bat osatzen nabil, baina bai, prest horiei ere ekiteko, pittaka-pittaka, ekarpenak ere ongi etorriak dira. Hasi nahi baduzu ere, ekin itzulpena eginez edota informazio gehiago sartuz! -Iñaki LL (eztabaida) 15:39, 21 iraila 2017 (UTC)
Primeran, Iñaki. Emeki-emeki egin ditzakegu, lehenengo itzuliz eta oinarri bezala hartuz, eta ondoren informazio osagarria gehituz. Ni egunotan oso lanpetuta ibiliko naiz baina libreago nagoenean gustora helduko diet. Pixkanaka bada ere ea Euskal Wikipedia Euskal Herriko gaiei (historia, politika, geografia, antropologia, arkitektura, artea, kultura...etab luzea) dagokienez erreferentziala(goa) izatea lortzen dugun. Izan ere, eta onartu beharra dago, Euskal Herriari buruzko artikulu asko gaztelerazko, ingelesezko edota frantsesezko wikipedietan garatuago daude eta ondorioz jende askok (ni neu askotan) hizkuntza horietan irakurtzeko joera izatea ulergarritzat jo daiteke. -Aihotz (eztabaida) 23:15, 21 iraila 2017 (UTC)
@Aihotz: Ederki Aihotz. Ohar bat: "autogobernua" baino, euskaraz ez dago dudarik "foruak" dela, nahiko garbi. -Iñaki LL (eztabaida) 15:08, 22 iraila 2017 (UTC)

Proposamena: Euskarazko Wikipediak Kataluniarekin Elkartasuna adierazteko modua aldatu

Arratsaldeon, Euskarazko Wikipediak Kataluniarekin Elkartasuna adierazteko Txokoan Proposamena utzi berri dut. Irakurri eta haren inguruan iritzia eta bozka ematera gonbidatzen zaitut. Ongi izan. -Euskaldunaa (eztabaida) 15:24, 22 iraila 2017 (UTC)

Euskal Wikipediako politika, guztiok bete beharrekoaː «Artikuluen izenburuan, deklinabidea bereizteko marratxorik ez» aldatu

Kaixo, Iñaki. Wikipedia honetan bada aspaldiko politika bat (ni wikilari aktiboa izan baino lehenagokoa), guztiok bete beharrekoa eta izenburua «Matinerren Gerra» (eta ez «Matiner-en Gerra») izatea eskatzen duena. Artikulu horri izenburua aldatzean, garbi azaldu dut edizioaren laburpenean. --Xabier Armendaritz   2017-11-09, 10:14 (UTC)

Argi geratzen da orduan. Bestelako kasuetarako, hala ere, dantzan jarraitzen du gauzak. Ni lehenengo aipamenean marraz jartzearen aldekoa naiz. -Iñaki LL (eztabaida) 10:19, 9 azaroa 2017 (UTC)

Espainiako Gerra Zibila Donostian (1936) aldatu

Kaixo, Iñaki. Zorionak artikuluagatik. Pedro Barruso egilearen deitura zuzendu egin dut. Bide batez, hau da idazlan horren jatorrizko argitalpena: http://www.kmliburutegia.net/Record/258599 Lankide:AnttonUgarte

@AnttonUgarte: Eskerrik asko! Jatorrizko testua lizentzia librean dago, eta hortik hartu nuen. -Iñaki LL (eztabaida) 21:05, 19 abendua 2017 (UTC)
@Iñaki LL: Besterik gabe, 1996ko argitalpen data bibliografian adierazi nahiko zenuelakoan jarri dizut. -Lankide:AnttonUgarte (eztabaida) 11:05, 20 abendua 2017 (UTC)
@AnttonUgarte: Ondo dago, beharbada gehituko dut ohar gisa. Gertatzen da nire erreferentzia zuzena Aldundiaren webgune hori dela, eta hori aldatzeak orriak eta beste detaile batzuk ere aldatzea dakarrela. -Iñaki LL (eztabaida) 10:18, 20 abendua 2017 (UTC)