Urteak aldatu

Kaixo Iñaki LL! Ez dugu berez ezer adostua, baina esteka gehiegi egoteak ez du inongo arazorik sortzen. Hau da, urteek lekuak haina inportantzia du... eta gitarra eta bateriak bezainbeste. Ez dauka garrantzi gehiegirik ere, hau da, txorrada bat da honen inguruan eztabaida bat sortzea. Baina orokorrean lotu daitekeen dena lotzen da, nahiz eta gehigi izan daitezkela iruditu... hori bai! behin baino gehiagotan berdina lotzeak ez du zentzu gehiegirik. Beno, pixka bat espeso nabil gaur goizean, baina uste dut ulertu dela. Beste aldaketa... nahi duzuna, horrela bada alda ezazu lasai! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      11:45, 26 Martxoa 2008 (UTC)

Argazkia erabiltzea aldatu

Ez dago inongo arazorik. Egin behar duzun bakarra da nik egin dudala esan eta lizentzia berdina jarri zure aurkezpenean duzunean. Baina zerbait pribaturako bada, ez kezkatu gehiegi ere! -Theklan ·   ·   22:55, 10 Maiatza 2011 (UTC)

Kaixo! Aurkezpen baterako da. Argazki-oinean zeozer (zure izena) jarri beharbada? Eskerrik asko Iñaki LL 11:59, 11 Maiatza 2011 (UTC)

Donostiako setioa aldatu

Eskerrik asko loreengatik, Iñaki. Hala ere, artikuluaren merezimendurik handiena Marklar wikilariarena da, hark egin baitu ekarpenik handiena: nik xehetasun batzuk besterik ez dut sartu (besteak beste, Iñaki Egañaren bertsioa). EHUko Historiako irakasle Alvaro Aragon Ruanok ere erreferentzia batzuk ekarri ditu gai horretan.

Emandako datu guztiak ikusita, nire irudipena da Egañaren bertsioak ez duela euskarri handirik. Zuk ondo diozun bezala, nik ere bost lekuko izatea ez dela gutxi iruditzen zait: kopurua baino gehiago, nolakotasuna ikusten dut oztopo. Hau da, zeharkako lekukotasunak direla, eta ez oso iturri fidagarrikoak. Arpilatze basati hura Castañosen agindua izan zela, izan ere, bost lekuko horiek bortxatzen, erailtzen eta lapurtzen ibiliak ziren soldaduei (edo haien kideei) entzundako hitzak dira. Soldadu horien hitzek ez dute ezer askorik balio: xehetasun askorik ez dute ematen, eta ez dirudi egia esateko interes berezirik izan zezaketenik.

Beraz, aukera gutxi ikusten dizkiot Egañaren hipotesia egiazkoa izateari, froga sendoagoren baten ezean. Hainbat zantzu daude hipotesi horren aurka (niretzat, sendoena, Castañosek ez zuela aginpiderik atzerritar tropen gainean; beharbada Castañosek zerbait iradokiko zuen, baina erabakia eta agintea Grahamena eta Wellingtonena zen, ez Castañosena). Dena dela, hipotesi hori existitzen da, eta, oso sendoa ez bada ere, badu bost donostiar horien zeharkako lekukotasuna; beraz, aipatu beharreko hipotesia da, nik uste.

Ingelesezko wikipedian ez nabil oso aktibo azkenaldian, nire bizitza pertsonalean oso lanpetuta bainabil. Ea artikulu horretako testua txukun agertzea lortzen duzun!

Ondo-ondo ibili. --Xabier Armendaritz   2012-10-23, 07:38 (Eguzk.)


1328ko Nafarroako pogroma aldatu

Kaixo! https://eu.wikipedia.org/wiki/Eztabaida:1328ko_Nafarroako_pogroma

eta geroago nik kroaziera itzulpena egingo dut! --Aradic-es (eztabaida) 16:30, 31 urtarrila 2015 (UTC)


en.wiki-an problemak pertsona batzuekin eduki dut, orduan blokatuta nago. Baina, dauzkagu eu.wiki eta hr.wiki. --Aradic-es (eztabaida) 20:34, 1 otsaila 2015 (UTC)

Kaixo Aradic, pena da EN WP-n gertatutakoa, oso lagungarria da hor egiten duzun ekarpena! Laster itzultzea espero dut. Goiko artikuluari buruz, orain beste artikulu batekin nabil, baina gogoan izango dut noizbait egiteko. Segi ongi -Iñaki LL (eztabaida) 23:10, 1 otsaila 2015 (UTC)
Kroazierako WP-n esan nahi dut noski :) -Iñaki LL (eztabaida) 12:05, 2 otsaila 2015 (UTC)