Lana (udalerria)
Lana[4] ([lana]) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri eta ibar txiki bat da, Lizarrako merinerrikoa.
Lana | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Lizarra | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Lana | ||
Alkatea | Eduardo Lana Martínez (AIVL, indep.) | ||
Posta kodea | 31283 | ||
INE kodea | 31139 | ||
Herritarra | lanar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°42′22″N 2°14′49″W / 42.706111111111°N 2.2469444444444°W | ||
Azalera | 41,43 km² | ||
Garaiera | 577 metro | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 156 (2023: 1) | ||
Dentsitatea | 0,04 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 25,38 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 6,29 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 10,80 (2018: %7,04) |
52,6 kilometro koadrokoa, eta 182 biztanle zituen 2014 eta 166 2017. urteko erroldaren arabera.
Geografia
aldatuLana ibarra Lokizko mendilerroaren azpian dago.
Inguru naturala eta klima
aldatuLana Galbarra kontzejuan, itsas mailatik 550 metro gorago, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak 1975ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[5]
Udalerri mugakideak
aldatuMugakide ditu Harana ibarra (Araba) eta Larraona iparraldean; Lokiz mendilerroa ekialdean; Antzin eta Mendaza hegoaldean; eta Zuñiga mendebaldean.
Herriak
aldatuBost herri dira udalerriko kide: Biloria, Galbarra (herriburua), Gastiain, Narkue eta Ulibarri. 1842ko erroldan bakoitza udalerri independente gisa agertzen da baina 1857rako, guztion batzea dela medio, Lana udalerri berriaren datuak plazaratzen dira estreinakoz.
Mapa
aldatuEkonomia
aldatuTradizioz nekazaritzara eta abeltzaintzara emana izan da ibar hau. Zuhaiztiak dira mugapeko zatirik handiena (3.659 ha); hurrengoak larreak (943 ha) eta laborantza lurrak (704 ha) dira. Behi, ardi, zaldi, zerri eta ahuntz azienda nagusiak izan dira, mendi larratuan hazita. Gaur egun untxia, hegaztiak eta zerriak nabarmentzen dira.
Ikazkintza industria lan ohikoa izan zen aspalditik eta berriki arte. Mila bat metro kubo zur eta egur ateratzen dituzte urtero.
Demografia
aldatuLanako biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,02 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).
Politika
aldatuUdaletxea
aldatuLanako gaur egungo udaletxea 1982an eraiki zen eta solairu bakarra dauka. Atari txiki bat dauka eta fatxada porlanez eta harriz egina dago. Antzinako udaletxearen egoitza elizaren ondoan egon zen. Udala alkateak eta sei zinegotzik osatzen dute. Lanako udaletxeko idazkaria, Piedramillerako, Muesko eta Sorladako idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Iturri kalea, z/g
Udal hauteskundeak
aldatuAzken urteetan Lanako alkatea Eduardo Landa Martinez da. 2007ko udal hauteskundeetan Agrupación Independiente de Lóquiz (AIL) taldearen izenean hautatu zuten; talde horrek udaleko bost ordezkarietatik lau lortu zituen. Ez zen baliogabeko botorik izan eta boto zuriak lau izan ziren (%3,17). Abstentzioa %32,26ekoa izan zen.
Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
Eduardo Lana Martinez (AIL) | 56 | Bai |
Monica Martinez Martinez (AIL) | 45 | Bai |
Miguel Angel Landa Calletano (AIL) | 42 | Bai |
Jose Miguel Lander Sarta (AIL) | 40 | Bai |
Pedro Felix Pierola Garcia (AIVL) | 39 | Bai |
2011n ere Eduardo Landa aukeratu zuten alkate baina kasu honetan Agrupación Independiente del Valle de Lana (AIVL, 4 zinegotzi) taldearekin.
Alkateak
aldatuHauek izan dira Lanako azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia |
Jose Luis Gil Unamuno[6] | 1979 | 1983 | San Saturnino |
1983 | 1987 | Agrupacion Electoral Val de Lana[6] | |
1987 | 1991 | ||
1991 | 1995 | ||
1995 | 1999 | ||
1999 | 2003 | ||
2003 | 2007 | ||
Eduardo Landa Martinez | 2007 | 2011 | Agrupacion Independiente de Loquiz |
Eduardo Landa Martinez | 2011 | 2015 | Agrupacion Independiente del Valle de Lana |
Eduardo Landa Martinez[7] | 2015 | 2019 | Independenteak |
Jose Javier Galdeano Asarta[7] | 2019 | Jardunean | Agrupacion Independiente San Anton[8] |
Azpiegiturak
aldatuJurramendi Mankomunitateko eta Lokizko Donibane Mendizerrako Juntako kidea da Lana.
Kultura
aldatuEuskara
aldatuNafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Lana eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldan, herritarren % 5,56k zekien euskaraz hitz egiten.
Bitxikeriak
aldatuMontxo Armendariz zinema zuzendariak, 1982an, ikazkinen bizimodua kontatzen duen Tasio filma egin zuen. Zuñigako semea zen Anastasio Otxoa benetako pertsonaren bizitzan oinarriturik dago.
Lanar ospetsuak
aldatu- Inocencio Gartzia Asarta (1862-1921), margolaria.
- Asunción García Asarta (1905-1986), artista.
- José Miguel Txasko (?), txirrindularia.
Erreferentziak
aldatu- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXIII, Iruñea, 1995. ISBN 84-235-1341-6.
- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
- ↑ a b «LANA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-27).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-27).
- ↑ «LIZARRAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA Aurkeztutako hautagai-zerrendak» NAO 78. zenbakia, 2019ko apirilaren 24a, asteazkena (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Lanari buruzko informazioa, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren webgunean.
- Galbarra kontzejuaren ikuspegia Google Street View-n.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |