Ireki menu nagusia

Léon Blum (Paris, Frantzia, 1872ko apirilaren 9a - Jouy-en-Josas, Frantzia, 1950eko martxoaren 30a) idazlea eta politikaria izan zen.

Léon Blum
Léon Blum reading.jpg
Kanpo Arazoetako Ministroa

1946ko abenduaren 16a - 1947ko urtarrilaren 16a
Georges Bidault - Georges Bidault
83. Frantziako Ministro Kontseiluaren presidentea

1946ko abenduaren 16a - 1947ko urtarrilaren 22a
Georges Bidault - Vincent Auriol
Frantziako Errepublikako behin-behineko gobernuko presidente

1946ko abenduaren 16a - 1947ko urtarrilaren 22a
Georges Bidault - Paul Ramadier
Frantziako Ministro Kontseiluaren presidentea

1938ko martxoaren 13a - 1938ko apirilaren 10a
Camille Chautemps Itzuli - Édouard Daladier
Frantziako Ministro Kontseiluaren presidentea

1936ko ekainaren 4a - 1937ko ekainaren 22a
Albert Sarraut Itzuli - Camille Chautemps Itzuli
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

Bizitza
Izen osoa André Léon Blum
Jaiotza Paris1872ko apirilaren 9a
Herrialdea  Frantzia
Bizilekua Q3279453 Itzuli
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Jouy-en-Josas1950eko martxoaren 30a (77 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k) Thérèse Blum Itzuli  (1932 -  1938ko urtarrilaren 22a)
Jeanne Blum Itzuli  (1943 -
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Lycée Henri-IV Itzuli
Lycée Charlemagne Itzuli
École normale supérieure
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria, diplomazialaria, literatura-kritikaria eta kazetaria
Lantokia(k) Paris
Enplegatzailea(k) L'Humanité
Jasotako sariak
Kidetza Human Rights League Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Langile-Internazionalaren Frantziar Sekzioa

BizitzaAldatu

Hasieran literatura eta antzerki-kritika idatzi zuen. 1902an Frantziako Alderdi Sozialistan sartu zen, Jaurèsekin batera, eta L'Humanité aldizkarian lan egin zuen. Tourseko batzarrean (1920), II. Internazionalari atxiki zitzaion eta boltxebikeen kontrako gutxiengoaren barnean kokatu zuen bere burua.

Fronte Popularraren lehen gobernuburua izan zen (1936ko ekainetik 1937ko ekainera). Agintaldi horretan, 40 lan-orduko astea, opor ordainduak eta beste hobekuntza sozialak ezarri ziren. Espainiako gerran esku ez hartzearen aldeko politikak zatiketa sorrarazi zuen ezkerreko alderdietan eta gobernua erorarazi zuen. 1940an Vichyko gobernuak atxilotu zuen eta 1943an Buchenwaldera eraman zuten. Askatu ondoren, gobernu buru zela, IV. Errepublikako erakunde konstituzionalak plazaratu zituen.

Presondegian idatzitako À l'échelle humaine (Gizakiaren neurrira) lanak (1946an argitaratua) Blumen pentsamendu politikoa azaltzen du; marxismoaren funtsezko tesiak sartaldeko kultura burgesaren oinarri moral eta intelektualekin adosteko saioa da.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Léon Blum