Hau korear izena da, abizena Kim du.

Kim Il-sung edo Kim Il Sung (Mangyongdae, Piongiang, Japoniar Korea, 1912ko apirilaren 15a - Piongiang, 1994ko uztailaren 8a) Ipar Koreako buruzagi komunista izan zen. Koreako Herri Errepublika Demokratikoaren lehendakaria izan zen 1948tik 1994 arte.

Kim Il-sung

1. Ipar Koreako Presidentea

1972ko abenduaren 28a - 1994ko uztailaren 8a - baliorik ez →
Koreako Herri Armadako buruzagi goren

1950eko uztailaren 4a - 1991ko abenduaren 24a
Choe Yong-gon (en) Itzuli - Kim Jong-il
Koreako Langileen Alderdiko idazkari nagusi

1949ko ekainaren 30a - 1994ko uztailaren 8a - Kim Jong-il
1. Ipar Koreako buruzagi gorena

1948ko irailaren 9a - 1994ko uztailaren 8a
← baliorik ez - Kim Jong-il

1. Ipar Koreako Premierra

1948ko irailaren 9a - 1972ko abenduaren 28a - Kim Il (en) Itzuli
member of the Supreme People's Assembly (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak김성주
JaiotzaMangyongdae District (en) Itzuli1912ko apirilaren 15a
Herrialdea Ipar Korea
Koreako japoniar okupazioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
BizilekuaKumsusan Palace of the Sun (en) Itzuli
Talde etnikoakorearra
HeriotzaPiongiang1994ko uztailaren 8a (82 urte)
Hobiratze lekuaKumsusan Palace of the Sun (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaKim Hyŏng-jik
AmaKang Pan-sŏk
Ezkontidea(k)Kim Song-ae (en) Itzuli
Kim Jong-suk  (1941 -  1949)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaKim dinastia
Hezkuntza
HeziketaJilin Yuwen High School (en) Itzuli
Mangyongdae Revolutionary School (en) Itzuli
Hizkuntzakkoreera
txinera
errusiera
Irakaslea(k)Shang Yue (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, idazlea, partisanoa eta oroitzapen-idazlea
Jasotako sariak
InfluentziakIosif Stalin, Kim Hyŏng-jik (en) Itzuli, Shin Chaeho (en) Itzuli eta Shang Yue (en) Itzuli
MugimenduaKorean independence movement (en) Itzuli
Musika instrumentuaorganoa
Zerbitzu militarra
Adar militarraKoreako Herri Armada
Armada Gorria
Northeast Anti-Japanese United Army (en) Itzuli
GraduaTaewŏnsu (en) Itzuli
kapitain
Parte hartutako gatazkakBigarren Txina-Japonia Gerra
Soviet–Japanese War (en) Itzuli
Koreako Gerra
Gerra Hotza
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaerlijiorik eza
ateismoa
Alderdi politikoa Koreako Langileen Alderdia
Txinako Alderdi Komunista

IMDB: nm0453487 Musicbrainz: 7124a2d1-3b20-470c-b621-17a571aefca6 Discogs: 4126547 Find a Grave: 8241723 Edit the value on Wikidata

Hil zen arte, Ipar Korea estalinismoaren azken gotorlekua izan zen. Programa nuklear bat antolatu zuen isilpean, beste zenbait neurri hartzeaz gainera, Hego Korea mehatxatzeko eta hango gobernua kolokoan jartzeko asmoz. Haren agintaldian, Ipar Koreako gizartea, arautua, doktrinatua eta kontrolatua egon zen. Ekonomia, erabat planifikatua, krisian sartu zen bera hil baino pixka bat lehenago. Hil aurretik bere semea, Kim Jong-il, izendatu zuten oinordeko.[1] Aitzindari Handia izena ematen zaio egungo Ipar Korean eta, konstituzioaren arabera, Betirako Presidentea da. Haren urtebetetze eta heriotzaren egunak jaiegun ofizialak dira. Halaber, herrialdean jutxe egutegia erabiltzen da, haren jaiotzarekin hasten dena. Izan ere, hark sortu zuen Jutxe ideia, Ipar Koreako doktrina politiko ofiziala.

Bizitza aldatu

Kim Il-sung 1912ko apirilaren 15ean jaio zen Mangyongdae herrian, Piongiangetik hamabi kilometrora, familia txiro baten barruan. Bertze bi anaia zituen. Japoniaren kolonialismo aroa zen. Biografia ofizialaren arabera, haren familia okupatzailearen aurkako borrokan inplikatuta zegoen eta, horren ondorioz, 1925ean Txinako ipar-ekialdera alde egin zuten. Han hasi zen Kim Il-sungen militantzia komunista. 1930eko hamarkadan Japoniaren hatzaparra Txinaraino ailegatu zen, ordea, eta Kim Il-sung okupatzailearen aurkako gerrilla mugimenduetan sartu zen. Haren prestigioa 1937an hazi zen, haren agindupeko gerrillariek Korea iparraldeko Pochonbo hiria askatu zutenean. Hurrengo hamarkada hasieran Siberian erbesteratu zen Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren babespean eta, uste denez, datu ofizialik ez baitago, han jaio zen Kim Jong-il semea eta ondorengoa.[2]

Bigarren Mundu Gerra amaituta, Koreara itzuli zen, askapenaren heroi bihurtuta. 1945ean, alderdi komunistako buruzagitza hartu zuen, eta 1948an Koreako Herri Errepublika Demokratikoko presidente bilakatu zen SESBek askatutako eremuan, hain zuzen, Koreako penintsularen iparraldean. Hor sortu zen egungo Ipar Korea, lau faktoretan oinarrituta: Koreako Gerran, agintariaren gurtzan, eta Jutxe eta Songun ideologietan.[2]

Japoniaren kolonialismoaren ondoren, Kim Il-sungentzat alderdi komunistaren, gero Langileen Alderdia, inguruan sortutako estatua zen egiazko Korea independentea, eta hegoaldea AEBek okupatutako kolonia baino ez zen. Horregatik, 1948an Batzar Gorenaren lehenbiziko saioan egindako hitzaldian Ipar Koreako “erreforma demokratikoak” Korea osora hedatzeko “borroka” iragarri zuen. 1950-1953 arteko gerrak, baina, penintsularen banaketa egonkortu baino ez zuen egin.[2]

Aginteko lehenbiziko urteetan, SESBeko buruzagi Iosif Stalin zen Kim Il-sungen ispilua. Haren metodoei jarraituz, Langileen Alderdian itzal egin ziezaioketen liderrak garbitu zituen, eta agintariarenganako gurtza ezarri zuen. Ez da harritzekoa, beraz, 1955an Nikita Khrustxev SESBeko buruak desestalinizazioa iragarri zuenean, Kim Il-sung Moskurengandik aldentzea, bertzeak bertze, agintariaren gurtza kritikatu baitzuen Khrustxevek.[2]

Hain zuzen, desestalinizazioaren aroan aldarrikatu zuen Kim Il-sungek Jutxe ideologia, finean, autarkismoa dena. Potentzia handiekiko independentziari eusteko herrialde bakoitzak ekonomikoki buruaskia izan behar zuela zioen Ipar Koreako buruzagiak. Horren harira sustatu zuen industria astuna eta nekazaritza garatzeko kanpaina, Chollima deitua. Bi hamarkadatan hazkunde ekonomiko handia lortu zuen Ipar Koreak, baina 1990eko hamarkadako goseteek agerian utzi zituzten jutxearen muga ekonomikoak, Piongiangek bloke sozialistaren babesa galdu zuenean. Herritarrek pairatzen zuten eskasiak Songun politikarekin ere zuen zerikusia, hau da, ekonomian armadari lehentasuna ematearekin. 22 milioi biztanle izan arren, munduko armada handienetakoa zuen Ipar Koreak, milioitik goiti kiderekin. Songunen adibide izan zen programa nuklearra, Kim Il-sungek abiarazi zuena, Gerra Hotzaren amaieran AEBen eta Hego Korearen balizko esku hartzea uxatzeko asmoz.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. a b c d e Rodriguez, Mikel. Sortzaile, eta presidente betiko. Berria egunkaria, berria.eus, CC BY-SA 4.0 lizentzia (Noiz kontsultatua: 2018-3-25).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kim Il-sung  


Aurrekoa
Kargu berria
Ipar Koreako Buruzagi Nagusia
19481994
Ondorengoa
Kim Jong-il