Hau korear izena da, abizena Kim du.

Kim Jong-sukkoreeraz: 김정숙— (Osan-dong, Japoniak okupatutako Korea, 1917ko abenduaren 24a[1] - Pionyang, Ipar Korea, 1949ko irailaren 22a) Ipar Koreako gerrillaria izan zen, japoniar okupazioaren aurkako borrokako heroia, Koreako Ama ezizenaz ezaguna. Gainera, Ipar Koreako hiru liderren senide izan zen: Kim Il-sungen lehen emaztea, Kim Jong-ilen ama eta Kim Jong-unen amona.[2]

Kim Jong-suk

(1930(e)ko hamarkada)
Bizitza
JaiotzaHoeryong (en) Itzuli1917ko abenduaren 24a
Herrialdea Ipar Korea
HeriotzaPiongiang1949ko irailaren 22a (31 urte)
Hobiratze lekuaRevolutionary Martyrs’ Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: eritasuna
Familia
AitaKim Chun-san
Ezkontidea(k)Kim Il-sung  (1940 -  1949ko irailaren 22a)
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, diplomazialaria eta partisanoa
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Txinako Alderdi Komunista
Communist Party of Korea (en) Itzuli
Koreako Langileen Alderdia

Bizitza aldatu

Osan-dong hirian jaio zen, Ipar Hamgyŏng probintzian (Ipar Korea), nekazari familia pobre batean. Ondoren, bere familiak Koreatik Txinara bizi izatera joan ziren 1922an.[3]

Haren familia biziki zen iraultzailea eta japoniar okupazioaren[4] aurkakoa, eta Kim Jong-sukek ere izaera hori hartu zuen. 1932an, Japoniaren aurkako gerrilla komunistarekin bat egin zuen, gerora bere senar izango zuen Kim Il-sungek gidatua, aginterako pausuak ematen, 1936an, zuzenean Kim Il-sungen agindupean izan arte. 1937an, Alderdi Komunistan onartu zuten.

1942ko otsailaren 16an, Kim Jong-il jaio zen, Kim Jong-suken lehen semea. Aitaren pausoei jarrai ziezaien, txikitatik komunismoaren balioak transmititu zizkioten.

Kim Jong-suk 1949an hil zen, 31 urte zituela, bere hirugarren alaba erditzen ari zela. Haren irudia Koreako Langileen Alderdiak erabiltzen du, ordudanik, emakume iraultzailearen iruditzat. Japoniarren aurkako Iraultzako heroitzat eta bere herrialdeari eta bertako biztanleei gorputz eta arima eskainitako borrokalari iraultzailetzat ezaguna, Ipar Koreako gobernuak Koreako Herri Errepublika Demokratikoko heroi titulua eman zion 1972ko irailaren 21ean.

Heriotza aldatu

Kim Jong-suk Pyongyangen 1949an hil zen. Iturri ofizialek diote gerrillari gisa urteetan jasan zituen gabezien ondorioz hil zela. Iturri ez-ofizialek, berriz, denetariko bertsioak darabiltzate: hildako fetua erditzen ari zela hil zela; tuberkulosiaren ondorioz hil zela; edo tiroz hil zutela. Hala ere, biografia ofizialetik heriotzaren inguruko datuak ezabatu egin zituzten. [5]

Erreferentziak aldatu

  1. Suh, Dae-Sook. (1988-12-31). Kim Il Sung.  doi:10.7312/suh-91732. (Noiz kontsultatua: 2021-04-29).
  2. (Gaztelaniaz) «¿Quién era la legendaria "madre sagrada" de Corea del Norte?» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2021-04-29).
  3. web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-29).
  4. web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-29).
  5. (Ingelesez) Corfield, Justin. (2014-12-01). Historical Dictionary of Pyongyang. Anthem Press ISBN 978-1-78308-341-1. (Noiz kontsultatua: 2021-04-29).

Kanpo estekak aldatu