Amek ez dute
Amek ez dute Katixa Agirreren eleberria da, 2018an euskaraz argitaratua (Elkar), eta gerora erdara batzuetan itzulpenak ikusi dituena[1]. Amatasunaren inguruko hausnarketa, eta aldi berean thriller eta ikerketa-kronika ukituak errelatoa da. Sorkuntzaren eta amatasunaren arteko hausnarketan, beste emakumezko autore batzuei ere egiten zaie erreferentzia bertan, hala nola Sylvia Plath eta Doris Lessingi.[2]
Amek ez dute | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Katixa Agirre |
Argitaratze-data | 2018 |
Argitaletxea | Elkar |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
2024an Mar Coll kataluniar zinema zuzendariak zinemara eraman zuen.[3]
Argumentua
aldatuErditzeko gertu den emakume batek (idazlea da) albiste terrible baten berri jakiten du: ama batek bere haur bikiak hil ditu. Narratzaileak (idazlea bera) jakingo du beste ama hori ezagutzen duela, eta orduan obsesioa bilakatuko da gertatu zenaz ikertzea, amatasunaren inguruko zalantzek bere burua okupatzen duten artean.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Astiz, Iñigo. «‘Amek ez dute’ nobelaren nederlanderako itzulpenak irabazi du Etxepare Saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-28).
- ↑ (Ingelesez) «Mothers Don’t» Goodreads (Noiz kontsultatua: 2023-01-28).
- ↑ «Ertzetan daudenekin dantzan» Berria 2024-10-30 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.