La Gossa Sorda
La Gossa Sorda Pego (Marina Alta, Alacant) udalerri valentziarreko musika taldea da, eta rock, punk, reggae eta ska estiloak nahasten ditu bere musikan. Katalanez idatzitako euren letra zuzen eta konprometituek sistemaren fundamentuei eta ordena mundial eta sozialaren zuzengabekeriei eraso egiten die, beraien herrialdea eta planeta salbatzeko borroka desesperatu baterako deialdia eginez.
La Gossa Sorda | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Jatorria | Pego, Alacant |
Musika mota | Rock, ska, punk eta reggae |
Urteak | 1999 - gaur egun |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Sony BMG, Columbia |
Taldekideak | |
Josep Nadal - ahotsa Pere - dultzaina eta ahotsa Seguí - dultzaina eta ahotsa Joan Marc - teklatua Arnau - gitarra eta ahotsak Xixo - baxua Torrens - perkusioa eta ahotsak Bolu - bateria | |
Informazio gehigarria | |
www.lagossasorda.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Historia
aldatuMusika taldea Pegon eratu zen 1999an. Talde honek folklore valentziarreko instrumentuak darabiltza, hala nola dultzaina. 2000. urtean aurkeztutako maketarekin, Consell de la Joventut erakundearen Rock en valencià lehiaketa irabazi zuten. 2003ko beraien lehen diskoaren argitalpenarekin, Vigila izenekoa, Katalan Herrietako beste toki batzuetara egin zuten bidea, Printzerrian arituz, Rebrot jaialdian esaterako. Disko honekin, gainera, Ràdio Novaren Promocions 2003 saria irabazi zuten. Ateratako bigarren diskoarekin, Garrotades, 2006ko talderik aktiboenetarikoak bihurtu ziren, katalanezko musikaren eta Katalan Herrien independentziaren aldeko gazteen artean famatuak bihurtuz.
Taldekideak
aldatuDiskografia
aldatuMaketak
aldatu- La gossa està que bossa - 2000
- Què volen aquesta gent?
- La font dels quatre xorros
- Kassalla contra Espanya
- Sóc
Albumak
aldatu- Vigila - 2003
- Batiste ceba - Valentziako Horta eskualdearen suntsiketari buruzkoa
- Estàs fotut - gaztediari buruzkoa
- Senyor Pirotècnic - Valentziar Herrialdeko egungo egoera politikoari buruzkoa. Maulets taldeak 2003an antolatutako Esclat lehiaketaren irabazle
- Cada dia - errepresio polizialari buruzkoa
- Vigila - kapitalismo basatiari buruzkoa
- Ràdio Bemba - matxinadei buruzkoa
- Carnestoltes - Pegoko Inauteriei buruzkoa
- Garrotades - 2006
- Intro
- Mos-kou
- Garrotades
- Colpeja fort
- Putrefactes
- Vindran
- Borinot
- Ball de rojos
- Mr. Bong
- Som de la Marina
- La guàrdia