Ireki menu nagusia

Karmele Igartua Bengoa

euskal idazlea

Karmele Igartua Bengoa (Bergara, 1959ko uztailaren 17a - Aretxabaleta, 2010eko abuztuaren 20a) Euskal irakaslea, idazlea eta olerkaria.

Karmele Igartua Bengoa
Bizitza
Jaiotza Bergara eta Aretxabaleta1959ko uztailaren 17a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Aretxabaleta2010eko abuztuaren 20a (51 urte)
Jarduerak
Jarduerak katedraduna, idazlea eta poeta
Literaturaren Zubitegiko fitxa 788

BiografiaAldatu

Karmele Igartua Bengoa Bergaran jaio zen 1959ko uztailaren 17an, baina txikitan Aretxabaletara joan zen bizitzera. Bertan, Santa Rita monjetan ikasi zuen zazpi urtera bitartean. Handik Almen-era (Kooperatiben ekimenez sortutako ikastetxea) pasa zen eta Batxilerra eta UBI amaitu zituen. Magisteritzan diplomatua Eskoriatzako irakasle-eskolan. 1980az geroztik Kurtzebarri Eskolan aritu zen euskal eredua sortzen eta lantzen.[1][2][3]

IbilbideaAldatu

2000tik aurrera, Kurtzebarri Eskolako Literatura Asteko antzerki-emanaldirako lau antzezlan idatzi eta bosgarren bat egokitu zuen: Iruzurra (irakasleek ere antzeztutakoa, 2001ean eta 2006an), Patakon bandoleroa (2002), Gazi, gozo, gezamin (2004), Muruko sorginak eta herensugea (2005), eta, azkenik, Mariasun Landaren Julieta, Romeo eta saguak narrazioaren antzerkirako egokitzapena.

2005-2006an Bergarako Idazle Eskolako gradu-ondokoan izena eman zuen, eta lehen ikasturte amaierako Idazle Eskolako bekaren irabazle suertatu zen, literatur sailean, Galdu arte izeneko gutun-sortarekin (Gara egunkaria, “Mugalari” gehigarrian argitaratua).

2007an Administrazioa euskaraz aldizkarian «Agur» izeneko ipuina argitaratu zuen.

2008tik aurrera Idazle Eskolako koordinatzaile izan zen. Garai hartan, hainbat proiektu garatu eta indartu ziren, horien artean: www.idazten.com webgunea, ikasle ohien arteko zuzenketa mintegiak, eta zenbait komunikabidetako idazketa-sokak (Mugalari, Administrazioa Euskaraz...), besteren artean.

Hiru poema liburu eman zituen argitara Karmele Igartuak: Hitzen orbainetan, Denbora enaren hegaletan, eta Itsaso kontra bat.[4][5][6][7][8][9][10][11]

ErreferentziakAldatu

  1. Bidegileak.
  2. .
  3. .
  4. .
  5. .
  6. .
  7. .
  8. .
  9. .
  10. .
  11. .