Kanpokaleko atea

Elorrioko hiribilduko ate almenaduna
Kanpokaleko Atea» orritik birbideratua)

Kanpokaleko atea Elorrion dago, Durangaldean (Bizkaia). Erdi Aroan Elorrioren harresiak zituen sei ateetatik hauxe da geratzen diren bietarik bat, berau almenaduna. Gaur egun bat egiten du Arespakotxaga-Mendibil jauregiaren fatxada batekin.[1]

Kanpokaleko atea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaElorrio
Koordenatuak43°07′50″N 2°32′38″W / 43.13059122°N 2.54396813°W / 43.13059122; -2.54396813
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa

Erdi Aroko Elorrio hiribilduan Kanpokaleko atetik sartzen zena zuzenean egin zezakeen Zumelegi errekaraino, harresi-barrutia zeharkatuta. Gaur egun bisitaria Elbira Iñurrieta kalean sartuko litzateke, baldin eta Kanpokaleko atea zabalik balego.

Historia aldatu

Elorrioko hiribildua On Tello Bizkaiko jaunak sortu zuen 1356an, San Agustin Etxebarria elizateko lurretan, bi helbururekin: bertako bizilagunen defentsa sendotu eta merkataritza bideak irekitzea. Bizkaiko jaunak Elorrio inguruko bizilagunak defendatu behar zituen, garai hartan eraso asko jasotzen zituzten-eta Gipuzkoa aldetik. Elorrio, bestalde, leku berezian zegoen, Gipuzkoa eta Bizkaia lotzen dituen lurretan; hori zela-eta Bizkaiko jaunak merkataritza-bide berriak ireki nahi izan zituen Debagoiena, Debabarrena eta Ibaizabal garaitik hasi, Durango eta Zornotza zeharkatu, eta Bilbo eta Portugaleteko portuetaraino.

Elorrioko jatorrizko hiribildua esparru txiki samarra zen, errektangelu formakoa eta harresiz babestua. Bi kale zituen (On Tello eta Erreka), zehar-kantoi batek moztuak. Harresian sei ate irekitzen ziren, bat zetozenak kale eta kantoi bakoitzaren ertzekin.

Gaur egun haietako bi ate gordetzen dira, kantoikoak. Bat, Kanpokaleko atea, txertatuta dago Arespakotxaga-Mendibil jauregiaren fatxada batean. Kantoiaren beste ertzean, Zumelegi errekara ematen duena, beste ate bat ikus daiteke, berau zirkulu erdiko arkuduna. Hondakin hauez gain, ezer ez da geratzen jatorrizko hiribildutik, batez ere 1468 batailaren eta 1480 erreketaren ostean. Denboran barrena etxe berriak eraiki baitira jatorrizko haien ordez.

Ezaugarriak aldatu

Kanpokaleko atea 1490ean eraiki zen, aurreko bat ordezkatzeko. Sarrerako arku gotikoaren gainean Errege-erregina katolikoen armarria ikus daiteke, Isabel Gaztelakoa Bizkaiko andrea baitzen.

Almenak XX. mendean berreraiki ziren, eta berauek janzteko 1764 eta 1794ko ontzi-artilleria erabili zen.

Iruditegia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Ondare zibila ikusgarria da Elorrion, batez ere arkitekturari dagokionez. Behin XV. mendean leinuen arteko gerrak atzean utzita, Elorrio aldatu egin zen: apurtu egin zen hiribilduaren harresia, eta herria errebaletara zabaldu zen, jarduera ekonomikoa bizkortu egin zen eta, ondorioz, “aberats berriak” agertu. XVI, XVII eta XVIII. mendeetan Elorrioko zenbait familia Sevillara joan eta buru-belarri sartu ziren Mundu Berriko merkataritzan —burdin fabrikatuen salerosketan bereziki—, eta horrek dirua barra-barra ekarri zuen herrira, batez ere familia horien eskuetara. Eta familia horiek diruaren zati bat inbertitu zuten eraikin ikusgarriak egiteko.

Horrek markatzen du, dudarik gabe, Elorrioko arkitektura zibilaren urrezko aroa, zeinak hartzen baititu XVI, XVII eta XVIII. mendeak batez ere. Horra Elorrioko eraikin zibil nabarmenen zerrenda bat, mendeen arabera banatuta:

XVI. mendea aldatu

XVII. mendea aldatu

XVIII. mendea aldatu

XIX. mendea aldatu

XX. mendea aldatu

Bibliografia aldatu

  • Agirre Kerexeta, I. Bizkaiko herrien monografiak: Elorrio. Bizkaiko Foru Aldundia. Bilbo, 1992.
  • Barrio Loza, J. A. (Dir) Bizkaia. Arqueología, Urbanismo y Arquitectura histórica. 3 volúmenes. Bilbao. 1989-1991.
  • Barrio Loza, J. A. (Dir) Monumentos nacionales de Euskadi. Tomo III: Vizcaya. Departamento de Cultura del Gobierno Vasco. Zamudio: Elexpuru, 1985.
  • Basterretxea Kerexeta, I. Hierro y palacios. Elorrio-Sevilla. Mercaderes elorrianos en Sevilla durante los siglos XVI y XVII. (2004)
  • Fernández Altuna, José Javier. Euskal Herriko Arkitektura. Bilbao: Ibaizabal, 2004.
  • Kerexeta, J. Linajes y casas solariegas de Elorrio. Elorrioko Udala. Bilbo, 1990.
  • Leis Álava, A. I. "Arquitectura residencial culta en la villa de Elorrio". Cuadernos de Artes Plásticas y Monumentales. Ondare 24. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 2005.
  • VV. AA. Guía del patrimonio histórico artístico y paisajístico. Editorial Etor.

Erreferentziak aldatu

  1. María., Molinuevo Zaballa,. (D.L. 2008). Elorrio. Bizkaiko Foru Aldundia, Ondare Historikoaren Zerbitzua = Diputación Foral de Bizkaia, Servicio de Patrimonio Histórico ISBN 8477524343. PMC 863180339. (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).

Kanpo estekak aldatu