Lariz jauregia

eraikitako euskal ondare nabaria Elorrion
Artikulu hau Elorrioko etxeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lariz (argipena)».

Lariz jauregi barrokoa Elorrion dago, Durangaldean (Bizkaia). Ganondoko errebalean kokatzen da, herriko plazatik Argiñetako nekropolira bidean, bukaerako gurutzera iritsi aurretik. Funtsean Urkizu-Tola jauregiaren ezaugarri antzekoak ditu, hura baino hamar urte lehenago egin baitzen, 1667an, arkitekto berak zuzendua, Juan Bautista Aldariaga, oraingoan baina, herriko beste arkitekto batek lagunduta, Martin Garaizabalek.

Lariz jauregia
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Elorrioko hiri historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaElorrio
Koordenatuak43°07′55″N 2°32′29″W / 43.13190688°N 2.54134784°W / 43.13190688; -2.54134784
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza
Arkitektura
Estiloaarkitektura barrokoa
Ondarea
EJren ondarea75

Jauregia eraiki zen orube batean, non aurretik Lariz leinuaren etxe bat zegoen. Hari gehitu zitzaizkion beste lur batzuk, Maria Lekerikakoari erositakoak.

Gaur egun Lariz jauregia Opus Dei erakundearena da, eta bertan formazio-saioak egiten dira, ikastaroak, gogo-jardunak, unibertsitate-jardunaldiak eta udako bizikidetzak.[1]

Azken urteotan, Lariz jauregiko ateak herritarrei irekitzen zaizkie udan, Musikaire musika jaialdiaren aitzakian, urtero bi edo hiru saio jauregiaren lorategietan egiten baitira.[2]

Historia aldatu

XVII. mendean Elorrio oparoaldi ekonomikoa bizitzen ari zen, eta garai hartako leinu inportanteenetakoek bertan kokatu eta bertan jaso zituzten beraien etxandiak. Horixe egin zuen Lariz familiak ere Ganondoko errebalean, Elorrio bere harresietatik harago zabaldu zenean, errebaletara.

Juan Bautista Aldariaga eta Martin Garaizabal arkitektoek zuzendu zituzten eraikitze-lanak.

Ezaugarriak aldatu

Lariz jauregia estilo barrokoan eraiki zen, edergarri gutxirekin, XVII. mendean Elorrion eraikitako beste jauregiak bezala. Maila jasoko etxandi erresidentziala da, erdi urbanoa, hiribildu eta ingurune natural baten erdian kokatuta baitago, landako izaera ere ematen diona.

Eraikina bolumen handikoa da, planta errektangularrekoa, hiru mailatan banatua. Hormak harearriz eginda daude, kalitate onekoak. Fatxada nagusia dotorea eta soila da, eta banatzen ditu hutsunean hiru bider hiruko erretikula batean. Lehen maila bietan leihoak eta balkoiak nabarmentzen dira, bertako burdina lanagatik. Armarriari dagokionez, berriz, Lariz leinuarena, izkina batean dago, eta bi aldetara zabaltzen da, fatxada nagusira eta herrira begira dagoen hormara.

Iruditegia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Ondare zibila ikusgarria da Elorrion, batez ere arkitekturari dagokionez. Behin XV. mendean leinuen arteko gerrak atzean utzita, Elorrio aldatu egin zen: apurtu egin zen hiribilduaren harresia, eta herria errebaletara zabaldu zen, jarduera ekonomikoa bizkortu egin zen eta, ondorioz, “aberats berriak” agertu. XVI, XVII eta XVIII. mendeetan Elorrioko zenbait familia Sevillara joan eta buru-belarri sartu ziren Mundu Berriko merkataritzan —burdin fabrikatuen salerosketan bereziki—, eta horrek dirua barra-barra ekarri zuen herrira, batez ere familia horien eskuetara. Eta familia horiek diruaren zati bat inbertitu zuten eraikin ikusgarriak egiteko.

Horrek markatzen du, dudarik gabe, Elorrioko arkitektura zibilaren urrezko aroa, zeinak hartzen baititu XVI, XVII eta XVIII. mendeak batez ere. Horra Elorrioko eraikin zibil nabarmenen zerrenda bat, mendeen arabera banatuta:

XV. mendea aldatu

  • Kanpokaleko Atea. Elorrioren harresiak zituen sei ateetatik hauxe da geratzen diren bietarik bat.

XVI. mendea aldatu

XVII. mendea aldatu

XVIII. mendea aldatu

XIX. mendea aldatu

  • Olazabal jauregia. Neoklasikoa. Modet izenarekin ere ezaguna.
  • Berriozabaletako iturria. Neoklasikoa. Manuel Plazido Berriozabalbeitia epaile elorriarrak agindu zuen iturria egitea bere auzokideen bizi-egoera hobetzeko.

XX. mendea aldatu

Bibliografia aldatu

  • Agirre Kerexeta, I. Bizkaiko herrien monografiak: Elorrio. Bizkaiko Foru Aldundia. Bilbo, 1992.
  • Barrio Loza, J. A. (Dir) Bizkaia. Arqueología, Urbanismo y Arquitectura histórica. 3 volúmenes. Bilbao. 1989-1991.
  • Barrio Loza, J. A. (Dir) Monumentos nacionales de Euskadi. Tomo III: Vizcaya. Departamento de Cultura del Gobierno Vasco. Zamudio: Elexpuru, 1985.
  • Basterretxea Kerexeta, I. Hierro y palacios. Elorrio-Sevilla. Mercaderes elorrianos en Sevilla durante los siglos XVI y XVII. (2004)
  • Fernández Altuna, José Javier. Euskal Herriko Arkitektura. Bilbao: Ibaizabal, 2004.
  • Kerexeta, J. Linajes y casas solariegas de Elorrio. Elorrioko Udala. Bilbo, 1990.
  • Leis Álava, A. I. "Arquitectura residencial culta en la villa de Elorrio". Cuadernos de Artes Plásticas y Monumentales. Ondare 24. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 2005.
  • VV. AA. Guía del patrimonio histórico artístico y paisajístico. Editorial Etor.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Lariz» Lariz (Noiz kontsultatua: 2018-07-05).
  2. (Gaztelaniaz) «Programa – Musikaire» www.musikaire.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-05).

Kanpo estekak aldatu